24 Eta ioan içan dituc gurequin ciradenetaric batzu monumentera, eta hala eriden dié nola emaztéc erran baitzuten: baina bera eztié ikussi.
Luke 24:24 Cross References - Basque
Luke 24:12
12 Baina Pierrisec iaiquiric laster ceguian monumentera, eta ikartzera beheitituric ikus citzan mihisse hutsac bere gain eçarriac: guero ioan cedin bere baithan miresten çuela eguin içan cenaz.
John 20:1-10
1 Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua.
2 Orduan laster eguiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berce discipulu Iesusec maite çuenagana, eta dioste, Kendu duté Iauna monumentetic, eta eztaquigu non eçarri dutén.
3 Ilki cedin bada Pierris, eta berce discipulu hura, eta ethor citecen monumentera.
4 Eta lasterca cioacen biac elkarrequin: baina berce discipulu hura aitzin cequión Pierrisi, eta lehen ethor cedin monumentera.
5 Eta beheitituric ikus citzan oihalac aldaratuac: badaric-ere etzedin sar.
6 Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreicola, eta sar cedin monumentera, eta ikus citzan oihalac han eçarriac:
7 Eta haren buru gainean içan cen crobitcheta, ez oihalequin eçarria, baina appart biribilgatua leku batetara.
8 Orduan bada sar cedin berce discipulu monumentera lehenic ethorri içan cen hura-ere, eta ikus ceçan, eta sinhets ceçan.
9 Ecen oraino etzaquiten Scripturá, ecen behar cela hura hiletaric resuscita ledin.
10 Itzul citecen bada discipuluac beretarat.