Philippians 3:12 Cross References - Basque

12 Ez ia ardietsi dudalacotz, edo ia perfect naicelacotz: baina banarreió, eya are ardiets ahal deçaquedanez, eta causa hunegatic ardietsi içan naiz Iesus Christez.

Acts 9:3-6

3 Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguruän argui cedin chistmist baten ançora cerutic. 4 Eta lurrera eroriric ençun ceçan vozbat ciotsala, Saul, Saul cergatic ni persecutatzen nauc? 5 Eta erran ceçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran ceçan, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana: gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea. 6 Eta harc ikaraturic eta icituric erran ceçan, Iauna, cer nahi duc daguidan? Orduan Iaunac hari, Iaiqui adi eta sar adi hirian, eta erranen çaic cer eguin behar duán.

Acts 9:15

15 Eta erran cieçon Iaunac, Habil: ecen ene vnci electionezcobat duc hura ekar deçançát ene icena Gentilen, eta reguén, eta Israeleco haourrén aitzinera.

Romans 7:19-24

19 Ecen nahi dudan vnguia eztut eguiten: baina nahi eztudan gaizquia eguiten dut. 20 Bada baldin cer nic nahi ezpaitut hura eguiten badut, eznaiz guehiagoric ni, hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua. 21 Erideiten dut beraz legue haur nitan, vnguia eguin nahi dudanean, ecen gaizquia datchetala niri. 22 Ecen atseguin hartzen dut Iaincoaren Leguean barneco guiçonaz den becembatean: 23 Baina badacussat berce leguebat neure membroetan, ene adimenduco leguearen contra bataillatzen denic, eta ene membroetan den bekatuaren legueari gathibatzen nerauconic. 24 Helas guiçon miserablea ni, norc idoquiren nau herio hunetaco gorputzetic?

1 Corinthians 13:10

10 Eta perfectionea ethorri datenean, orduan partez dena abolituren date.

2 Corinthians 7:1

1 Beraz, ene maiteác, promessac ditugunaz gueroz, haraguiaren eta spirituaren satsutassun orotaric chahu ditzagun gure buruäc: acabatzen dugularic sanctificationea, Iaincoaren beldurrequin.

2 Corinthians 13:9

9 Ecen alegueratzen gara gu flaccu garen, eta çuec erscon çareten: eta haur-ere desiratzen dugu, diot, çuen perfectionea.

Galatians 5:17

17 Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contrá, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gauça hauc elkarren contra dirade: hala non nahi dituçuen gauça guciac ezpaitituçue eguiten.

Ephesians 1:4

4 Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez:

Ephesians 4:12

12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.

Philippians 3:13-14

13 Anayeác, niçaz den becembatean eztut neure buruäz estimatzen oraino ardietsi vkan dudala. 14 Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean.

Philippians 3:16

16 Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco.

1 Thessalonians 5:15

15 Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara.

2 Thessalonians 2:13

13 Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz:

1 Timothy 5:10

10 Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez.

1 Timothy 6:11-12

11 Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari. 12 Fedearen combat ona combati eçac, lot aquio vicitze eternalari, ceinetera deithu-ere baitaiz, eta confessione ona anhitz testimonioren aitzinean eguin vkan duc.

1 Timothy 6:19

19 Thesaurizatzen dutelaric beretaco fundament on-bat ethorquiçunera, ardiets deçatençat vicitze eternala.

Hebrews 12:14

14 Baqueari çarreitzate guciequin, eta saindutassunari, cein gabe nehorc ezpaitu Iauna ikussiren.

Hebrews 12:23

23 Eta ceruètan scribatuac diraden lehen sorthuén congregationera, eta gucién iuge den Iaincoagana, eta iusto sanctificatuen spirituetara:

Hebrews 13:21

21 Confirma çaitzatela obra on orotan, bere vorondatearen eguitera, eguiten duelaric çuetan haren aitzinean placent datenic, Iesus Christez, ceini gloria secula seculacotz. Amen.

James 3:2

2 Ecen anhitz gauçatan huts eguiten dugu guciéc Baldin cembeitec hitzean huts eguiten ezpadu, hura guiçon perfectoa da, eta bridatan eduqui ahal deçaque gorputz gucia-ere.

1 Peter 3:11-13

11 Itzul bedi gaizquitic, eta begui vngui: bilha beça baquea, eta iarreiqui bequió hari. 12 Ecen Iaunaren beguiac iustoén gainera beha daude, eta haren beharriac hayén othoitzetara, eta Iaunaren beguithartea da gaizquiac eguiten dituztenén gainean. 13 Eta nor da çuey calteric eguinen drauçuena, baldin vnguiari baçarreitzate?

1 Peter 5:10

10 Baina gratia guciaren Iaincoac, ceinec deithu baiquaitu bere gloria eternalera Iesus Christ Iaunean, appurbat suffritu dugunean, compli confirma, fortifica eta finca çaitzatela.

2 Peter 1:5-8

5 Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia: 6 Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea: 7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea. 8 Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean.

2 Peter 3:18

18 Baina auança çaitezte Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen gratián eta eçagutzean: ceini dela gloria orain eta eternitateco egunerano. Amen.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.