49 Ihardets ceçan Nathanaelec, eta erran cieçón, Magistruá, hi aiz Iaincoaren Semea: hi aiz Israeleco Reguea.
John 1:49 Cross References - Basque
Matthew 2:2
2 Cioitela, Non da Iuduén regue iayo dena? ecen ikussi dugu haren içarra Orientean, eta ethorri gara hura adora deçagunçat.
Matthew 14:33
33 Orduan vncian ciradenéc ethorriric adora ceçaten hura, cioitela, Eguiazqui Iaincoaren Seme aiz.
Matthew 21:5
5 Erroçue Siongo alabari, Huná, eure reguea ethorten çain mansoric, eta asto emearen, eta vztarricoaren vme arraren gainean iarria.
Matthew 27:11
11 Eta Iesus eraman cedin Gobernadorearen aitzinera, eta interroga ceçan Gobernadoreac, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Iesusec erran cieçón, Hic dioc.
Matthew 27:42
42 Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori.
Luke 19:38
38 Erraiten çutela, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Reguea: baquea dela ceruän eta gloria leku gorenetan.
John 1:18
18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.
John 1:34
34 Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea.
John 1:38
38 Eta itzuliric Iesusec, eta ikussiric hec çarreitzala, dioste hæy, Ceren bilha çabiltzate? Eta hec erran cieçoten, Rabbi (erran nahi baita hambat nola Magistrua) non egoiten aiz?
John 12:13-15
13 Har citzaten palma adarrac, eta ilki cequizquion aitzinera, eta oihu eguiten çutén, Hosanna, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Israeleco reguea.
14 Eta eriden ceçan Iesusec asto-vme arbat, eta iar cedin haren gainean, scribatua den beçala,
15 Ezaicela beldur Siongo alabá: huná, hire Regue ethorten dun iarriric dagoela asto-vme ar-baten gainean.
John 18:37
37 Erran cieçón orduan Pilatec, Regue aiz bada hi? Ihardets ceçan Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni. Ni hunetacotzát iayo içan nauc, eta hunetacotzát ethorri içan nauc mundura, testimoniage demodançát eguiari. Eguiatic den guciac, ençuten dic ene voza.
John 19:19-22
19 Eta scriba ceçan titulubat Pilatec, eta eçar ceçan haren crutze gainean: eta cen scribatua, IESVS NAZARENO IVDVEN REGVEA.
20 Titulu haur bada Iuduetaric anhitzec iracurt ceçaten: ecen ciuitate aldean cen Iesus crucificatu cen lekua: eta cen scribatua Hebraicoz, Grecquez, eta Latinez.
21 Ciotsaten bada Pilati Iuduén Sacrificadore principaléc, Ezteçála scriba Iuduén Regue: baina berac erran duela, Iuduén Reguea naiz.
22 Ihardets ceçan Pilatec, Scribatu dudana, scribatu dut.