Colossians 2:10 Cross References - Basque

10 Eta çarete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buruä.

John 1:16

16 Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.

1 Corinthians 1:30-31

30 Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione: 31 Scribatua den beçala, Gloriatzen dena, Iaunean gloria dadinçát.

Galatians 3:26-29

26 Ecen guciác Iaincoaren haour çarete Iesus Christ baithango fedeaz. 27 Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue. 28 Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen çuec gucioc bat çarete Iesus Christean. 29 Eta baldin çuec Christenac baçarete, beraz Abrahamen haci çarete, eta promessaren arauez heredero.

Ephesians 1:20-23

20 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan, 21 Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan. 22 Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco: 23 Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu.

Ephesians 3:19

19 Eta eçagut deçaçuen Christen amorio eçagutze gucia iragaiten duena: compli çaiteztençát Iaincoaren complimendu gucian.

Ephesians 4:15-16

15 Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ: 16 Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.

Philippians 2:9-11

9 Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic: 10 Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát: 11 Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.

Colossians 1:16-18

16 Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade. 17 Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade. 18 Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát.

Colossians 3:11

11 Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ.

Hebrews 5:9

9 Eta sanctificatu içanic, eguin içan çaye hura obeditzen duten guciéy saluamendu eternalaren authór:

1 Peter 3:22

22 Cein baita Iaincoaren escuinean, cerurát ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueruäc, eta puissançac eta verthuteac.

Revelation 5:9-13

9 Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric. 10 Eta eguin guerauzcac gure Iaincoari regue eta sacrificadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean. 11 Orduan ikus neçan, eta ençun neçan thronoaren eta animalén eta Ancianoén inguruän, anhitz Aingueruren voza, eta cen hayén contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla: 12 Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu içan den Bildotsa har deçan puissança, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio. 13 Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.