1 Eta Sabbath azquencean asteco lehen arguitu behar cen egunean, Maria Magdalena eta Maria bercea ethor citecen sepulchrearen ikustera.
2 Eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin: ecen Iaunaren Aingueruä iauts cedin cerutic, eta ethorriric aldara ceçan harria borthatic, eta iarriric cegoen haren gainean.
3 Eta cen haren ikartzea chistmista beçala, eta haren abillamendua churi elhurra beçala.
4 Eta haren beldurrez, ici citecen goardác, eta hilac beçalaca citecen.
5 Baina ihardesten çuela Aingueruäc erran ciecén emaztey, Çuec eztuçuela beldurric: ecen badaquit Iesus crucificatu içan denaren bilha çabiltzatela:
6 Ezta hemen: ecen resuscitatu içan da, erran çuen beçala: çatozte ikussaçue Iauna eçarri içan cen lekua.
7 Eta bertan ioanic erreçue haren discipuluey, ecen resuscitatu dela: eta huná, çuen aitzinean doa Galileara: han hura ikussiren duçue. Huná, erran drauçuet.
8 Eta bertan partituric monumentetic iciapen eta bozcario handirequin, laster eguin ceçaten haren discipuluey declaratzera.
9 Baina hec haren discipuluey declaratzera cioacela, huná, Iesus aitzinera ethor cequien, cioela, Vngui hel daquiçuela. Eta hec hurbilduric lot cequiztén haren oiney, eta adora ceçaten hura.
10 Orduan dioste Iesusec, Eztuçuela beldurric: çoazte, declara ieceçue ene anayey, doacen Galileara: eta han ikussiren nauté.
11 Hec partitu eta, huná, goardetaric batzu ethor citecen hirira, eta declara cietzén Sacrificadore principaley eguin içan ciraden gauça guciac.
12 Orduan bilduric Ancianoequin, eta conseillu harturic, diru somma ona eman ciecén gendarmesey:
13 Cioitela, Erraçue, Haren discipuluéc gauaz ethorriric, hura ebatsi vkan duté gu lo gaunçala.
14 Eta baldin hori gobernadoreac ençun badeça, guc sinhets eraciren draucagu, eta eguitecotaric idoquiren çaituztegu.
15 Eta hec diruä harturic eguin ceçaten iracatsi içan ciraden beçala: eta publicatu içan da propos haur Iuduén artean egungo egunerano.
16 Baina hameca discipuluac ioan citecen Galilearát, mendira, non ordenatu baitzarauen Iesusec.
17 Eta hura ikussiric adora ceçaten: eta batzuc duda ceçaten.
18 Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean.
19 Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean:
20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.
Matthew 28 Cross References - Basque
Matthew 1:23
23 Huná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin.
Matthew 3:16-17
Matthew 6:13
13 Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen.
Matthew 7:24-27
24 Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin:
25 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen.
26 Eta norc-ere ençuten baititu ene hitz hauc, eta ezpaititu eguiten, comparaturen da guiçon erho bere etchea sable gainean edificatu duenarequin.
27 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta haicéc eraunsi vkan duté, eta io vkan duté etche haren contra, eta erori içan da, eta haren deseguitea handi içan da.
Matthew 11:27
27 Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.
Matthew 12:40
40 Ecen hala nola Ionas balenaren sabelean hirur egun eta hirur gau içan baitzén: hala içanen da guiçonaren Semea lurraren bihotzean, hirur egun eta hirur gau.
Matthew 12:48-50
48 Baina harc ihardesten çuela erran cieçón hura erran cionari, Nor da ene ama, eta nor dirade ene anayeac?
49 Eta hedaturic bere escua bere discipuluén gainera, erran ceçan, Huná ene ama eta ene anayeac.
50 Ecen norc-ere eguinen baitu ene Aita ceruètan denaren vorondatea, hura da ene anaye, eta arreba, eta ama.
Matthew 13:39-40
Matthew 13:49
49 Hala içanen da munduaren finean: ethorriren dirade Aingueruäc, eta separaturen dituqueizte gaichtoac iustoén artetic.
Matthew 13:52
52 Eta harc erran ciecén, Halacotz Scriba ceruètaco resumán iracatsia den gucia, comparatu da cembeit aitafamilia bere thesauretic gauça berriric eta çaharric idoquiten duen batequin.
Matthew 14:27
27 Baina bertan minça cequién Iesus, cioela, Sporça çaitezte: ni naiz etzaretela beldur.
Matthew 14:33
33 Orduan vncian ciradenéc ethorriric adora ceçaten hura, cioitela, Eguiazqui Iaincoaren Seme aiz.
Matthew 16:21
21 Orduandanic has cedin Iesus bere discipuluey declaratzen, ecen behar çuela ioan Ierusalemera, eta anhitz suffritu Ancianoetaric eta Sacrificadore principaletaric, eta Scribetaric, eta heriotara eman behar cela, eta hereneco egunean, resuscitatu.
Matthew 16:28
28 Eguiaz diotsuet, badirade hemen present diradenetaric batzu, herioa dastaturen eztutenic, guiçonaren Semea bere resumara ethorten ikus diroiteno.
Matthew 17:2
2 Eta transfigura cedin hayén aitzinean, eta argui cedin haren beguithartea iguzquia beçala, eta haren abillamenduac churi citecen arguia beçala.
Matthew 17:9
9 Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
Matthew 17:23
23 Eta hilen dute hura: baina hereneco egunean resuscitaturen da: eta triste citecen haguitz.
Matthew 18:20
20 Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.
Matthew 20:19
19 Eta hura dute liuraturen Gentiley, escarnia, eta açota, eta crucifica deçatençat: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
Matthew 24:3
3 Eta hura iarriric cegoela Oliuatzetaco mendi gainean, ethor cequizquión discipuluac appart, cioitela, Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? eta cer signo hire ethortearenic eta munduaren finarenic içanen da?
Matthew 24:25
25 Huná, aitzinetic erran drauçuet.
Matthew 25:40
40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:
Matthew 25:45
45 Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin.
Matthew 26:3-4
Matthew 26:15
15 Eta dioste, Cer eman nahi drautaçue, eta nic hura çuey liuraturen baitrauçuet? Eta hec assigna cietzóten hoguey eta hamar diru peça.
Matthew 26:31-32
Matthew 26:32
32 Baina resuscita nadin ondoan, çuen aitzinean ioanen naiz Galileara.
Matthew 26:64
64 Diotsa Iesusec, Hic erran duc: baina are diotsuet, Hemendic harat ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escuinean, eta ceruco hodeyetan ethorten dela.
Matthew 27:1-2
Matthew 27:2
2 Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari.
Matthew 27:8
8 Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.
Matthew 27:51-53
51 Eta huná, templeco velá erdira cedin bi çathitara, garaitic behererano, eta lurra ikara cedin, eta harriac, erdira citecen.
52 Eta monumentac irequi citecen, eta anhitz Saindu lo ceunçanén gorputzac iaiqui citecen.
53 Eta monumentetaric ilkiric haren resurrectione ondoan, sar citecen ciuitate saindura, eta aguer cequizquien anhitzi.
Matthew 27:56
56 Hetaric cen, Maria Magdalena, eta Maria Iacquesen eta Iosesen ama, eta Zebedeoren semen amá.
Matthew 27:61
61 Eta Maria Magdalena eta Maria bercea ciraden han iarriac sepulchre aurkán.
62 Eta biharamunean, cein baita Sabbathoaren preparatione ondoan, bil citecen Sacrificadore principalac, eta Phariseuac Pilatgana.
63 Erraiten çutela, Iauna, orhoitu gaituc nola abusari harc vici cela erran ceçan, Ondoco heren egunean resuscitaturen naiz.
Matthew 27:63-64
63 Erraiten çutela, Iauna, orhoitu gaituc nola abusari harc vici cela erran ceçan, Ondoco heren egunean resuscitaturen naiz.
64 Mana eçac bada beguira dadin sepulchrea heren egunerano, haren discipuluéc gauäz ethorriric, hura ebats ezteçaten, eta populuari derroten, Resuscitatu da hiletaric: eta halaz baitate azquen errorea lehena baino gaichtoago.
65 Eta erran ciecén Pilatec, Badituçue goardac: çoazte, segura çaitezte daquiçuen beçala.
66 Hec bada ioanic segura ceçaten sepulchrea, harria ciguilaturic, goardequin.
Matthew 28:4
Matthew 28:7
7 Eta bertan ioanic erreçue haren discipuluey, ecen resuscitatu dela: eta huná, çuen aitzinean doa Galileara: han hura ikussiren duçue. Huná, erran drauçuet.
Matthew 28:9
9 Baina hec haren discipuluey declaratzera cioacela, huná, Iesus aitzinera ethor cequien, cioela, Vngui hel daquiçuela. Eta hec hurbilduric lot cequiztén haren oiney, eta adora ceçaten hura.
10 Orduan dioste Iesusec, Eztuçuela beldurric: çoazte, declara ieceçue ene anayey, doacen Galileara: eta han ikussiren nauté.
11 Hec partitu eta, huná, goardetaric batzu ethor citecen hirira, eta declara cietzén Sacrificadore principaley eguin içan ciraden gauça guciac.
Matthew 28:16-17
Matthew 28:17
17 Eta hura ikussiric adora ceçaten: eta batzuc duda ceçaten.
Mark 3:33-35
Mark 8:31
31 Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.
Mark 9:3
3 Eta haren abillamenduac argui citecen, eta haguitz churit elhurra beçala, halaca non bolaçalec lurraren gainean ecin hain churi eguin baileçaque.
Mark 14:28
28 Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue Galileara.
Mark 16:1-8
1 Eta Sabbathoa iragan cenean, Maria Magdalenac eta Maria Iacquesen amác eta Salomec eros citzaten vnguentu aromaticoac, ethorriric hura embauma leçatençat.
2 Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzquia ia ilki cenean
3 Eta erraiten çuten elkarren artean, Norc aldaraturen draucu harria monument borthatic?
Mark 16:3-5
Mark 16:4-5
Mark 16:5-5
5 Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen
Mark 16:5
Mark 16:6
6 Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén.
7 Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren duçue, erran drauçuen beçala.
Mark 16:7
7 Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren duçue, erran drauçuen beçala.
8 Eta hec bertan partituric ihes eguin ceçaten monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten erraiten: ecen beldur ciraden.
Mark 16:8
8 Eta hec bertan partituric ihes eguin ceçaten monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten erraiten: ecen beldur ciraden.
9 Eta Iesus resuscitatu cenean, asteco lehen egun goicean, aguer cequión lehenic Maria Magdalenari, ceinetaric çazpi deabru campora egotzi baitzituen.
10 Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten.
Mark 16:10-10
10 Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten.
Mark 16:13
13 Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen bercéy: baina etzitzaten hec-ere sinhets.
14 Azquenic, elkarrequin iarriric ceudela hamequey aguer cequién, eta reprotcha ciecen hayén incredulitatea, eta bihotz gogortassuna: ceren hura resuscitaturic ikussi vkan çutenac ezpaitzituzten sinhetsi.
15 Eta erran ciecén, Çoazte mundu orotara, eta predica ieçoçue Euangelioa creatura guciari
16 Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da
Mark 16:20
20 Hec-ere partituric predica ceçaten leku gucietan, Iaunac hequin obratzen çuela, eta hitza confirmatzen çuela iarreiquiten ciraden signoéz.
Luke 1:12-13
Luke 1:28
28 Eta Aingueruäc hura baithara sarthuric, erran ceçan, Salutatzen aut gratia eguin çainaná: Iauna dun hirequin, benedicatua hi emaztén artean.
Luke 1:30
30 Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan.
Luke 1:32-33
Luke 7:38
38 Eta guibeletic haren oinetara cegoela, has cedin nigarrez cegoela haren oinén nigar vriz arregatzen: eta ichucatzen cerauzcan bere buruco adatsaz, eta pot eguiten cerauen haren oiney, eta vnguentuz vnguenstatzen cituen.
Luke 10:22
22 Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan, Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.
Luke 23:56-24:10
56 Guero itzuli ciradenean appresta citzaten vssainac eta vnguentuac, eta Sabbathoan reposa citecen, manamenduaren araura.
Luke 24:2-5
2 Eta eriden ceçaten harria monumentetic aldaratua.
3 Eta sarthu ciradenean etzeçaten eriden Iesus Iaunaren gorputza.
4 Eta guertha cedin hec halacotz duda handitan ciradela, huná bi guiçon eriden baitzitecen han, chistmist ançora arguitzen çuten abillamendutan.
5 Eta nola icituac baitziraden, eta beheititzen baitziraden beguithartez lurrera guicon hec erran ciecén, Cergatic hilén artean bilhatzen duçue vici dena?
Luke 24:5
5 Eta nola icituac baitziraden, eta beheititzen baitziraden beguithartez lurrera guicon hec erran ciecén, Cergatic hilén artean bilhatzen duçue vici dena?
6 Ezta hemen, baina resuscitatu da: orhoit çaitezte nola erran cerauçuen oraino Galilean cela,
7 Cioela, Behar da guiçonaren Semea liura dadin vicitze gaichtotacoen escuetara, eta crucifica dadin: eta hereneco egunean resuscita dadin.
8 Eta orhoit citecen haren hitzéz.
9 Eta monumentetic itzuli ciradenean, conta cietzén gauça hauc guciac hamequey, eta berce guciey.
10 Eta ciraden Maria Magdalena eta Ioanna eta Maria Iacquesen ama, eta berce hequin ciradenac, gauça hauén Apostoluey erraileac.
Luke 24:12
12 Baina Pierrisec iaiquiric laster ceguian monumentera, eta ikartzera beheitituric ikus citzan mihisse hutsac bere gain eçarriac: guero ioan cedin bere baithan miresten çuela eguin içan cenaz.
Luke 24:22
22 Baina gure arteco emazte batzuc-ere icitu guiaitié, cein guciz goiz monumentean içan baitirade:
Luke 24:22-24
Luke 24:23-24
Luke 24:34
34 Erraiten çutela, Resuscitatu da Iauna eguiazqui, eta aguertu içan çayó Simoni.
Luke 24:36-41
36 Eta gauça hauçaz minço ciradela, presenta cedin Iesus bera hayén artean, eta erran ciecén, Baquea dela çuequin.
Luke 24:36-38
Luke 24:37-38
Luke 24:38-38
38 Orduan erran ciecén, Cergatic trublatu çarete, eta cergatic pensamenduac igaiten dirade çuen bihotzetara?
39 Ikus itzaçue ene escuac eta ene oinac: ecen hura bera naiz ni, hazta neçaçue, eta mira: ecen spirituac haraguiric ez heçurric eztu, nola nic dudala baitacussaçue.
40 Eta gauça hauc erran cituenean, eracuts cietzén escuac eta oinac.
41 Baina oraino hec alegueraz sinhesten etzutela, eta miraz ceudela, erran ciecén, Baduçue hemen deus iatecoric?
Luke 24:44
44 Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça guciac.
Luke 24:47-48
Luke 24:52
52 Eta hec hura adoraturic itzul citecen Ierusalemera, bozcario handirequin.
John 2:19
19 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:
John 3:35
35 Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura.
John 5:22-27
John 5:23-27
23 Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura.
24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera.
25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.
26 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea.
27 Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren Seme den becembatean.
John 6:20
20 Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur.
John 6:70
70 Ihardets ciecén Iesusec, Etzaituztet nic hamabi elegitu, eta çuetaric bat deabru baita?
John 10:17
17 Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat.
John 11:47
47 Orduan bil ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc conseillua, eta erraiten çuten, Cer eguiten dugu, ecen guiçon hunec anhitz signo eguiten du.
John 12:3
3 Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez precio handitacoric, vncta citzan Iesusen oinac, eta ichuca citzan bere adatsaz: eta etchea bethe cedin vnguentuaren vrrinez.
John 12:10-11
John 13:3
3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:
John 14:18-23
18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.
19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.
20 Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan.
21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä.
22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari?
23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.
John 14:29
29 Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát.
John 16:4
4 Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén.
John 16:20
20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec triste içanen çarete, baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara.
John 16:22
22 Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric.
John 17:2
2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát.
John 20:1-10
1 Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua.
John 20:1
1 Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua.
2 Orduan laster eguiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berce discipulu Iesusec maite çuenagana, eta dioste, Kendu duté Iauna monumentetic, eta eztaquigu non eçarri dutén.
3 Ilki cedin bada Pierris, eta berce discipulu hura, eta ethor citecen monumentera.
4 Eta lasterca cioacen biac elkarrequin: baina berce discipulu hura aitzin cequión Pierrisi, eta lehen ethor cedin monumentera.
John 20:4-9
John 20:5-9
John 20:6-9
John 20:7-9
John 20:8-9
John 20:9-9
John 20:12-13
12 Eta ikus citzan bi Aingueru churiz veztituac, iarriric ceudela, bata burura eta bercea oinetara, Iesusen gorputza etzan içan cen lekuan.
John 20:12
John 20:13-15
John 20:14-17
14 Eta haur erran çuenean itzul cedin guibelerat, eta ikus ceçan Iesus han cegoela, eta etzaquian Iesus cela.
15 Diotsa Iesusec, Emazteá, cergatic nigarrez ago? noren bilha abila? Harc vstez ecen baratzeçaina cela, diotsa, Iauna, baldin hic eraman baduc hura, erradac non eçarri duán: eta nic kenduren diat.
John 20:15-17
15 Diotsa Iesusec, Emazteá, cergatic nigarrez ago? noren bilha abila? Harc vstez ecen baratzeçaina cela, diotsa, Iauna, baldin hic eraman baduc hura, erradac non eçarri duán: eta nic kenduren diat.
16 Diotsa Iesusec, Mariá: Itzuliric harc diotsa, Rabboni, erran nahi baita, Magistrua.
17 Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén, Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta çuen Iaincoagana.
John 20:17-17
17 Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén, Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta çuen Iaincoagana.
John 20:17
17 Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén, Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta çuen Iaincoagana.
18 Ethor cedin Maria Magdalena contatzen cerauela discipuluey ecen ikussi çuela Iauna, eta harc gauça hec erran cerautzala.
19 Eta arrastu cenean Sabbathoén asteco lehen egun hartan, eta borthác ertsiac ceudela, non bilduac baitziraden discipuluac Iuduén beldurrez, ethor cedin Iesus eta gueldi cedin hayén artean, eta dioste, Baquea dela çuequin.
20 Eta haur erran çuenean, eracuts cietzén escuac eta bere seihetsa: eta aleguera citecen discipuluac ikussiric Iauna.
21 Eta erran ciecén berriz, Baquea dela çuequin: ni Aitac igorri nauen beçala, nic-ere igorten çaituztet çuec.
John 20:28
28 Eta ihardets ceçan Thomasec: eta erran cieçón, Ene Iauna eta ene Iaincoá.
John 21:1-14
1 Guero manifesta cequién berriz Iesus discipuluey Tiberiaco itsas aldean, manifesta cedin bada hunela:
2 Ciraden elkarrequin Simon Pierris, eta Thomas Didymus deitzen dena, eta Nathanael, cein baitzén Cana Galileaco, eta Zebedeoren semeac, eta haren discipuluetaric berceric biga.
3 Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrainçara. Diotsate, Baguioaçac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira bertan: eta gau hartan etzeçaten deus har.
4 Baina goiça ethorri cenean, eriden cedin Iesus vr bazterrean: badaric-ere etzeçaten eçagut discipuluéc Iesus cela.
5 Dioste bada Iesusec, Haourrác, iaquiric batre baduçue? Ihardets cieçoten, Ez.
6 Eta harc dioste, Egotzaçue sarea vnciaren escuineco aldera, eta eridenen duçue. Egotz ceçaten bada, eta guehiagoric ecin hura tira ceçaqueten arrainén anhitzez.
7 Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora.
8 Eta berce discipuluac vncian ethor citecen, (ecen etziraden lurretic vrrun, baina ber-ehun bessoren inguruä) tiratzun çutela sarea arrainez bethea.
9 Eta lurrera iautsi ciradenean ikus citzaten ikatzac eçarriac, eta arraina gainean eçarria eta oguia.
10 Dioste Iesusec, Ekarçue orain hartu dituçuen arrainetaric.
11 Igan cedin Simon Pierris, eta tira ceçan sarea lurrera, ehun eta berroguey eta hamairur arrain handiz bethea: eta hambat bacen-ere, etzedin ethen sarea.
12 Dioste Iesusec, Çatozte barazcal çaitezte. Eta discipuluetaric batre etzayón venturatzen interrogatzera, Hi nor aiz? çaquitelaric ecen Iauna cela.
13 Ethorten da bada Iesus eta hartzen du oguia eta emaiten draue, eta arrainetic halaber.
14 Haur cen ia heren aldia Iesus bere discipuluey manifestatu içan çayena hiletaric resuscitatuz gueroztic.
Acts 1:8
8 Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano
Acts 1:10
10 Eta cerurat beguiac fincatuac çadutzatela hura ioaten cenean, huná, bi guiçon presenta citecen hayén aitzinean veztidura churitan:
Acts 1:13-26
13 Eta sarthu içan ciradenean, igan citecen gambera gora batetara non baitzeuden Pierris eta Iacques, Ioannes eta Andriu, Philippe eta Thomas, Bartholomeo eta Mattheu, Iacques Alpheoren semea eta Simon Zelotes, eta Iuda Iacquesen anayea.
14 Hauc guciéc perseueratzen çutén gogobatez othoitzatan eta orationetan emaztequin, eta Iesusen ama Mariarequin, eta haren anayequin,
15 Eta egun hetan iaiquiric Pierrisec discipuluen artean, erran ceçan (eta cen han berean compainiabat seioguey personaren ingurucoric)
16 Guiçon anayeác, complitu behar cen Scriptura haur, cein aitzinetic erran baitu Spiritu sainduac Dauid-en ahoz, Iudasez, cein içan baita Iesusen hatzamailén guidari:
17 Ecen contuco cen gurequin, eta recebitu vkan çuen administratione hunetaco portionea.
18 Harc bada acquisitu du landabat iniquitatezco alocairutic, eta bere buruä egotziric erditic leher eguin vkan du, eta vrratu içan dirade haren halsar guciac.
19 Eta gauça haur eçagutu içan da Ierusalemeco habitant guciéz: hala non deithu içan baita landa hura hayén lengoage propriz, Haceldama: erran nahi baita, odol landa.
20 Ecen scribatua da Psalmuen liburuän, Eguin bedi haren habitationea desert, eta eztén han habita dadinic. Eta, Haren administrationea har deçan berce batec.
21 Behar da beraz gurequin bildu içan diraden guiçon hautaric, Iesus Iauna gure artean ioan eta ethorri içan den dembora gucian,
22 Hassiric Ioannesen Baptismotic, gureganic goiti recebitu içan den egunerano, bat eguin dadin haren resurrectionearen testimonio gurequin.
23 Presenta citzaten bada biga, Ioseph Barsabas deitzen cena, cein icen goiticoz Iusto deithu içan baita, eta Matthias.
24 Eta othoizte eguiten çutela erran ceçaten, Hic Iauna gucien bihotzac baiteçaguzquic, eracutsac cein elegitu duán bi hautaric,
25 Har deçançát ministerio hunetaco eta Apostolutassuneco, portionea, ceinetaric erauci içan baita Iudas, ioan ledinçat bere lekurát.
26 Eta egotz citzaten hayén çortheac, eta eror cedin çorthea Matthiasen gainera, eta consentimendu batez eçar cedin hameca Apostoluen contuan
Acts 2:36
36 Segur iaquin beça bada Israeleco etche guciac, ecen hura Iaun eta Christ eguin duela Iaincoac: Iesus çuec crucificatu duçuen haur diot.
Acts 2:38-39
38 Eta Pierrisec dioste, Emenda çaitezte eta batheya bedi çuetaric batbedera Iesus Christen icenean bekatuén barkamendutan: eta recebituren duçue Spiritu sainduaren dohaina.
39 Ecen çuey eguin çaiçue promessa eta çuen haourrey, eta vrrun diraden guciey, cembat-ere deithuren baititu gure Iainco Iaunac.
Acts 2:41
Acts 4:5-22
5 Eta guertha cedin biharamunean bil baitzitecen hayén Gobernadoreac eta Ancianoac eta Scribác Ierusalemera:
6 Eta Annas Sacrificadore subiranoa, eta Caiphas eta Ioannes, eta Alexander, eta Sacrificadorén arraçatic ciraden guciac.
7 Eta artean eçarri cituztenean, interroga citzaten, Cer botherez edo noren icenean gauça haur eguin duçue çuec?
8 Orduan Pierrisec Spiritu sainduaz hetheric, erran ciecen, Populuaren Gobernadoreác eta Israeleco Ancianoác,
9 Egungo egunean guiçon impotent bati eguin içan çayón vnguiaz examinatzen garenaz gueroz, cer moienez haur sendatu içan den:
10 Iaquiçue çuec gucioc eta Israeleco populu guciac, ecen Iesus Christ Nazarenoren icenean cein çuec crucificatu baituçue, cein Iaincoac resuscitatu baitu hiletaric, harçaz guiçon haur dagoela sendoric çuen aitzinean.
11 Haur da harri çueçaz edificaçaleoz arbuyatu içan den hura, cein eguin içan baita cantoin buru.
12 Eta ezta bercetan batetan-ere saluamenduric: ecen berce icenic ezta ceruären azpian guiçoney eman çayenic, ceinez saluatu behar garén.
13 Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela.
14 Eta çacussatenean sendatu içan cen guiçona hequin present cela, ecin deusetan contrasta ahal citaqueen.
15 Orduan hec conseillutic campora ilkitera manaturic: compartitzen çutén elkarren artean,
16 Cioitela, Cer eguinen drauègu guiçon hoey? ecen signo clarobat hauçaz eguin içan dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka deçaquegu.
17 Baina guehiagoric publica eztadin populuaren artean, defenda diecegun mehatchuz, eztaquizquión guehiagoric minça icen horretan nehori-ere.
18 Bada hec deithuric mana citzaten neholetan-ere ezlitecen minça, eta ezleçaten iracats Iesusen icenean.
19 Baina Pierrisec eta Ioannesec ihardesten çutela erran ciecén, Eya Iaincoaren aitzinean gauça iustoa denez lehen çuey obeditzea ecen ez Iaincoari, iugea eçaçue.
20 Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun.
21 Orduan hec mehatchurequin vtzi citzaten ioaitera, ez eridenez nolatan puni ahal litzaqueizten, populuaren causaz, ceren guciéc Iaincoa glorificatzen baitzutén eguin içan cenaz.
22 Ecen berroguey vrthe baino guehiago cituen guiçonac, ceinen gainean sendatzeco signo haur eguin içan baitzén.
Acts 5:33-34
Acts 5:40
40 Orduan deithuric Apostoluac, açotatu ondoan mana citzaten ezlitecen minça Iesusen icenean, eta vtzi citzaten ioaitera.
Acts 8:12-16
12 Baina Philippe sinhetsi çutenean, ceinec denuntiatzen baitzituen Iaincoaren resumari eta Iesus Christen icenari appertenitzen çaizcan gauçác, batheyatzen ciraden bay guiçonac bay emazteac.
13 Eta Simonec berac-ere sinhets ceçan, eta batheyatuz gueroztic Philipperen aldetic etzén higuitzen: eta eguiten ciraden signoac eta verthuteac ikusten cituenean, spantatzen cen.
14 Eta ençun çutenean Ierusalemen ciraden Apostoluéc, nola Samariac recebitu çuen Iaincoaren hitza, igor citzaten hetara Pierris eta Ioannes.
15 Hauc hara iautsi içan ciradenean othoitz eguin ceçaten hecgatic, recebi leçatençát Spiritu saindua.
16 (Ecen oraino hetaric batetara-ere etzén iautsi içan, baina solament batheyatuac ciraden Iesus Iaunaren icenean)
Acts 8:36-38
36 Eta bidean ioaiten ciradela, ethor citecen vr batetara: orduan dio Eunuchoac, Huna vra: cerc empatchatzen nau batheyatu içatetic?
37 Eta erran ceçan Philippec, Baldin sinhesten baduc eure bihotz guciaz, ahal aite. Eta ihardesten çuela harc erran ceçan, Sinhesten diat Iaincoaren Semea dela Iesus Christ.
38 Eta mana ceçan carriota gueldin ledin: eta iauts citecen biac vrera, Philippe eta Eunuchoa: eta batheya ceçan hura.
Acts 9:3-7
3 Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguruän argui cedin chistmist baten ançora cerutic.
4 Eta lurrera eroriric ençun ceçan vozbat ciotsala, Saul, Saul cergatic ni persecutatzen nauc?
5 Eta erran ceçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran ceçan, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana: gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea.
6 Eta harc ikaraturic eta icituric erran ceçan, Iauna, cer nahi duc daguidan? Orduan Iaunac hari, Iaiqui adi eta sar adi hirian, eta erranen çaic cer eguin behar duán.
7 Eta harequin ioaiten ciraden guiçonac, gueldi citecen icituric, haren voza bay ençuten, baina nehor ikusten etzutela.
Acts 9:18
18 Eta bertan eror citecen haren beguietaric quasi ezcatác beçalacoac, eta ikustea recebi ceçan bertan : guero iaiquiric batheya cedin.
Acts 10:36
36 Gauça haur igorri vkan draue Iaincoac Israeleco haourrey, denuntiatzen çuelaric baquea Iesus Christez, cein baita gucién Iauna.
Acts 10:47-48
Acts 12:19
19 Eta Herodesec hura galdeguinic eriden etzuenean, goardez informatione eguinic, mana ceçan punitzera eraman litecen: eta iautsiric Iudeatic Cesareara, han egon cedin.
Acts 13:46-47
46 Orduan constantqui Paulec eta Barnabasec erran ceçaten, Çuey behar çaiçuen lehenic denuntiatu Iaincoaren hitza: baina hura arbuyatzen duçuenaz gueroz, eta vicitze eternalaren vkaiteco indigne çuen buruäc iugeatzen dituçuenaz gueroz, huná, itzultzen gara Gentiletarát.
47 Ecen hala manatzen draucu Iaunac, dioela, Ordenatu aut hi Gentilén argui içateco, saluamendu aicençat lurraren bazterrerano.
Acts 14:21
21 Eta hiri hartan euangelizatu çutenean, eta anhitz iracatsiric itzul citecen Lystrara eta Iconiora eta Antiochera:
Acts 16:15-33
15 Eta batheyatu içan cenean bera eta haren familia, othoitz ceguigun, cioela, Baldin estimatu baduçue Iaunagana fidel naicela, sarthuric ene etchean, çaudete. Eta bortcha guençan.
16 Eta guertha cedin gu othoitzara guendoacela, nescato Pythonen spiritua çuembat aitzinera ethor baitzequigun: ceinec irabaci handia emaiten baitzerauen bere nabussiey, asmatzez.
17 Haur Pauli eta guri iarreiquiric, oihuz cegoen, cioela, Guiçon hauc Iainco subiranoaren cerbitzari dirade, ceinéc saluamenduco bidea denuntiatzen baitraucute.
18 Eta haur eguin ceçan anhitz egunez: baina gaitzituric Paulec, eta itzuliric erran cieçón spirituari, Manatzen aut Iesus Christen icenaren partez horrenganic ilki adin. Eta ilki cedin ordu berean.
19 Orduan haren nabussiéc çacussatenean ecen hayén irabaci sperancá galdu cela, hatzamanic Paul eta Silas, eraman citzaten merkatuco plaçara Magistratuetara.
20 Eta hec presentaturic Gobernadorey, erran ceçaten, Gende hauc trublatzen duté gure hiria Iudu diradelaric:
21 Eta denuntiatzen dituzté recebi ez beguira ditzagun sori eztiraden ordenançác, ikussiric ecen Romano garela.
22 Eta oldar cedin communa hayén contra: eta Gobernadoréc hayén arropác çathituric mana ceçaten, açota litecen.
23 Eta anhitz çauri eguin cerauecenean eçar citzaten presoindeguian, manamendu eguinic geolerari, segurqui hec beguira litzan:
24 Ceinec halaco manamendua harturic eçar baitzitzan presoindegui çolán, eta hayén oinác hers citzan cepoaz.
25 Eta gauaren erdian Paulec eta Silasec othoizten eta laudatzen çuten Iaincoa: eta ençuten cituzten estecaturic ceudenéc.
26 Eta subitoqui lur ikaratze handibat eguin cedin, hala non iharros baitzitecen presoindegui fundamentac: eta bertan irequi citecen bortha guciac, eta gucién estecailluac lacha citecen.
Acts 16:26-33
26 Eta subitoqui lur ikaratze handibat eguin cedin, hala non iharros baitzitecen presoindegui fundamentac: eta bertan irequi citecen bortha guciac, eta gucién estecailluac lacha citecen.
27 Orduan iratzarturic geolerac çacusquianean presoindegui borthác irequiac, ezpatá idoquiric bere buruä hil nahi çuen, vstez presoneréc ihes eguin çutén:
28 Baina Paulec oihu eguin ceçan ocengui, cioela, Eztaguioala deus minic eure buruäri: ecen guciac hemen gaituc.
29 Orduan hura argui galdeguinic oldar cedin barnera, eta ikara çabilala egotz ceçan bere buruä Paulen eta Silasen oinetara.
Acts 16:29-33
29 Orduan hura argui galdeguinic oldar cedin barnera, eta ikara çabilala egotz ceçan bere buruä Paulen eta Silasen oinetara.
30 Eta hec campora idoquiric dio, Iaunác, cer eguin behar dut saluatu içateco?
31 Eta hec erran cieçoten, Sinhets eçac Iesus Christ Iauna baithan eta saluaturen aiz hi eta hire etchea.
32 Eta minça cequizquión Iaincoaren hitzaz hari, eta haren etchean ciraden guciey.
33 Eta harc hec harturic gauaren ordu hartan berean ikuz cietzén çauriac: eta batheya cedin hura eta harenac guciac bertan.
Acts 18:9-10
Acts 19:3-5
3 Orduan dioste, Certan bada batheyatu içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Ioannesen Baptismoan.
4 Orduan Paulec erran ceçan, Ioannesec batheyatu vkan du emendamenduco Baptismoaz, ciotsala populuari, haren ondotic ethorteco cena baithan sinhets leçaten, erran nahi baita, Iesus Christ baithan.
5 Gauça hauc ençunic bada, batheya citecen Iesus Iaunaren icenean.
Acts 20:20-21
Acts 20:27
27 Ecen eztut dissimulatu çuey denuntia eznieçaçuen Iaunaren conseillu gucia.
Acts 28:28
28 Iaquiçue bada çuec ecen Gentiley igorri içan çayela saluagarri haur, eta hec ençunen dutela.
Romans 6:3-4
Romans 8:29
29 Eta cein predestinatu baititu, hec deithu-ere ditu: eta cein deithu baititu, hec iustificatu-ere ditu: eta cein iustificatu baititu hec glorificatu-ere ditu.
Romans 10:18
18 Baina galdez nago, ala eztute ençun vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki içan da hayen soinuä, eta munduaren bazterretarano hayén hitzac.
Romans 14:9
9 Ecen hunetacotzát Christ hil, eta resuscitatu, eta vicitara itzuli içan da, hambat hilén nola vicién gainean dominatione duençát.
1 Corinthians 1:13-16
13 Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete?
14 Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut çuetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen:
15 Nehorc erran ezteçan ecen neure icenean batheyatzen ariçan naicela.
16 Batheiatu vkan dut Estebenen familia-ere: gaineracoz eztaquit berceric batre batheyatu vkan dudanez.
1 Corinthians 11:2
2 Bada laudatzen çaituztet, anayeác, ceren ene gauça guciez orhoit baitzarete, eta ceren eman drauzquiçuedan beçala, ordenançac eduquiten baitituçue.
1 Corinthians 11:23
23 Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drauçuedana: nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia:
1 Corinthians 12:4-6
1 Corinthians 14:37
37 Baldin cembeitec vste badu Propheta dela, edo spiritual, eçagut beça ecen scribatzen drauzquiçuedan gauçác Iaincoaren manamendu diradela.
1 Corinthians 15:4
4 Eta nola ohortze eta resuscitatu içan den hereneco egunean, Scripturén araura:
1 Corinthians 15:6
6 Gueroztic ikussi içan da borz ehun anayez baina guehiagoz aldi batez: ceinetaric anhitz vici baitirade oraindrano, eta batzu lokartu-ere içan dirade:
1 Corinthians 15:15
15 Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade.
1 Corinthians 15:27
27 Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.)
1 Corinthians 15:29
29 Bercela cer eguinen duté hiltzat batheyatzen diradenéc, baldin guciz hilac resuscitatzen ezpadirade? eta cergatic batheyatzen dirade hiltzat?
2 Corinthians 13:11
11 Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
Galatians 3:27
27 Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue.
Ephesians 1:20-22
20 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan,
21 Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan.
22 Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco:
Ephesians 2:18
18 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana.
Ephesians 4:11-17
11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,
12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.
13 Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:
14 Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco.
15 Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ:
16 Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.
17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,
Ephesians 4:20-32
20 Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ:
21 Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala:
22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:
23 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan:
24 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.
25 Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.
26 Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:
27 Eta lekuric eztemoçuela deabruari.
28 Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát.
29 Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.
30 Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.
31 Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin.
32 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.
Philippians 2:9-11
Colossians 1:16-19
16 Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade.
17 Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade.
18 Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát.
19 Ecen Aitáren placer ona içan da complimendu gucia hartan habita ledin:
Colossians 1:23
23 Bay baldin egoiten baçarete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpaçarete ençun vkan duçuen Euangelioco sperançatic, cein Euangelio ceruären azpico creatura ororen artean predicatu içan baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin içan bainaiz:
Colossians 1:28
28 Cein guc predicatzen baitugu, admonestatzen dugularic guiçon gucia, eta iracasten dugularic guiçon gucia sapientia orotan: guiçon gucia perfect eguin deçagunçát Iesus Christ Iaunean.
Colossians 2:10
10 Eta çarete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buruä.
1 Thessalonians 4:1-2
2 Thessalonians 3:6-12
6 Anayeác, denuntiatzen drauçuegu halaber Iesus Christ gure Iaunaren icenean, separa çaitezten anaye desordenatuqui eta ez gureganic recebitu duen doctrinaren araura ebilten den orotaric.
7 Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean.
8 Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát.
9 Ez bothere eztugunez, baina gure buruén çuey exemplutan emaiteagatic, imita gaitzaçuençat.
10 Ecen çuequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrauçuen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezteçan.
11 Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric.
12 Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten.
1 Timothy 3:16
16 Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara.
1 Timothy 6:1-4
1 Vztarriren azpian diraden cerbitzari guciéc, bere nabussiac ohore ororen digne estima bitzate: Iaincoaren icena eta doctriná blasphema eztitecençát.
2 Eta nabussi fidelac dituztenéc, eztitzatela menosprecia ceren anaye diraden: baina aitzitic cerbitza bitzate, ceren fidelac eta onhetsiac diraden, ontassunean participant diradelaric. Gauça hauc iracats itzac eta exhorta.
3 Baldin nehorc berce doctrinaric iracasten badu, eta consentitzen ezpadu Iesus Christ gure Iaunaren hitz sanoetan, eta pietatearen arauèzco doctrinán,
4 Hura hantua duc, deus eztaquialaric, baina erhotzen delaric questionén eta hitzezco contentionén ondoan, hetaric sortzen dituc inuidiá, gudua, iniuriác, suspicione gaichtoac,
1 Timothy 6:10
10 Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté.
2 Timothy 4:17
17 Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic.
Titus 2:1-10
1 Baina hic denuntiaitzac doctrina sainduari dagozcan gauçác.
2 Guiçon çaharrac sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, charitatean eta patientián.
3 Emazte çaharrac halaber diraden saindutassunari dagocan continentiataco, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanac, gauça honestén iracatsle:
4 Emazte gazteac instrui ditzatençát moderatu içaten, bere senharrén onhetsten, bere haourrén maite vkaiten:
5 Çuhur içaten, chahu, etchean egoile, on, bere senharrén suiet: Iaincoaren hitza blasphema eztadinçát.
6 Guiçon gazteac halaber exhortaitzac moderatu diraden.
7 Gauça gucietan eracusten dualaric eure buruä obra onen exemplu, doctrinán eracusten dualaric integritate, grauitate,
8 Hitza sano, eta condemna ecin daiten beçalaco: contrastatzen dena confundi dadinçát, çueçaz gaizquiric cer erran ez vkanez.
9 Cerbitzariac bere nabussién suiet diraden, gauça gucietan hayén gogara eguiten dutelaric, contradiçale eztiradelaric:
10 Deus appartatzen eztutelaric, baina leyaltate on gucia eracusten dutelaric, gauça gucietan Iainco gure Saluadorearen doctriná orna deçatençát.
Hebrews 1:2
2 Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu:
Hebrews 1:14
14 Eztirade guciac spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten diradelaric saluamenduco heredero içanen diradenacgatic.
Hebrews 2:8
8 Gauça guciac suiet eguin vkan dituc haren oinén azpico. Eta gauça guciac haren suiet eguin dituenaz gueroz, eztu deus vtzi haren suiet eztén: baina eztacussagu oraino gauça guciác haren suiet diradela.
Hebrews 2:11-18
11 Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera,
12 Dioela, Denuntiaturen diraueat hire icena neure anayey, eta Eliçaren erdian laudaturen aut hi.
13 Eta berriz, Ni fida içanen naiz hartan. Eta berriz, Huná ni eta Iaincoac niri eman drauzquidan haourrac.
14 Ceren bada haourrac participant baitirade haraguian eta odolean, hura-ere halaber participant eguin içan da hetan beretan, herioaz deseguin leçançát herioaren iaurgoá çuena, cein baita deabrua:
15 Eta deliura litzançát herioaren beldurrez, bere vici gucian sclabo içatera suiet ciraden guciac.
16 Ecen segur eztitu Aingueruäc hartu vkan, baina Abrahamen hacia hartu vkan du.
17 Halacotz behar cen gauça gucietan anayeac irudi licén, misericordioso licençát eta Sacrificadore subirano fidel Iaincoa baitharatco gaucetan, populuaren bekatuén pagamenduaren eguiteco.
18 Ecen suffritu vkan duenaren gainean tentatu içanic tentatzen diradenén-ere aiutatzeco botheretsu da.
1 Peter 1:12
12 Eta reuelatu içan çaye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain çuey denuntiatu içan çaizquiçuen gauçác çuey Euangelioa predicatu drauçueçatenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gaucén contemplatzeco desira baitute Aingueruéc.
1 Peter 2:10-19
10 Noizpait cinetenac ez populu, orain çarete Iaincoaren populu: çuec misericordia obtenitu etzendutenóc, orain misericordia obtenitu vkan duçue.
11 Maiteác, othoitz eguiten drauçuet, estrangeren eta bideazcoén ançora, beguira çaitezten haraguiaren guthicietaric, ceinéc guerla eguiten baitute arimén contra:
12 Çuen conuersationea duçuelaric honest Gentillén artean çueçaz gaizquiguilez beçala minço diraden gaucetan, ikussi dituqueizten obra onetaric glorifica deçatençát Iaincoa visitationeco egunean.
13 Çareten bada suiet gobernamendu humano guciaren Iaunagatic: edo regueren, superioraren beçala:
14 Edo gobernadorén, harçaz igorri içan diradenén beçala, gaizquiguilén mendequiotan eta vnguiguilén laudoriotan.
15 Ecen hunela da Iaincoaren vorondatea, vngui eguitez, guiçon erhoén ignorantiari ahoa boça dieçoçuen:
16 Libertatetan çaretenéc beçala, eta ez libertatea malitiaren estalquitan bacendute beçala, aitzitic Iaincoaren cerbitzariéc beçala.
17 Guciac ohoraitzaçue: anayetassunari on eritzoçue. Çareten Iaincoaren beldur. Regue ohora eçaçue.
18 Cerbitzariác, çareten beldur gucirequin nabussién suiet, ez solament onén eta humanoén, baina dorpén-ere.
19 Ecen haur da gogaraco, baldin norbeitec Iaincoaganaco conscientiagatic fascheriaric suffritzen badu, iniustoqui suffritzen duelaric:
1 Peter 3:21
21 Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:
22 Cein baita Iaincoaren escuinean, cerurát ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueruäc, eta puissançac eta verthuteac.
2 Peter 1:5-11
5 Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia:
6 Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea:
7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.
8 Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean.
9 Baina gauça hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu çaharretaric purificatu içan dela.
10 Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren.
11 Ecen hunela Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen resuma eternaleratco sartzea abundosqui administraturen çaiçue.
2 Peter 3:2
2 Orhoit caretencát Propheta sainduéz aitzinetic erran içan diraden, hitzéz, eta gure manamenduaz, cein baicara Iaunarén eta Saluadorearen Apostolu.
1 John 2:3-4
1 John 3:19-24
19 Eta hunetan eçagutzen dugu ecen eguiatic garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu gure bihotzac.
20 Ecen baldin condemna baguitza gure bihotzac, handiago da Iaincoa gure bihotza baino, eta eçagutzen ditu gauça guciac.
21 Maiteác, baldin gure bihotzac condemnatzen ezpagaitu, segurança dugu Iaincoa baithan.
22 Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu.
23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala.
24 Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta huneçaz eçagutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz.
1 John 5:7
7 Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade.
Revelation 1:4-6
4 Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia dela eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez,
5 Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea,
6 Ceinec onhetsi baiquaitu eta ikuci gure bekatuetaric bere odolaz: eta eguin baicrauzquió Regue eta Sacrificadore Iainco bere Aitari: hari bada dela gloria eta indar secula seculacotz. Amen.
Revelation 1:14-16
14 Eta haren buruä eta biloac ciraden churi, ille churia beçala, eta elhurra beçala: eta haren beguiac suaren garra beçala:
15 Eta haren oinac cobre fina beçalaco, labean beçala çachetéla: eta haren voza vr handién hotsa beçala.
16 Eta cituen bere escu escuinean çazpi içar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata çorrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea cen argui iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen beçala.
17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena:
Revelation 1:17-18
17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena:
18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac.
Revelation 1:18
18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac.
Revelation 3:4-5
4 Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc.
5 Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean.
Revelation 3:9
9 Huna, eçarriren citiát Satanen synagogatic diradenac, bere buruäc Iudu eguiten baitituzté eta ezpaitirade, aitzitic gueçurra cioé: huna bada, eguinen diát ethor ditecen, eta adora deçaten hire oinén aitzinean, eta eçagut deçaten, ecen nic maite audala:
Revelation 5:11-14
11 Orduan ikus neçan, eta ençun neçan thronoaren eta animalén eta Ancianoén inguruän, anhitz Aingueruren voza, eta cen hayén contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla:
12 Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu içan den Bildotsa har deçan puissança, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio.
13 Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz.
14 Eta laur animaléc erraiten çuten, Amen: eta hoguey eta laur Ancianoéc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten vici dena secula seculacotz.
Revelation 10:1
1 Orduan ikus neçan berce Aingueru borthitzbat cerutic iausten cela, hodeibatez inguratua ceinen buruan baitzén orçadarra: eta haren beguithartea cen iguzquia beçala, eta haren oinac suzco habeac beçala. Eta çuen bere escuan liburutcho irequibat: eta eçar ceçan bere oin escuina itsas gainean, eta ezquerra lur gainean.
Revelation 11:15
15 Eta çazpigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta voz handiac eguin citecen ceruän, cioitela, Eguin içan dirade mundu hunetaco resumác, gure Iaunaren eta Christ harenaren resuma, eta regnaturen du secula seculacotz.
Revelation 11:19
19 Orduan irequi cedin Iaincoaren templea ceruän, eta ikus cedin haren alliançazco Arká haren templean: eta eguin cedin chistmist eta hots eta lur ikaratze, eta babaçuça handi.
Revelation 17:14
14 Hauc bildotsaren contra combatituren dituc, eta Bildotsa garaithuren ciayec: ecen iaunén Iaun duc, eta reguén Regue: eta harequin diradenac dituc deithuac eta elegituac eta fidelac.
Revelation 18:1
1 Eta gauça hauen ondoan ikus neçan berce Ainguerubat iausten cela cerutic, bothere handia çuela: eta argui cedin lurra haren gloriáz:
Revelation 19:16
16 Eta çuen bere veztidurán eta ichterrean scribuz icen haur, REGVEN REGVEA, ETA IAVNEN IAVNA.
Revelation 22:14
14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera.