9 Eta hec menditic iausten ciradela, mana citzan, nehori ezlietzoten erran ikussi cituzten gauçác, guiçonaren Semea hiletaric resuscitatu licenean baicen.
Mark 9:9 Cross References - Basque
Matthew 8:4
4 Orduan diotsó Iesusec, Beguirauc nehori ezterroán: baina habil, eta eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac Moysesec ordenatu duen oblationea, hæy testimoniagetan dençát.
Matthew 12:19
19 Eztu iharduquiren, ezeta oihuric eguinen, eta nehorc eztu carriquetan haren voza ençunen.
Matthew 12:40
40 Ecen hala nola Ionas balenaren sabelean hirur egun eta hirur gau içan baitzén: hala içanen da guiçonaren Semea lurraren bihotzean, hirur egun eta hirur gau.
Matthew 16:21
21 Orduandanic has cedin Iesus bere discipuluey declaratzen, ecen behar çuela ioan Ierusalemera, eta anhitz suffritu Ancianoetaric eta Sacrificadore principaletaric, eta Scribetaric, eta heriotara eman behar cela, eta hereneco egunean, resuscitatu.
Matthew 17:9-13
9 Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
10 Eta interroga ceçaten bere discipuluéc, cioitela, Cergatic beraz Scribéc erraiten dute ecen Elias behar dela lehen ethorri?
11 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Elias ethorriren bada lehen, eta bere staturaco ditu gauça guciac:
12 Baina erraiten drauçuet ecen Elias ia ethorri dela, eta hura eztute eçagutu vkan, baina eguin dute harçaz nahi vkan duten gucia: hala guiçonaren Semeac-ere suffrituren du hetaric.
13 Orduan adi ceçaten discipuluéc ecen Ioannes Baptistáz erran cerauela.
Matthew 27:63
63 Erraiten çutela, Iauna, orhoitu gaituc nola abusari harc vici cela erran ceçan, Ondoco heren egunean resuscitaturen naiz.
Mark 5:43
43 Eta haguitz manatu vkan ditu, nehorc haur ezlaquian: eta erran ceçan iatera nescatchari eman lequión.
Mark 8:29-31
29 Orduan harc dioste, Eta çuec ni nor naicela dioçue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ.
30 Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura ezlerroten harçaz.
31 Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.
Mark 9:30-31
Mark 10:32-34
32 Eta ciraden bidean igaiten ciradela Ierusalemera: eta hayén aitzinean ioiten cen Iesus, eta spantatzen ciraden, eta çarreitzola ciraden beldur. Eta harturic berriz hamabiac, has cequien ethorri behar çaizcan gaucén erraiten:
33 Cioela, huná, igaiten gara Ierusalemera: eta guiçonaren Semea liuraturen da Sacrificadore principalén eta Scribén escuetara, eta hiltzera condemnaturen duté, eta Gentilén escuetaraco duté:
34 Eta hec escarniaturen dute hura, eta açotaturen, eta thu eguinen draucate, eta hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
Luke 24:46
46 Eta erran ciecén, Hala da scribatua eta hala behar cen Christec suffri leçan, eta resuscita ledin hiletaric hereneco egunean.