2 Corinthians 7:11 Cross References - Basque

11 Ecen horrá, Iaincoaren arauez tristetu içate horrec berac, cein artha handia çuetan obratu vkan du: aitzitic cer satisfactionea, aitzitic indignationea, aitzitic beldurra, aitzitic desir handia, aitzitic affectione handia, aitzitic mendequioa? gauça gucietan eracutsi içan çarete nola chahu çareten eguiteco hunetan.

Matthew 5:29-30

29 Bada baldin eure begui escuinac trebuca eraciten bahau, idoqui eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara. 30 Eta baldin eure escu escuinac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara.

Mark 3:5

5 Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin.

Mark 9:43-48

43 Eta baldin eure escuac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura: hobe duc hire, escu bakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac dituala: gehennara ioan adin, behin-ere iraunguiten ezten sura. 44 Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten. 45 Eta baldin eure oinac trebuca eraciten, bahau, trenca eçac hura, hobe duc hire, mainguric vicitzean sar adin, ecen ez bi oinac dituala gehennara egotz adin, behin-ere iraunguiten ezten sura. 46 Non hayen harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten. 47 Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, hobe duc hire, begui bakoitzdun Iaincoaren resumán sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara egotz adin: 48 Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.

John 2:17

17 Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.

Acts 17:16

16 Eta Paul Athenesen hayén beguira cegoela keichatzen cen haren spiritua hura baithan, çacussanean hiria idolatriari emana.

Romans 11:20

20 Vngui: hec infidelitatez hautsi içan dituc, eta hi fedez çutic ago: ezadila vrguluz hant, baina aicén beldur.

Romans 14:18

18 Ecen gauça hautan Christ cerbitzatzen duena, Iaincoaren gogaraco da, eta laudatua da guiçonéz.

1 Corinthians 5:2

2 Eta çuec hantuac çarete, eta eztuçue nigar lehen eguin, ken ledinçát çuen artetic eguitate haur eguin duena.

1 Corinthians 5:13

13 Baina campocoac Iaunac iudicatzen ditu. Ken eçaçue bada gaichto hori ceurón artetic.

1 Corinthians 12:25

25 Gorputzean diuisioneric eztençát, baina membroéc batac berceagatic ansia berbat dutén.

2 Corinthians 2:6

6 Asco du harc anhitzez eguin içan çayon reprotchu hunez.

2 Corinthians 6:4

4 Baina gauça gucietán approbatu eracusten ditugularic gure buruäc Iaincoaren cerbitzari anço, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, hersturétan,

2 Corinthians 7:1

1 Beraz, ene maiteác, promessac ditugunaz gueroz, haraguiaren eta spirituaren satsutassun orotaric chahu ditzagun gure buruäc: acabatzen dugularic sanctificationea, Iaincoaren beldurrequin.

2 Corinthians 7:7

7 Eta ez solament haren ethorteaz, baina hura çueçaz consolatu içan den consolationeaz-ere, contatzen ceraucunean çuen desir handia, çuen nigarra, çuen eneganaco affectione handia, hala non alegueratuago içan bainaiz.

2 Corinthians 7:9

9 Orain aleguera naiz, ez ceren tristetu içan çareten, baina ceren tristetu içan çareten penitentiatara: ecen tristetu içan çarete Iaincoaren araura, hala non deusetan ezpaitzaiçue calteric eguin içan gure aldetic.

2 Corinthians 9:2

2 Ecen badaquit çuen gogo presta, ceinagatic çueçaz gloriatzen bainaiz Macedoniacoac baithan, ecen Achaia prest dela chazdanic: eta çuetaric heldu den zeloac anhitz persona incitatu vkan du.

2 Corinthians 13:7

7 Eta othoitz eguiten draucat Iaincoari, deus gaizquiric eguin ezteçaçuen: ez gu approbatu eriden gaitecençát, baina çuec vngui daguiçuençát, eta gu reprobo beçala garençát.

Ephesians 4:26

26 Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:

Ephesians 5:11

11 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue.

Philippians 2:12

12 Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan.

1 Timothy 5:21-22

21 Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz. 22 Escuac eztietzoala nehori bertan eçar, eta ezteçála communica berceren bekatuetan, eure buruä pur beguireçac.

2 Timothy 2:15

15 Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála.

Titus 3:8

8 Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác.

Hebrews 4:1

1 Garen bada beldur guertha eztadin çuetaric cembeit haren reposean sartzeco promessa vtziric, priuatua eriden eztadin.

Hebrews 12:15-16

15 Gogoatzen duçuelaric nehor aldara eztadin Iaincoaren gratiatic: cembeit erro karmin goiti ialguiten denec trubla etzaitzatençát: eta anhitz harçaz satsu eztitecençát. 16 Eztén nehor paillard edo profano, Esau beçala, ceinec vianda batetan sal baitzeçan bere lehen sortzezco primeçá.

1 Peter 1:17

17 Eta baldin Aitatan inuocatzen baduçue, personén acceptioneric gabe batbederaren obraren arauez iugeatzen duena, beldurrequin conuersa çaitezte çuen egoitza hunetaco demborán.

1 Peter 2:2

2 Desira eçaçue, haour heuraguiric eztuela sorthuen ançora, adimenduzco eta enganio gabeco eznea, harçaz haz çaiteztençát.

Jude 1:23

23 Eta berceac iciduraz saluaitzaçue, sutic arrapatzen dituçuela, haraguiaz maculatu arropari-ere gaitz daritzoçuela.

Revelation 3:19

19 Nic maite ditudan guciac reprehenditzen eta gaztigatzen citiát: har eçac beraz zelo, eta dolu bequic.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.