Philippians 2:19 Cross References - Basque

19 Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic.

Matthew 12:21

21 Eta haren icenean Gentiléc sperança vkanen dute.

Romans 15:12

12 Eta berriz Esaiasec erraiten du, Içanen da Iesserenic çain-bat, eta, Gentilén gobernatzera altchaturen den-bat: Gentiléc hartan sperança vkanen duté.

Romans 16:21

21 Salutatzen çaituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussuéc.

1 Corinthians 4:17

17 Halacotz igorri drauçuet Timotheo, cein baita ene seme maitea eta fidela gure Iaunean, harc orhoit eraciren drauzquiçue ceric diraden ene bideac Christean, leku gucietan Eliça orotan iracasten dudan beçala.

Ephesians 1:13

13 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:

Ephesians 6:21-22

21 Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue: 22 Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac.

Philippians 1:1

1 PAVLEC eta Timotheoc Iesus Christen cerbitzariéc Iesus Christ Iaunean Philippesen diraden saindu guciey Ipizpicuequin batean eta Diacrequin,

Philippians 2:23-25

23 Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz. 24 Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara. 25 Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea.

Philippians 2:28

28 Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát.

Colossians 4:8-9

8 Cein igorri vkan baitut çuetara berariaz, eçagut ditzançát çuen eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac, 9 Onesimo gure anaye fidelarequin eta maitearequin cein baita çuenetaric, hec alde hunetaco eguiteco guciéz auertituren çaituztéz.

1 Thessalonians 3:2

2 Eta igorri vkan dugu Timotheo gure anaye eta Iaincoaren ministrea eta Christen Euangelioan gure aiutaçalea, çuen confirmatzera eta exhortatzera çuen fedearen gainean:

1 Thessalonians 3:6-8

6 Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala: 7 Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz. 8 Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean.

2 Thessalonians 1:3

3 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea:

2 Timothy 1:12

12 Halacotz gauça hauc-ere suffritzen citiat: guciagatic-ere eznauc ahalque: ecen baceaquiat nor sinhetsi dudan: eta segur nauc ecen hura botheretsu dela ene depositaren beguiratzeco egun hartarano.

Philemon 1:5-7

5 Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara: 6 Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez. 7 Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé.

James 4:15

15 Erran behar cindutenaren lekuan, Baldin Iaunac nahi badu, eta vici bagara, eguinen dugu haur edo hura.

1 Peter 1:21

21 Eta harçaz sinhesten duçue hura hiletaric resuscitatu duen eta hari gloria eman draucan Iaincoa baithan, çuen fedea eta sperançá Iaincoa baithan licençat.

3 John 1:3-4

3 Ecen alegueratu içan nauc haguitz ethorri içan diradenean anayeac eta testificatu vkan dutenean hire integritateaz, nola integroqui ebilten baitaiz. 4 Haur baino bozcario handiagoric eztiát, cein baita, ençuten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.