2 Corinthians 8:12 Cross References - Basque

12 Ecen baldin aitzinetic bada gogo prest içatea, nehor duenaren arauez gogaraco da, eta ez eztuenaren arauez.

Mark 12:42-44

42 Eta ethorriric emazte alhargun paubre batec eman citzan bi peça chipi, baitziraden quadrantbat. 43 Orduan bere discipuluac beregana deithuric erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen alhargun paubre hunec guehiago eman duela ecen ez truncora eman duten guciéc. 44 Ecen guciéc soberaturic çutenetic eman vkan duté, baina hunec eman du bere paubreciatic çuen gucia bayeta, bere sustantia gucia.

Mark 14:7-8

7 Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin, eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue: baina ni eznauçue bethi vkanen. 8 Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat.

Luke 7:44-46

44 Eta emazteaganat itzuliric erran cieçón Simoni, Badacussac emazte haur? hire etchean sarthu içan nauc, vric ene oinetara eztuc eman: baina hunec ene oinac nigar vriz arregatu citic, eta bere buruco adatsaz ichucatu. 45 Potbat niri eztrautac eman, baina haur, sarthu naicenaz gueroztic, eztuc ene oiney pot eguitetic guelditu. 46 Olioz ene buruä eztuc vnctatu: baina hunec vnguentuz vnctatu citic ene oinac.

Luke 12:47-48

47 Eta bere nabussiaren vorondatea eçagutu duen cerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren vorondatearen araura eguin, cehaturen da anhitz vkaldiz: 48 Baina eçagutu eztuena, eta cehatu içateco mereci duqueen gauçac eguin dituena, cehaturen da vkaldi gutiz. Bada anhitz eman içan çayon guciari, anhitz galde eguinen çayó: eta beguiratzera anhitz eman içan çayonari, hambat guehiago galde eguinen çayó.

Luke 16:10

10 Gauça chipienetan leyal dena, handian-ere leyal da: eta gauça chipian iniusto dena, handian-ere iniusto da.

Luke 21:1-4

1 Eta behatu çuenean ikus citzan abratsac eçarten cituztela bere donoac truncora. 2 Eta ikus ceçan emazte alhargun paubrebat ere bi peça chipi eçarten cituela. 3 Eta erran ceçan, Eguiazqui diotsuet, ecen alhargun paubre hunec berce guciéc baino guehiago eçarri vkan duela. 4 Ecen hauc guciéc soberaturic dutenetic eçarri vkan duté Iaincoaren oblationetara: baina hunec bere paubreciatic bere sustantia çuen gucia eçarri vkan du.

2 Corinthians 9:7

7 Batbederac bere bihotzean proposatzen duen beçala, begui: ez tristitiarequin edo bortchaz: ecen alegueraqui emaiten duenari on daritza Iaincoac.

1 Peter 4:10

10 Batbederac dohaina recebitu duenaren arauez bercey administra biecé, Iaincoaren anhitz aldezco gratiaren dispensaçale onéc beçala.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.