Revelation 21:12 Cross References - Basque

12 Eta çuen murrailla handibat eta gorabat, cituela hamabi bortha, eta borthetan hamabi Aingueru: eta icenac scribatuac: cein baitirade Israeleco hamabi leinuetaco haourrén icenac

Matthew 18:10

10 Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea.

Luke 15:10

10 Hala, diotsuet, bozcario içanen dela Iaincoaren Aingueruén aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean.

Luke 16:22

22 Guertha cedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman baitzedin Aingueruéz Abrahamen bulharrera: hil cedin bada abrats hura-ere, eta ohortze içan cen.

Acts 26:7

7 Promes hartara gure hamabi leinuéc ardura gau eta egun Iaincoa cerbitzatzén dutela helduren diradela sperança duté, cein sperançaz (o Regue Agrippá) Iuduéc ni accusatzen bainaute.

Hebrews 1:14

14 Eztirade guciac spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten diradelaric saluamenduco heredero içanen diradenacgatic.

Revelation 7:4-8

4 Eta ençun neçan seignalatu içan ciradenén contua, ehun berroguey eta laur milla seignalaturic Israeleco haourrén leinu gucietaric: 5 Iudaren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Rubenen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Gad-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: 6 Aser-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Nephthaliren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Manasseren leinutic, hamabi milla seignalaturic: 7 Simeonen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Leuiren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Isacharen leinutic, hamabi milla seignalaturic: 8 Zabulon-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Ioseph-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Beniaminen leinutic, hamabi milla seignalaturic:

Revelation 21:17-21

17 Guero neurt ceçan haren murraillá ehun eta berroguey eta laur bessotaco, guiçonaren neurriz, cein baita Aingueruärena. 18 Eta cen haren murraillaco bastimendua iaspez: baina Ciuitatea bera cen vrrhe purez, beira pura irudi. 19 Eta Ciuitatearen murraillaco fundamentac ciraden harri preciatu guciaz ornatuac: lehen fundamenta cen iaspez: bigarrena, sapphirez: herena, chalcedonez: laurgarrena, smaraudez: 20 Borzgarrena, sardonyxez: seigarrena, sardoinez: çazpigarrena, chrysolitez: çortzigarrena, beryllez: bedratzigarrena, topazez: hamargarrena, chrysoprasez: hamecagarrena, hyacinthez: hamabigarrena, amethystez. 21 Eta hamabi borthác ciraden, hamabi perla, batbederatan bat: eta borthetaric batbedera cen perla bederaz. Eta Ciuitateco plaçá cen vrrhe purez, beira gucizco arguia beçala.

Revelation 21:25

25 Eta hartaco borthác eztirade ertsiren egunáz: ecen ezta gauic han içanen.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.