43 Bada spiritu satsua ilki denean guiçonaganic, leku leihorréz dabila, paussu bilha, eta eztu erideiten.
Matthew 12:43 Cross References - Basque
Matthew 8:29
29 Eta huná, heyagora eguin ceçaten, cioitela, Cer da gure eta hire artean, Iesus Iaincoaren Semea? ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera?
Mark 5:7-13
7 Eta oihuz voz goraz erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren partez ezneçan tormenta.
8 (Ecen erraiten ceraucan, Ilki adi spiritu satsuá, guiçon horrenganic)
9 Orduan interroga ceçan hura, Nola da hire icena? Eta ihardets ceçan, cioela, Legio diat icen: ecen anhitz gaituc.
10 Eta othoitz handi eguiten çeraucan, ezlitzan igor comarca hartaric campora.
11 Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic.
12 Eta othoitz eguin cieçoten deabru hec guciéc, cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecençat.
13 Eta permetti ciecén bertan Iesusec. Eta ilkiric spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguruä) eta itho citecen itsassoan.
Luke 8:28-32
28 Eta harc ikussi çuenean Iesus, heyagoraz cegoela, egotz ceçan bere buruä haren aitzinera, eta ocengui erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semeá? othoitz eguiten drauat, ezneçála, tormenta.
29 Ecen manatzen çuen spiritu satsua guiçonaganic ilki ledin: ecen dembora lucez eduqui çuen hura: eta estecaturic cadenaz eta cepoez beguiratzen cen: baina estecailluac çathituric eramaiten cen deabruaz desertuetara.
30 Orduan interroga ceçan hura Iesusec, cioela, Nola duc icen? Eta harc erran ceçan, Legione. Ecen anhitz deabru sarthu ciraden hura baithan.
31 Eta othoitz eguiten ceraucaten, ezlitzan mana abysmora ioaitera.
32 Eta cen han vrdalde handibat alha cenic mendian: eta othoitz eguiten ceraucaten permetti liecén hetara sartzera: eta permetti ciecén.
Luke 11:24-26
24 Spiritu satsua ilki denean cembeit guiçonaganic leku leihorréz dabila, paussu bilha: eta erideiten eztuenean, dio, Itzuliren naiz neure etchera nondic ilki içan bainaiz.
25 Eta ethorriric erideiten du hura escobatua eta appaindua.
26 Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac: eta sarthuric habitatzen dirade han: eta eguiten da guiçon haren azquen conditionea lehena baino gaichtoago.
Acts 8:13
13 Eta Simonec berac-ere sinhets ceçan, eta batheyatuz gueroztic Philipperen aldetic etzén higuitzen: eta eguiten ciraden signoac eta verthuteac ikusten cituenean, spantatzen cen.
1 Peter 5:8
8 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha: