Acts 17:23 Cross References - Basque

23 Ecen iragaiten naicela eta çuen deuotioneac contemplatzen ditudala eriden-ere badut aldarebat, ceinetan scribatua baitzén, Iaincoa eçagun gabeari. Bada eçagutu gaberic ohoratzen duçuen hura nic denuntiatzen drauçuet:

Matthew 15:9

9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.

John 4:22

22 Çuec adoratzen duçue eztaquiçuena, guc adoratzen dinagu daquiguna: ecen saluamendua Iuduetaric dun.

John 8:54

54 Ihardets ceçan Iesusec, Baldin nic glorificatzen badut neure buruä, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorificatzen nauena, ceinez erraiten baituçue çuec ecen çuen Iainco dela.

John 17:3

3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.

John 17:25

25 Aita iustoá, munduac hi ezau eçagutu, baina nic hi eçagutu aut, eta hauc eçagutu dié ecen hic ni igorri nauäla.

Acts 17:30

30 Iaincoac bada ignorantiazco demborác dissimulaturic, orain denuntiatzen draue guiçon guciey leku gucietan emenda ditecen.

Romans 1:20-25

20 Ecen haren gauça inuisibleac (hala nola haren bothere eternala eta diuinitatea) munduaren creationetic ikusten dirade, gauça creatu hautaric consideratzen diradenean: excusa gabe diradençát. 21 Ceren Iaincoa eçagutu vkan dutenaren gainean, ezpaitute Iainco beçala glorificatu, ez regratiatu: baina vano eguin içan dirade bere discursuetan, eta hayén bihotz adimendu gabea ilhumbez bethe içan da. 22 Bere buruäc çuhur eguiten cituztelaric erho eguin içan dirade. 23 Ecen cambiatu vkan duté Iainco incorruptiblearen gloriá, guiçon corruptiblearen imaginatara, eta hegaztinén, eta laur oinetaco bestién, eta herrestez ebilten diradenén imaginatara. 24 Halacotz Iaincoac-ere abandonnatu vkan ditu hec berén bihotzetaco guthicietara, satsutassunera, bere gorputz propriey itsusgoa eguitera elkarren artean: 25 Nola Iaincoaren eguiá gueçurretara cambiatu vkan baituté, eta adoratu baitituzté eta cerbitzatu creaturác, vtziric Creaçalea cein baita eternalqui benedicatua, Amen.

Romans 1:28

28 Eta nola ezpaituté conturic eguin Iaincoaren eçagutzetan eduquitera: hala abandonnatu vkan ditu Iaincoac iugemendu guciren falta den spiritu batetara: bide eztiraden gaucén eguitera:

1 Corinthians 1:21

21 Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera.

1 Corinthians 8:5

5 Ecen iainco deitzen diradenac badirade-ere, bada ceruän bada lurrean (nola anhitz iainco baita, eta anhitz iaun)

2 Corinthians 4:4-6

4 Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát. 5 Ecen eztitugu gure buruäc predicatzen, baina Iesus Christ Iauna: eta gu, çuen cerbitzari garela Iesusgatic. 6 Ecen arguiac ilhumbetic argui leguian erran duen Iaincoac, argui eguin du gure bihotzetan, Iesus Christen beguithartean Iaincoaren gloriaren eçagutzera illuminatzeco.

Galatians 4:8-9

8 Baina Iaincoa eçagutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac. 9 Baina orain Iaincoa eçagutzen duçuenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz eçagutu çaretenaz gueroz, nola conuertitzen çarete harçara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi beçala cerbitzatu nahi baitituçue?

Ephesians 2:12

12 Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric:

2 Thessalonians 2:4

4 Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela.

1 Timothy 1:17

17 Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen.

1 John 5:20

20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.