26 Ordea ezta hala içanen çuen artean: baina nor-ere handi nahi içanen baita çuen artean, biz çuen muthil:
Matthew 20:26 Cross References - Basque
Matthew 23:8-12
8 Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete.
9 Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena.
10 Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ.
11 Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari.
12 Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da.
Matthew 25:44
44 Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu?
Matthew 27:55
55 Han ciraden halaber anhitz emazte vrrundanic beha ceudela, cein iarreiqui içan baitzaizcan Iesusi Galileatic, hura cerbitzatzen çutela.
Mark 9:35
35 Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciecén, Baldin nehor lehen içan nahi bada, gucietaco azquenén içanen da, eta gucien cerbitzari.
Mark 10:43
43 Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean, içanen da çuen cerbitzari.
Mark 10:45
45 Ecen guiçonaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic rançoinetan emaitera.
Luke 14:7-11
7 Erraiten cerauen halaber gomitatu içan ciradeney comparationebat, gogoatzen çuela nola lehen iarlekuéz hautatzen ciraden, ciostela,
8 Norbeitec dei açanean ezteyetara, ezadila iar lehen lekuan, guertha eztadin, hi baino ohoratuagobat harc deithu duen:
9 Eta ethorriric hura eta hi deithu çaituztenac erran dieçán, Emóc huni lekua: eta orduan has ezadin ahalquerequin azquen lekuaren eduquiten.
10 Baina gomitatu aicenean, habil, iar adi azquen lekuan: dathorrenean hi gomitatu auenac erran dieçançat, Adisquideá, igan adi gorago: orduan duquec ohore hirequin mahainean iarriric daudenén aitzinean.
11 Ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.
Luke 18:14
14 Badiotsuet, iautsi içan dela haur iustificaturic bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.
John 18:36
36 Ihardets ceçan Iesusec, Ene resumá eztuc mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resumá, ene gendeac combati litezquec Iuduey liura eznendinçát: baina orain ene resumá eztuc hemengo.
Acts 13:5
5 Eta ethorri ciradenean Salaminara denuntia ceçaten Iaincoaren hitza Iuduén synagoguetan: eta baçutén Ioannes-ere lagun.
2 Corinthians 1:24
24 Ez dominatzen dugulacotz çuen fedearen gainean, baina çuen bozcarioaren aiutaçale garelacotz: ecen fedez çutic çaudete.
2 Corinthians 10:4-10
4 (Ecen gure guerlaco harmadurác eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalecén deseguiteco.)
5 Deseguiten ditugularic conseilluac, eta Iaincoaren eçagutzearen contra altchatzen den goratassun gucia: eta eramaiten dugularic captiuo beçala adimendu gucia Christen obedientiara:
6 Eta prest dugu nondic mendeca gaitecen desobedientia oroz, çuen obedientiá complitu datequeenean.
7 Beguién aitzinean dituçuen gaucetara beha çaudete? baldin edoceinec bere baithan confidança badu Christena dela, aldiz pensa beça bere baithan, ecen hura Christena den beçala, halaber gu-ere Christenac garela.
8 Ecen baldin are guehiago cerbait gloriatu nahi banaiz gure puissançáz, cein Iaunac eman baitraucu çuen edificationetan, eta ez çuen destructionetan, eznaiz ahalqueturen:
9 Irudi eztudançát epistolaz icitu nahi çaituztedala.
10 Ecen epistolác (dioite) graue dirade eta borthitz, baina gorputzaren presentiá flaccu, eta hitza gaichto.
2 Timothy 1:18
18 Demola hari othoi Iaunac eriden deçan misericordia Iauna baithan egun hartan: eta cembat anhitz cerbitzu Ephesen-ere eguin drautan, hic guciz vngui daquic.
Philemon 1:13
1 Peter 4:11
11 Baldin norbeit minço bada, minça bedi Iaincoaren hitzéz beçala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra beça Iaincoac administratzen duen puissançaren araura: gauça gucietan glorifica dadinçat Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen.
1 Peter 5:3
3 Eta ez Iaunaren heretagén gainean seignoriatzen bacendute beçala, baina arthaldearen exemplu çaratezten beçala.
3 John 1:9-10
9 Scribatu diarocát Eliçari: baina hayén artean lehen içan aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen.
10 Halacotz, baldin ethor banadi aippaturen citiat harc eguiten dituen obrác, elhe gaichtoz dadassala gure contra: eta hauçaz ez contentez, eztitic berac anayeac recebitzen, eta recebitu nahi dituztenac empatchatzen citic eta Eliçatic egoizten.
Revelation 13:11-17
11 Guero ikus neçan, berce bestiabat igaiten cela lurretic, eta cituen bi adar Bildotsarenac irudi: baina dragoina beçala minço cen.
12 Eta harc lehen bestiaren bothere gucia exercitzen çuen haren presentián: eta eguiten çuen, lurrac eta hartaco habitantéc adora leçaten leheneco bestia hura, ceinen heriotaraco çauria sendatu içan baitzén.
13 Eta signo handiac eguiten cituen, hambat non sua cerutic lurrera eraits eraciten baitzuen guiçonén aitzinean.
14 Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da.
15 Eta hari eman cequión, bestiaren imaginari spiritu eman lieçón, eta bestiaren imaginá minça ledin, eta eguin leçan, bestiaren imaginá adoratzen ezluten guciac, hil litecen.
16 Eta eguiten çuen, guciéc, chippiéc eta handiéc, abratséc eta paubréc, libréc eta sclaboéc hartzen baitzuten mercabat bere escu escuinean, edo bere belarretan.
17 Eta nehorc ecin eros leçan edo sal mercá luenec baicen, edo bestiaren icena, edo haren icenaren contua.
Revelation 17:6
6 Eta ikus neçan emaztea sainduén odolaz, eta Iesusen martyroén odolaz horditua, eta hura ikussiric, mireste handiz mirets neçan.