Galatians 2:8 Cross References - Basque

8 (Ecen Pierris baithan obratu vkan duenac Circoncisioneco Apostolutassunera, obratu vkan du ni baithan-ere Gentiletara.)

Acts 1:8

8 Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano

Acts 1:25

25 Har deçançát ministerio hunetaco eta Apostolutassuneco, portionea, ceinetaric erauci içan baita Iudas, ioan ledinçat bere lekurát.

Acts 2:14-41

14 Baina çutic cegoela Pierrisec hamequequin, altcha ceçan bere voza, eta minça cequién, cioela, Guiçon Iuduác eta Ierusalemen habitatzen çareten guciác, haur iaquiçue, eta beharriez har itzaçue ene hitzac. 15 Ecen eztirade, çuec vste duçuen beçala hauc hordi, ikussiric ecen egunaren heren orena dela 16 Baina haur da Ioel prophetáz erran içan dena. 17 Eta içanen da, azquen egunetan (dio Iain-coac) erautsiren baitut neure Spiritutic haragui guciren gainera: eta prophetizaturen dute çuen seméc eta çuen alabéc, eta çuen gaztéc visioneac ikussiren dituzte, eta çuen çaharréc ametsez amets eguinen duté. 18 Eta segur neure muthilén eta neure nescatoen gainera egun hetan erautsiren dut neure Spiritutic, eta prophetizaturen duté. 19 Eta eguinen ditut gauça miraculuzcoac ceruän garayan, eta signoac lurrean beherean, odol eta su eta kezco vapore. 20 Iguzquia cambiaturen date ilhumbetara, eta ilharguia odoletara, Iaunaren egun handia eta notablea dathorren baino lehen. 21 Eta içanen da norc-ere inuocaturen baitu Iaunaren icena, saluaturen baita haina. 22 Israeltar guiçonác, ençun itzaçue hitz hauc: Iesus Nazarenoa, guiçon Iaincoaz approbatua çuec baithan obra excellentez eta miraculuz eta signoz, cein eguin baititu Iaincoac harçaz çuen artean, ceuroc-ere daquiçuen beçala: 23 Haur, Iaincoaren confeillu arrastatuz eta prouidentiaz emana hartu cindutenean, gaichtoén escuz crucificaturic hil vkan duçue. 24 Cein Iaincoac resuscitatu baitu, herioaren doloreac lachaturic, ceren ezpaitzén possible hura harçaz, eduqui ledin. 25 Ecen Dauid-ec erraiten du harçaz, Contemplatzen nuen Iauna neure aitzinean bethiere: ecen neure escuineco aldean daut higui eznadin 26 Halacotz alegueratu da ene bihotza, eta boztu da ene mihia, eta are guehiago ene haraguia paussaturen da sperançatan. 27 Ecen eztuc vtziren ene arimá sepulchrean, eta eztuc permettituren hire Sainduac corruptioneric sendi deçan. 28 Eçagut eraci drauzquidac vicitzearen bideac, betheren nauc bozcarioz eure beguitharte aitzinean. 29 Guiçon anayeác, frangoqui erran ahal deçaqueçuet Dauid patriarcház, ecen hura hil içan dela eta ohortze içan dela, eta haren sepulchrea gure artean dela egungo egunerano. 30 Bada Propheta nola baitzén, eta baitzaquian ecen iuramenduz iuratu ceraucala Iaincoac ecen haren guerrunceco fructutic, haraguiaren arauez, Christ suscitaturen çuela, haren throno gainean iar eraciteco. 31 Aitzinetic ikussiric minçatu içan da Christen resurrectioneaz, ecen eztela vtzi içan haren arima sepulchrean, eta haren haraguiac eztuela ikussi corruptioneric. 32 Iesus haur resuscitatu vkan du Iaincoac, eta gauça hunez gu gucioc gara testimonio. 33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur. 34 Ecen Dauid ezta igan ceruètara: baina dio berac, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, 35 Eçar ditzaçuedano hire etsayac hire oinén scabella. 36 Segur iaquin beça bada Israeleco etche guciac, ecen hura Iaun eta Christ eguin duela Iaincoac: Iesus çuec crucificatu duçuen haur diot. 37 Eta gauça hauc ençunic bihotz-chimico har ceçaten, eta erran cieçoten Pierrisi eta berce Apostoluey, Cer eguinen dugu guiçon anayeác? 38 Eta Pierrisec dioste, Emenda çaitezte eta batheya bedi çuetaric batbedera Iesus Christen icenean bekatuén barkamendutan: eta recebituren duçue Spiritu sainduaren dohaina. 39 Ecen çuey eguin çaiçue promessa eta çuen haourrey, eta vrrun diraden guciey, cembat-ere deithuren baititu gure Iainco Iaunac. 40 Eta anhitz berce hitzez testificatzen çuen, eta exhortatzen cituen, cioela, Salua çaitezte natione gaichto hunetaric. 41 Bada gogotic haren hitza recebitu çutenac, batheya citecen, eta augmenta citecen egun hartan hirur milla arimaren inguruäz.

Acts 3:12-26

12 Hori ikussiric Pierrisec ihardets cieçón populuari, Israeltar guiçonác, cergatic miraculuz çaudete huneçaz? edo cergatic guregana beguiac çorrozturic çaudete, gure verthutez edo saindutassunez haur ebil eraci baguindu beçala? 13 Abrahamen eta Isaac-en eta Iacob-en Iaincoac, gure aiten Iaincoac glorificatu du Iesus bere Semea, çuec liuratu eta vkatu duçuena Pilaten aitzinean, harc largatzeco cela iugeatu baçuen-ere. 14 Baina çuec saindua eta iustoa vkatu duçue, eta requeritu duçue guicerhailebat eman lequiçuen: 15 Eta vicitzearen princea hil vkan duçue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gauça hunez testimonio gara gu. 16 Eta haren icena baithango fedeaz, ikusten eta eçagutzen duçuen haur, fortificatu vkan du haren icenac: eta harçaz den fedeac bere membro gucietaco dispositione haur huni eman drauca çuen gución presentián. 17 Eta orain, anayeác, badaquit ecen ignorantiaz eguin vkan duçuela, çuen Gobernadorec-ere beçala. 18 Baina Iaincoac aitzinetic bere Propheta gucién ahoz erran cituen gauçác, Christec suffrituren çuela, hala complitu vkan ditu. 19 Emenda çaitezte bada, eta conuerti çaitezte, ken ditecençát çuen bekatuac. 20 Refrigeramendutaco demborác ethorri diratenean Iaunaren presentiatic, eta igorri duqueenean çuey aitzinetic erran içan çaiçuena, Iesus Christ: 21 Cein ceruäc eduqui behar baitu, Iaincoac, munduaren hatseandanic Propheta saindu gucién ahoz erran dituen gauça gucién restaurationeco demboretarano. 22 Ecen Moysesec aitey erran vkan draue, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: ençunen duçue hura minçaturen çaiqueçuen gauça gucietan. 23 Eta içanean da, nor-ere Propheta hari behaturen ezpaitzayo, deseguinen baita populuaren artetic. 24 Etare Samuelez guerozco Propheta guciéc, eta gueroz prophetizatu duten guciéc aitzinetic erran-ere badituzte egun hauc. 25 Çuec çarete Prophetén, eta Iaincoac gure aitey ordenatu drauen aliançaren seme, ciotsala Abrahami, Eta hire hacian benedicatuac içanen dituc lurreco familia guciac. 26 Çuey lehenic Iaincoac suscitaturic Iesus bere Semea igorri vkan drauçue, harc benedica cinçatençat, çuetaric batbedera çuen gaichtaquerietaric conuertituz.

Acts 4:4

4 Eta hitza ençun çutenetaric anhitzec sinhets ceçaten: eta guiçonén contua eguin cedin borz millatarano.

Acts 5:12-16

12 Eta Apostoluén escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galerián. 13 Eta bercetaric batre etzén venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac. 14 Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten çutenen compainiá, hambat guiçonez nola emaztez) 15 Hambat non karriquetara ekarten baitzituztén. eriac, eta ohetan eçarten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledinçát. 16 Eta biltzen cen hiri hurbiletaco communa-ere Ierusalemera, ekarten cituztela eriac eta spiritu satsuez tormentatuac: eta guciac sendatzen ciraden.

Acts 8:17

17 Guero paussa citzaten escuac hayén gainean, eta recebi ceçaten Spiritu saindua.

Acts 9:15

15 Eta erran cieçon Iaunac, Habil: ecen ene vnci electionezcobat duc hura ekar deçançát ene icena Gentilen, eta reguén, eta Israeleco haourrén aitzinera.

Acts 13:2-11

2 Hec bada Iauna ministerioan cerbitzatzen çutela eta barur ciradela, erran ceçan Spiritu sainduac, Separa ietzadaçue Barnabas eta Saul deithu ditudan obracotzat. 3 Orduan barur eta othoizte eguinic, eta escuac hayén gainean eçarriric, igor citzaten. 4 Hec bada igorriric Spiritu sainduaz, iauts citecen Seleuciara: eta handic embarca citecen Cyprera. 5 Eta ethorri ciradenean Salaminara denuntia ceçaten Iaincoaren hitza Iuduén synagoguetan: eta baçutén Ioannes-ere lagun. 6 Guero Islá Paphorano trebessatu çutenean, eriden ceçaten Iudu propheta falsu encantaçalebat, Bariesu deitzen cenic, 7 Cein baitzén Sergio Paul proconsularequin. guiçon çuhurrarequin. Hunec deithuric Barnabas eta Saul, Iaincoaren hitzaren ençuteco desira çuen. 8 Baina resistitzen cerauen Elymas encantaçaleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz. 9 Baina Saulec (Paul-ere deitzen denac) betheric Spiritu sainduaz, harengana beguiac chuchenduric, 10 Erran ceçan, O enganio eta finecia guciaz betheá, deabruaren semeá, iustitia guciaren etsayá, ez aiz Iaunaren bide chuchenén makurtzetic gueldituren? 11 Orain bada huná, Iaunaren escua hire gainean, eta içanen aiz itsu, ikusten eztuala iguzquia dembora batetarano, Eta bertan eror cedin haren gainera lanho eta ilhumbe: eta inguru çabilan norc escutic guida leçaqueen bilha.

Acts 14:3-11

3 Bada dembora lucez han egon citecen constantqui minçatzen ciradela, Iaunaren gorthassunez, ceinec testimoniage ekarten baitzaraucan bere gratiazco hitzari, eta emaiten çuen signo eta miraculu eguin ledin hayén escuz. 4 Eta parti cedin hirico gendea bi aldetara, eta batac ciraden Iuduequin, eta berceac Apostoluequin. 5 Baina altchatu ciradenean Gentilac eta Iuduac bere Gobernadorequin hayén iniuriatzera eta lapidatzera: 6 Adituric gauçá, ihes eguin ceçaten Lycaoniaco hirietara, hala nola, Lystrara eta Derbera, eta inguruco comarquetara: 7 Eta han predicatzen çutén Euangelioa. 8 Eta Lystraco guiçon oinez impotentbat cegoen iarriric bere amáren sabeleandanic maingu, egundano ebili etzembat: 9 Hunec ençun ceçan Paul minçatzen, ceinec, hari begui eratchequiric, eta ikussiric ecen fede baçuela sendatu içateco, erran baitzieçon ocengui, 10 Iaiqui adi eure oinén gainera çutic. Orduan hura iauz cedin eta ebil cedin. 11 Eta gendetzéc ikussiric Paulec eguin çuena, altcha ceçaten bere voza, Lycaonico lengoagez, erraiten çutela, Iaincoac guiçonac beçalacaturic iautsi dirade guregana!

Acts 15:12

12 Orduan ichil cedin compainia gucia, eta beha çaizten Barnabasi eta Pauli, ceinéc contatzen baitzuten cer signo eta miraculu eguin çuen Iaincoac heçaz Gentilén artean.

Acts 19:11-12

11 Eta costumatu etziraden verthuteac eguiten cituen Iaincoac Paulen escuz: 12 Hala non are erién gainera ekarten baitzituzten haren gorputz gainetic crobitchetac eta conciertoac, eta ioaiten baitziraden hetaric eritassunac, eta spiritu gaichtoac hetaric ilkiten baitziraden.

Acts 19:26

26 Eta badacussaçue eta badançuçue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac.

Acts 21:19

19 Eta hec bessarcaturic, conta citzan punctuz punctu Iaincoac Gentilén artean haren ministerioz eguin cituen gauçác.

Acts 22:21

21 Eta harc erran cieçadan, Habil: ecen nic Gentiletara vrrun igorriren aut.

Acts 26:17-18

17 Idoquiten audalaric populu horretaric eta Gentiletaric, ceinetara orain igorten baihaut, 18 Irequi ditzançat hayén beguiac, conuerti ditecençát ilhumbetic arguira, eta Satanen botheretic Iaincoagana, recebi deçatençát bekatuen barkamendua, eta çorthea sanctificatuén artean, ni baithango fedeaz.

1 Corinthians 1:5-7

5 Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian: 6 Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura: 7 Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela.

1 Corinthians 9:2

2 Baldin bercén Apostolu ezpanaiz, çuen berere banaiz: ecen ene Apostolutassunaren cigulua çuec çarete gure Iaunean.

1 Corinthians 15:10

10 Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco gratiá, ezta vano içan, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu içan naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena.

2 Corinthians 11:4-5

4 Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete. 5 Ecen badaritzat eznaicela deusetan Apostolu excellentenac baino mendreago içan.

Galatians 3:5

5 Bada, Spiritua çuey fornitzen drauçuenac, eta verthuteac çuetan obratzen dituenac, Legueco obréz eguiten du, ala fedearen predicationeaz?

Colossians 1:29

29 Hartacotzat trabaillatzen-ere naiz, combatitzen naicela haren operatione nitan botheretsuqui obratzen duenaren araura.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.