Galatians 2:12 Cross References - Basque

12 Ecén Iacquesganic batzu ethor citecen baino lehen, Gentilequin batean iaten çuen: baina ethorri içan ciradenean, retira eta separa cedin hetaric Circoncisionecoén beldurrez.

Matthew 26:69-75

69 Eta Pierris iarriric cegoén lekorean salán: eta ethor cequión nescatobat, cioela, Hi-ere Iesus Galileanoarequin incén. 70 Baina harc vka ceçan gucién aitzinean, cioela, Etzeaquinat cer dionán. 71 Eta hura corralerat ilkiten cela ikus ceçan berce nescato batec: eta erran ciecén han ciradeney, Haur-ere Iesus Nazarenorequin cen. 72 Eta berriz vka ceçan iuramendurequin, cioela, Ezteçagut guiçona. 73 Eta appur-baten buruän ethor citecen present içan ciradenac, eta erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hi-ere hetaric aiz: ecen eure minçatzeac-ere declaratzen au. 74 Orduan has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Ezteçagut guiçona. Eta bertan oillarrac io ceçan. 75 Orduan orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, ceinec erran baitzeraucan, Oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan mingui.

Luke 15:2

2 Eta murmuratzen çutén Phariseuéc eta Scribéc, cioitela, hunec gende vicitze gaichtotacoac recebitzen ditu, eta iaten du hequin.

Acts 10:28

28 Eta erran ciecén, Çuec badaquiçue eztela permettitzen guiçon Iudubat iuncta edo hurbil daquión estranger bati: baina niri eracutsi draut Iaincoac guiçonic batre commun edo satsu ezteçadan erran.

Acts 11:2-3

2 Eta igan cenean Pierris Ierusalemera iharduqui ceçaten haren contra circoncisionecoéc, 3 Cioitela Circonciditu eztiraden guiçonetara sarthu içan aiz, eta hequin ian vkan duc.

Acts 21:18-25

18 Eta biharamunean sar cedin Paul gurequin Iacques baithara, eta Anciano guciac hara bil citecen. 19 Eta hec bessarcaturic, conta citzan punctuz punctu Iaincoac Gentilén artean haren ministerioz eguin cituen gauçác. 20 Eta hec ençun citzatenean, glorifica ceçaten Iauna, eta erran cieçoten, Anayé, badacussac cembat milla diraden Iudu sinhetsi dutenac: eta guciey baitacheté Iaincoaren zeloa. 21 Eta ençun dié erraiten hiçaz, ecen hic Moysesen vtzitera iracasten dituala Gentilen artean diraden Iudu guciac, erraiten duála, ecen eztituztela haourrac circonciditu behar, eta eztutela ordenancén araura ebili behar. 22 Cer eguiteco da bada? ossoqui populuac bildu behar dic: ecen ençunen dié nola ethorri aicén. 23 Eguic bada guc erraiten drauäguna. Laur guiçon citiagu vot eguin dutenic: 24 Hec harturic purificadi hequin, eta contribui eçac hequin, buruäc arrada ditzatençát: eta daquitén guciéc ecen hiçaz ençun dituztén gaucetaric deus eztela: baina euror-ere Leguea beguiratuz abilala. 25 Baina Gentil sinhetsi dutenez den becembatean, guc scribatu diagu, eta ordenatu deus halacoric beguira ezteçaten, baina beguira litecen idoley sacrificatuetaric, eta odoletic, eta ithoetaric, eta paillardiçataric.

Galatians 2:9

9 Eta eçagutu çutenean niri eman içan çaitadan gratiá, Iacquesec eta Cephasec eta Ioannesec (habe diradela estimatuéc) lagunçazco escuinac eman drauzquigute niri eta Barnabasi: gu Gentiletarát guendoacençát eta hec Circoncisionecoètarat:

Ephesians 2:15

15 Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela.

Ephesians 2:19-22

19 Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico: 20 Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera: 21 Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean: 22 Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz.

Ephesians 3:6

6 Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz.

1 Thessalonians 5:22

22 Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.