39 Eta hura erein duen etsaya, da deabrua: eta vztá, munduaren fina da: eta vzta biltzaleac, Aingueruäc dirade.
Matthew 13:39 Cross References - Basque
Matthew 13:25
25 Baina guiçonac lo ceunçala, ethor cedin haren etsaya, eta erein ceçan hiraca, ogui artean: eta ioan cedin.
Matthew 13:28
28 Eta harc erran ciecén, Guiçon etsayac hori eguin du. Eta cerbitzariéc erran cieçoten, Nahi duc bada goacen eta bil deçagun hura?
Matthew 13:49
49 Hala içanen da munduaren finean: ethorriren dirade Aingueruäc, eta separaturen dituqueizte gaichtoac iustoén artetic.
Matthew 24:3
3 Eta hura iarriric cegoela Oliuatzetaco mendi gainean, ethor cequizquión discipuluac appart, cioitela, Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? eta cer signo hire ethortearenic eta munduaren finarenic içanen da?
Matthew 25:31
31 Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan.
Matthew 28:20
20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.
2 Corinthians 2:17
17 Ecen eztugu, anhitzec beçala, traffiquic eguiten Iaincoaren hitzaz, aitzitic integritatez beçala, aitzitic Iaincoaganic beçala Iaincoaren aitzinean, Christez minço gara.
2 Corinthians 11:3
3 Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic.
2 Corinthians 11:13-15
13 Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic.
14 Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara.
15 Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.
Ephesians 2:2
2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua:
Ephesians 6:11-12
11 Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.
12 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.
2 Thessalonians 1:7-10
7 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin,
8 Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz:
9 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz:
10 Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan:
2 Thessalonians 2:8-11
8 Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren.
9 Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin:
10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco.
11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát:
Hebrews 9:26
26 (Bercela suffritu behar vkan çuqueen anhitzetan munduaren fundationeaz gueroztic) baina orain behin seculén consummationean, bekatuaren destructionetan, bere buruäzco sacrificioaz comparitu içan da.
1 Peter 5:8
8 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:
Jude 1:14
14 Eta prophetizatu vkan du hauçaz-ere Adamen ondoco çazpigarren guiçonac, Enoch-ec, cioela,
Revelation 12:9
9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.
Revelation 13:14
14 Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da.
Revelation 14:15-19
15 Eta berce Ainguerubat ilki cedin templetic, oihuz çayola ocengui, hodey gainean iarriric cegoenari, Eçarrac eure iguiteya, eta vztá errequeita eçac: ecen ethorri çaic errequeitatzeco ordua: ecen lurreco vztá çorhitu duc.
16 Orduan eçar ceçan hodey gainean iarriric cegoenac, bere iguiteya lurrera: eta errequeita cedin lurra.
17 Eta berce Ainguerubat ilki cedin ceruco templetic, çuela harc-ere iguitey çorrotzbat.
18 Eta berce Ainguerubat ilki cedin aldaretic, çuela bothere suaren gainean, eta ocengui oihu eguin cieçón iguitey çorrotza çuenari, cioela, Eçarrac eure iguitey çorrotza, eta mendemaitzac lurreco mahastico mulkoac: ecen hartango mahatsac onthu dituc.
19 Eta eçar ceçan Aingueruäc bere iguitey çorrotza lurrera, eta mendema ceçan lurreco mahastia, eta igor ceçan Iaincoaren hiraren laco handira.
Revelation 19:20
20 Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara:
Revelation 20:2-3
2 Eta hatzaman ceçan dragoina, sugue çaharra, cein baita deabruä eta Satan, eta esteca ceçan hura milla vrthetacotz.
3 Eta irion ceçan hura abysmera, eta erts ceçan hura, eta ciguila ceçan haren gainean, gendeac guehiagoric seduci eztitzançát, milla vrtheac compli daitezqueno: eta guero behar da lacha dadin dembora gutibatetacotz.
Revelation 20:7-10
7 Eta complitu diratenean milla vrtheac lachaturen date Satan bere presoindeguitic.
8 Eta ilkiren date seduci ditzançát lurraren laur corneretan diraden nationeac, Gog eta Magog, hec congrega ditzançát bataillara: ceinén contua baita itsassoco sablea beçala.
9 Eta igan citecen lurraren çabaltassunera, eta ingura ceçaten Sainduén campoa, eta Ciuitate maitea: baina iauts cedin sua Iaincoaganic cerutic, eta irets citzan hec.
10 Eta hec seducitzen cituen deabrua, iraitz cedin suzco eta suphrezco stagnera, non baitirade bestiá eta propheta falsua: eta tormentaturen baitirade egun eta gau secula seculacotz.