2 John 1:5 Cross References - Basque

5 Eta orain othoitz eguiten draunat, andreá, ez manamendu berriric scribatzen banaraun beçala, baina hatseandanic vkan duguna, elkarri on daritzogun.

John 13:34-35

34 Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat. 35 Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana.

John 15:12

12 Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala

Galatians 5:22

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.

Ephesians 5:2

2 Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan

1 Thessalonians 4:9

9 Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen.

Hebrews 13:1

1 Charitate fraternala egon bedi.

1 Peter 1:22-23

22 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui: 23 Regeneraturic ez haci corruptibleaz, baina incorruptibleaz, Iaincoaren hitz viciaz, eta eternalqui egoiten denaz.

1 Peter 4:8

8 Eta gauça gucién gainetic çuen artean charitate affectionezcoa duçuelaric: ecen charitateac estaliren du bekatuén anhitztassuna.

2 Peter 1:7

7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.

1 John 2:7-8

7 Anayeác, eztrauçuet manamendu berribat scribatzen, baina manamendu çahar hatseandanic vkan duçuena: manamendu çaharra hatseandanic ençun vkan duçuen hitza da. 8 Berçalde manamendu berribat scribatzen drauçuet, cein baita eguiazco hartan eta çuetan: ceren ilhumbea iragan baita, eta eguiazco arguiac ia eguiten baitu argui.

1 John 3:11

11 Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.

1 John 3:14-18

14 Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago. 15 Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena. 16 Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu. 17 Bada norc vkanen baituque munduco onetaric, eta ikussiren baituque haren anayeac necessitate duqueela eta ertsiren baitrautza bere halsarrac, nolatan Iaincoaren charitatea egoiten da hura baithan? 18 Ene haourtoác, ezteçagula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta eguiaz:

1 John 3:23

23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala.

1 John 4:7-12

7 Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa. 8 Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da. 9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát. 10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát. 11 Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi. 12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan.

1 John 4:20

20 Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.