1 Thessalonians 1:5 Cross References - Basque

5 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic.

Mark 16:20

20 Hec-ere partituric predica ceçaten leku gucietan, Iaunac hequin obratzen çuela, eta hitza confirmatzen çuela iarreiquiten ciraden signoéz.

John 16:7-15

7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara. 8 Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz. 9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten. 10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren. 11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita. 12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain. 13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue. 14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue. 15 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.

Acts 2:33

33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur.

Acts 10:44-46

44 Oraino Pierrisec propos hauc eduquiten cituela, iauts cedin Spiritu saindua hitz haur ençuten çuten gucién gainera. 45 Eta mirets ceçaten Circoncisioneco fidel Pierrisequin ethorriéc, ceren Gentilén gainera-ere Spiritu sainduaren dohaina erautsi içan baitzen. 46 Ecen ençuten cituzten hec lengoagez minçatzen eta Iaincoaren laudatzen.

Acts 11:15-18

15 Eta minçatzen has nendinean, iauts cedin Spiritu saindua hayén gainera, hatsean gure gainera-ere iautsi cen beçala. 16 Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz, nola cioen, Ioannesec batheyatu vkan du vrez baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz. 17 Bada guri bay dohain bera Iaincoac eman drauenaz gueroz, guc Iesus Christ Iauna baithan sinhetsi vkan baitugu: ni nor nincén empatcha neçan Iaincoa? 18 Orduan gauça hauc ençunic amatiga citecen, eta glorifica ceçaten Iaincoa, erraiten çutela, Beraz Gentiley-ere Iaincoac eman draue emendamendua vicitze vkaiteco.

Acts 11:21

21 Eta Iaunaren escua cen hequin: eta gende aralde handibat sinhetsiric conuerti cedin Iaunagana.

Acts 16:14

14 Eta Lydia deitzen cen Thiatira hirico emazte escarlata saltzale Iaincoa cerbitzatzen çuen batec ençun guençan: ceinen bihotza Iaunac irequi baitzeçan, Paulez erraiten ciraden gaucén gogoatzeco:

Acts 20:18-19

18 Eta harengana ethorri ciradenean erran ciecén, Çuec badaquiçue, Asian sar nendin lehen egunaz gueroztic, nola çuequin dembora gucian içan naicén: 19 Iauna cerbitzatzen nuela humilitate gucirequin eta anhitz nigar chortarequin, eta Iuduén celata egoitetaric ethorri içan çaizquidan tentationéquin:

Acts 20:33-35

33 Berceren vrrhea ez cilharra ez arropá eztut guthiciatu. 34 Baina ceuroc badaquiçue nola ene, eta enequin ciradenén behar ciraden gauçác fornitu vkan dituztén escu hauèc. 35 Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.

Romans 1:16

16 Ecen eznaiz ahalque Christen Euangelioaz: ceren Iaincoaren botherea baita, sinhesten duen guciaren saluamendutan, Iuduaren lehenic eta guero Grecoaren.

Romans 2:16

16 Iaincoac guiçonén secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez.

Romans 15:18-19

18 Ecen ez ninçande, Christec niçaz eguin eztuen gauçaren erraitera ausart, Gentilén obedientiatara erekarteco, hitzez eta eguinez: 19 Signoén eta miraculuén verthutez, Iaincoaren Spirituaren verthutez: hambat non Ierusalemetic eta aldirietaric Illyriquerano abunda eraci vkan baitut Christen Euangelioa:

1 Corinthians 1:24

24 Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá.

1 Corinthians 2:2-5

2 Ecen eztut deliberatu vkan deus çuen artean iaquitera, Iesus Christ baicen, hura-ere crucificatua. 3 Eta ni infirmitaterequin eta beldurrequin eta ikara halldirequin içan naiz çuec baithan. 4 Eta ene minçatzea eta ene predicationea ezta içan sapientia humanoren hitz gogagarritan: baina spirituren eta verthuteren eracustetan. 5 Çuen fedea eztençát guiçonén sapientiatan, baina Iaincoaren potentiatan.

1 Corinthians 3:6

6 Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea.

1 Corinthians 3:16

16 Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?

1 Corinthians 4:9-13

9 Ecen badaritzat Iaincoac gu monstrança eçarri gaituela, baicara, azquen Apostoluac, heriotara condemnatuac beçala: ecen beguietaco miragarri eguin içan gaitzaizte munduari eta Aingueruey eta guiçoney. 10 Gu erho Christgatic, eta çuec çuhur Christ Iaunean, gu flaccu, eta çuec sendo: çuec noble, eta gu bilaun. Ordu hunetarano eta gosse gara eta egarri gara, eta billuci gara, eta buffetatzen gara, eta leku batetic bercera errebelatuac gabiltza: 11 Eta trabaillatzen gara, gure escu propriéz lan eguinez. 12 Iniuriatzen gara, eta vngui erraiten dugu: persecutatzen gara, eta suffritzen dugu: 13 Diffamatzen gara, eta othoitz eguiten dugu, munduco scobaquin beçala eguin içan gara, eta gucién karracaquin beçala oraindrano.

1 Corinthians 4:20

20 Ecen Iaincoaren resumá ezta hitzean, baina verthute spiritualean.

1 Corinthians 9:19-23

19 Ecen gucietaric libre banaiz-ere, gucien suiectioneco neure buruä eguin vkan dut, gende guehiago irabaz deçadançát. 20 Eta eguin içan natzaye Iuduey Iudu beçala, Iuduac irabaz ditzadançát: Leguearen azpico diradeney, Leguearen azpico baninz beçala, Leguearen azpian diradenac irabaz ditzadançát. 21 Legue gabey Legue gabe baninz beçala, (Legue gabe ezpanaiz-ere Iaincoagana, baina Christen Leguearen azpico) Legue gabeac irabaz ditzadançát. 22 Eguin içan natzaye infirmoey infirmo beçala, infirmoac irabaz ditzadançát: guciey eguin içan natzaye gauça gucia, guciz batzu salua ditzadançat. 23 Eta haur eguiten dut Euangelioagatic, çuequin batean participant hartan eguin nadinçát.

1 Corinthians 10:33

33 Ni-ere gauça gucietan gucién gogaraco naicen beçala, bilhatzen eztudala neure probetchu propria: baina anhitzena, salua ditecençat.

1 Corinthians 12:7-11

7 Baina batbederari emaiten çayó spirituaren manifestationea probetchatzeco. 8 Ecen batari spirituaz emaiten çayó sapientiataco hitza, eta berceari eçagutzetaco hitza, spiritu beraren arauez: 9 Eta berceari fedea, Spiritu harçaz beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu harçaz beraz. 10 Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea. 11 Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala.

2 Corinthians 3:6

6 Ceinec Testamentu berrico ministre sufficient-ere eguin baiquaitu, ez letraren, baina Spirituaren: ecen letrác hiltzen du, baina Spirituac viuificatzen du.

2 Corinthians 4:1-3

1 Halacotz, ministerio haur dugularic recebitu dugun misericordiaren arauez, ezgara naguitzen. 2 Aitzitic iraitzi ditugu ahalquezco estalquiac, ebilten garela ez fineciarequin, eta ez Iaincoaren hitza falsificatzen dugula, baina eguiaren declarationez approba eraciten ditugula gure buruäc guiçonén conscientia gucia baithan, Iaincoaren aitzinean. 3 Eta baldin gure Euangelioa estalia bada, galtzen diradenén da estalia:

2 Corinthians 6:3-10

3 Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát: 4 Baina gauça gucietán approbatu eracusten ditugularic gure buruäc Iaincoaren cerbitzari anço, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, hersturétan, 5 Çauriétan, presoindeguiétan, tumultuoétan, trabailluétan, veillatzétan, barurétan. 6 Puritatez, eçagutzez, spiritu patientez, ontassunez, Spiritu sainduaz, hypocrysia gaberico charitatez, 7 Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez. 8 Ohorez eta desohorez, fama gaitzez eta fama onez. 9 Seduciçale beçala, eta alabaina eguiati: ez eçagunac beçala, eta alabaina eçagunac: hiltzen baguina beçala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac beçala, eta alabaina ez hilac: 10 Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.

2 Corinthians 10:4-5

4 (Ecen gure guerlaco harmadurác eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalecén deseguiteco.) 5 Deseguiten ditugularic conseilluac, eta Iaincoaren eçagutzearen contra altchatzen den goratassun gucia: eta eramaiten dugularic captiuo beçala adimendu gucia Christen obedientiara:

Galatians 1:8-12

8 Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz. 9 Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz. 10 Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande. 11 Iaquin eraciten drauçuet bada, anayeác, niçaz predicatu içan den Euangelioa, eztela guiçonaren araura. 12 Ecen eztut hura guiçonganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez.

Galatians 2:2

2 Eta igan nendin reuelationez, eta hæy communica niecén Gentilén artean predicatzen dudan Euangelioa, baina particularqui estimatan diradeney, neholere alfer laster aznaguian edo eguin eznuen.

Galatians 3:2-5

2 Haur solament iaquin nahi dut çuetaric, Legueco obréz Spiritu saindua recebitu vkan duçue, ala fedearen predicationeaz? 3 Hain çoro çarete, Spirituaz hassiric, orain haraguiaz acaba deçaçuen? 4 Alfer hambat suffritu vkan duçue? baldin alfer-ere bada. 5 Bada, Spiritua çuey fornitzen drauçuenac, eta verthuteac çuetan obratzen dituenac, Legueco obréz eguiten du, ala fedearen predicationeaz?

Galatians 5:5

5 Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco sperançaren beguira gaude:

Galatians 5:22-23

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá. 23 Hunelacoén contra legueric ezta.

Ephesians 1:17-20

17 Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco: 18 Çuen adimenduco beguiac illuminaturic: daquiçuençát ceric den haren vocationearen sperançá, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan: 19 Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez, 20 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan,

Ephesians 2:4-5

4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic, 5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete:

Ephesians 2:10

10 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.

Ephesians 3:20

20 Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari,

Philippians 2:13

13 Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura.

Philippians 4:9

9 Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.

Colossians 2:2

2 Consola ditecençát hayén bihotzac, elkarrequin charitatez iunctaturic, eta adimendu guerthuqui seguratuaren abrastassun gucian, gure Iainco eta Aitaren eta Christen mysterioaren eçagutzetan.

1 Thessalonians 2:1-11

1 Ecen ceuroc badaquiçue, anayeác, gure çuec baitharaco sartzea nola eztén vano içan: 2 Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin. 3 Ecen gure exhortationea ezta abusionez, ez vileniaz, ez enganiorequin içan: 4 Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu. 5 Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio. 6 Eta guiçonetaric eztugu gloriaric bilhatu vkan, ezeta çuetaric, ez bercetaric, grauitate eduqui ahal guenduqueelaric, Christen Apostolu beçala. 7 Baina içan gara eme çuen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu beçala. 8 Hunela çuetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen çuey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren guçaz onhetsiac baitzineten. 9 Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa. 10 Çuec testimonio çarete eta Iaincoa, nola sainduqui eta iustoqui, eta reprotchu gabe çuen, sinhetsi duçuenón artean conuersatu vkan dugun. 11 Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen.

1 Thessalonians 2:13

13 Halacotz guc-ere esquerrac emaiten drauzquiogu Iaincoari paussuric gabe, ceren Iaincoaren hitzaren predicationea gureganic recebitu vkan duçuenean, recebitu vkan baituçue, ez guiçonén hitz beçala, baina (nola eguiazqui baita) Iaincoaren hitz beçala, ceinec obratzen-ere baitu çuetan sinhesten duçuenotan. 14 Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz.

2 Thessalonians 3:7-9

7 Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean. 8 Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát. 9 Ez bothere eztugunez, baina gure buruén çuey exemplutan emaiteagatic, imita gaitzaçuençat.

1 Timothy 4:12-16

12 Nehorc hire gaztetassuna ezteçala menosprecia: baina aicen fidelén exemplu hitzean, conuersationean, charitatean, spirituan, fedean, puritatean. 13 Ethor nadin artean, aquió iracurtzeari, exhortatzeari, doctrinari. 14 Ezteçála menosprecia hitan den dohaina, cein eman içan baitzaic prophetiaz, Ancianoén compainiaren escuén impositionearequin. 15 Gauça hauc praticaitzac, eta aicén gauça hautan attento: hire auançamendua agueri dençat gucién artean. 16 Gogoa emoc eure buruäri eta doctrinari: perseuera eçac gauça hautan: ecen baldin haur badaguic, eure buruä duc saluaturen eta hiri behatzen çaizquianac.

2 Timothy 2:8

8 Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:

2 Timothy 2:10

10 Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.

Titus 3:5-6

5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: 6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:

Hebrews 2:3-4

3 Nolatan gu itzuriren guiaizquio baldin hain saluamendu handiaz conturic ezpadaguigu? cein lehenic Iaunaz beraz declaratzen hassiric, hura ençun vkan çutenéz confirmatu ican baitzaicu: 4 Testimoniage rendatzen cerauelaric Iaincoac signoz eta miraculuz, eta verthute diuersez, eta Spiritu sainduaren distributionez bere vorondatearen araura,

Hebrews 6:11

11 Baina desir dugu çuetaric batbederac artha bera eracuts deçan, sperançaren segurança bethecotzat finerano:

Hebrews 6:18-19

18 Bi gauça mutha ecin daitezquenez (ceinétan impossible baita Iaincoac gueçurric erran duen) consolatione segura dugunçát, recursa dugunóc proposatu içan çaicun sperançaren vkaitera: 19 Cein baitaducagu arimaren angura segurbat eta fermubat beçala, eta vela barnean diradenetarano sartzen den-bat beçala.

Hebrews 10:22

22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:

James 1:16-18

16 Etzaiteztela abusa, ene anaye maiteác. 17 Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic. 18 Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát.

1 Peter 1:3

3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu sperança vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz,

1 Peter 1:12

12 Eta reuelatu içan çaye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain çuey denuntiatu içan çaizquiçuen gauçác çuey Euangelioa predicatu drauçueçatenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gaucén contemplatzeco desira baitute Aingueruéc.

1 Peter 5:3

3 Eta ez Iaunaren heretagén gainean seignoriatzen bacendute beçala, baina arthaldearen exemplu çaratezten beçala.

2 Peter 1:10

10 Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren.

2 Peter 1:19

19 Eta badugu Prophetén hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baituçue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati beçala, egunac arguitzen has deçaqueno, eta artiçarra ilki daiteno çuen bihotzetan.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.