Matthew 3:7 Cross References - Basque

7 Ikussiric bada anhitz Phariseuetaric eta Sadduceuetaric ethorten ciradela haren baptismora, erran ciecén, Vipera castá, norc auisatu çaituzte hira ethortecoari ihes daguioçuen?

Matthew 5:20

20 Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán.

Matthew 12:24

24 Baina Phariseuéc hori ençunic, erraiten çuten: Hunec eztitu deabruac campora egoizten Beelzebub deabruén princearen partez baicen.

Matthew 12:34

34 Viperén castá, nolatan vngui minça ahal çaitezquete gaichto çaretelaric? ecen bihotzeco abundantiatic ahoa minço da.

Matthew 15:12

12 Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?

Matthew 16:6

6 Eta Iesusec erran ciecen, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic.

Matthew 16:11-12

11 Nola eztuçue aditzen ecen eztrauçuedala oguiz erran, beguira cindeizten Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic? 12 Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic.

Matthew 22:15

15 Orduan appartaturic Phariseuéc conseillu har ceçaten nola hura hatzaman liroiten hitzean.

Matthew 22:23

23 Egun hartan ethor citecen harengana Sadduceuac, resurrectioneric eztela dioitenac, eta interroga ceçaten,

Matthew 22:34

34 Phariseuac bada, ençunic ecen Sadduceuac ichildu cituela, bil citecen elkargana.

Matthew 23:13-28

13 Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera. 14 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren. 15 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago. 16 Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da. 17 Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea? 18 Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da. 19 Erhoác eta itsuác, cein da handiago oblationea, ala oblationea sanctificatzen duen aldarea? 20 Beraz aldareaz iuratzen duenac, iuratzen du harçaz, eta haren gainean diraden gauça guciéz. 21 Eta norc-ere iuratzen baitu templeaz, iuratzen du harçaz, eta hartan habitatzen denaz. 22 Eta iuratzen duenac ceruäz, iuratzen du Iaincoaren thronoaz eta haren gainean iarriric dagoenaz. 23 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen detchematzen dituçue menta eta anisa eta cuminoa, eta vtziten dituçue Legueco gauça piçuagoac, hala nola, iugemendua eta misericordia eta leyaltatea: gauça hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi. 24 Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten. 25 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina barnetic dirade arrauberiaz, eta eccessez betheac. 26 Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát. 27 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen sepulchre churituac irudi duçue, hec campotic eder eracusten dirade: baina barnetic hilén heçurrez eta satsutassun oroz betheac dirade. 28 Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete.

Matthew 23:33

33 Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari?

Mark 7:3-5

3 Ecen Phariseuéc eta Iudu guciéc, maiz escuac ikuciric baicen, eztute iaten, aitzinecoen ordenançác eduquiten dituztela. 4 Eta merkatutic itzultzen, diradenean, ikuciac ezpadirade, eztuté iaten. Anhitz berce gauçaric-ere bada beguiratzeco hartu dutenic, nola baitirade goporrén ikutzeac, eta cubenac, eta cobrezco vncienac, eta ohenac. 5 Guero interrogatzen dute Phariseuéc eta Scribéc, Cergatic hire discipuluac eztabiltza aitzinecoen ordenancén araura, baina escuac ikuci gabe iaten dute oguia?

Mark 8:15

15 Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.

Mark 12:13

13 Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric batzu, hura hatzaman leçatençát hitzean.

Mark 12:18

18 Orduan ethor citecen harengana Sadduceuac, ceinéc erraiten baitute eztela resurrectioneric, eta interroga ceçaten, cioitela,

Luke 3:7-9

7 Erraiten cerauen bada harenganic batheya litecençat ethorten ciraden gendetzey, Vipera castá, norc auisatu çaituzte ethorteco den hirari ihes eguiten? 8 Eguin itzaçue bada fructu emendamenduaren digneac: eta etzaiteztela has erraiten ceuroc baithan, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita, ahal dieçaqueola. 9 Bada ia aizcora-ere arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu on eguiten eztuen gucia piccatzen da, eta sura egoizten.

Luke 7:30

30 Baina Phariseu eta Legueco doctor harenganic batheyatu etziradenéc Iaincoaren conseillua arbuya çeçaten bere buruén contra.

Luke 11:39-44

39 Eta erran cieçón Iaunac, Baina çuec Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina çuen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz. 40 Adimendu gabeác, campocoa eguin duenac eztu barnecoa ere eguin? 41 Aitzitic duçuenetic emaçue elemosynatan: eta huna, gauça guciac chahu dituqueçue. 42 Baina maledictione çuen gainean Phariseuác: ecen detchematzen dituçue menthá eta rutá, eta baratze belhar gucia, baina vtziten dituçue guibelera Iaincoaren iugemendua eta charitatea: hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi. 43 Maledictione çuen gainean Phariseuác: ecen on darizteçue lehen iar lekuey synagoguetan, eta salutationey merkatuetan. 44 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen monument agueri eztiradenac beçala çarete, eta hayén gainean dabiltzan guiçonéc ezpaitaquizquite.

Luke 16:14

14 Eta gauça hauc guciac ençuten cituzten Phariseuec-ere, cein baitziraden auaritioso: eta harçaz truffatzen ciraden

Luke 18:11

11 Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac, adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere.

John 1:24

24 Eta igorri içan ciradenac Phariseu ciraden.

John 7:45-49

45 Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri? 46 Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur. 47 Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu? 48 Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan? 49 Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da.

John 8:44

44 Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita.

John 9:40

40 Eta ençun ceçaten hori, Phariseuetaric harequin ciraden batzuc, eta erran cieçoten, Ala gu-ere itsu gara?

Acts 4:1-2

1 Baina hec populuari minço çaizcala, ethor cequiztén Sacrificadoreac eta templeco Capitaina, eta Sadduceuac, 2 Gaitzituric ceren iracasten baitzutén populua, eta predicatzen baitzutén Iesusen icenean hiletarico resurrectionea.

Acts 5:17

17 Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoa, eta harequin ciraden guciac (cein baita Saddu-ceuen sectá) inuidiaz bethe citecen.

Acts 15:5

5 Baina (cioiten) altchatu içan dirade Phariseuén sectaco sinhetsi çuten batzu, cioitela, ecen circonciditu behar çutela, eta manatu Moysesen Leguearen beguiratzera.

Acts 20:31

31 Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic.

Acts 23:6-9

6 Eta iaquin çuenean Paulec ecen partida bata cela Sadduceuetaric, eta bercea Phariseuetaric, oihuz iar cedin conseilluan, Guiçon anayeác, ni Phariseu naiz, Phariseu seme: hilén sperançáz eta resurrectioneaz ni accusatzen naiz. 7 Eta haur erran çuenean, eguin cedin seditione Phariseuén eta Sadduceuén artean: eta çathi cedin biltzarrea. 8 Ecen Sadduceuéc erraiten dute eztela resurrectioneric, ez Aingueruric ez spirituric: baina Phariseuéc bata eta bercea aithor dituzté. 9 Eta eguin içan cen heyagora handibat: orduan Phariseuén alde ciraden Scribác iaiquiric baciharducaten, erraiten çutela, Eztugu deus gaitzic eriden guiçon hunetan, baina baldin spiritubat edo Ainguerubat minçatu baçayó ezgaitecela Iaincoaren contra batailla.

Acts 26:5

5 Lehendanic eçaguturic (baldin testificatu nahi baduté) nola neure aitzinecoacdanic gure religioneco secta gucizco excellentaren arauez vici içan naicen Phariseu.

Romans 1:18

18 Ecen Iaincoaren hirá claroqui eracusten da cerutic, eguiá iniustitiatan daducaten guiçonén infidelitate eta iniustitia ororen contra:

Romans 5:9

9 Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustificaturic, harçaz salbu içanen gara hiratic.

1 Thessalonians 1:10

10 Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.

2 Thessalonians 1:9-10

9 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz: 10 Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan:

Hebrews 6:18

18 Bi gauça mutha ecin daitezquenez (ceinétan impossible baita Iaincoac gueçurric erran duen) consolatione segura dugunçát, recursa dugunóc proposatu içan çaicun sperançaren vkaitera:

Hebrews 11:7

7 Fedez Noéc, diuinoqui auertitu içanic oraino ikusten etziraden gaucéz, beldurturic, appresta ceçan arká bere familiaren saluatzeco: cein arkaz condemna baitzeçan mundua: eta eguin cedin fedearen arauez den iustitiaren heredero.

1 John 3:10

10 Hunetan agueri dirade Iaincoaren haourrac eta deabruaren haourrac: norc-ere iustitia ezpaitu eguiten, eta ezpaitu bere anayea onhesten hura ezta Iaincoaganic.

Revelation 6:16-17

16 Eta erraiten cerauecen mendiey eta harriey, Eror çaitezte gure gainera eta estal gaitzaçue throno gainean iarria denaren beguithartetic, eta Bildotsaren hiratic. 17 Ecen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da iguriquiren ahal duena?

Revelation 12:9-10

9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen. 10 Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.