1 Peter 1:23 Cross References - Basque

23 Regeneraturic ez haci corruptibleaz, baina incorruptibleaz, Iaincoaren hitz viciaz, eta eternalqui egoiten denaz.

Matthew 24:35

35 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.

John 1:3

3 Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.

John 1:13

13 Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.

John 3:3

3 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin ikus deçaquela Iaincoaren resumá

John 3:5

5 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán.

John 6:63

63 Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade eta vicitze.

Romans 1:23

23 Ecen cambiatu vkan duté Iainco incorruptiblearen gloriá, guiçon corruptiblearen imaginatara, eta hegaztinén, eta laur oinetaco bestién, eta herrestez ebilten diradenén imaginatara.

1 Corinthians 15:53-54

53 Ecen behar da corruptible haur vezti dadin incorruptionez, eta mortal haur vezti dadin immortalitatez. 54 Bada corruptible haur veztitu datenean incorruptionez, eta mortal haur veztitu datenean immortalitatez, orduan eguinen da scribatu dena, Iretsi içan da herioa victoriatara.

Hebrews 4:12

12 Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge

James 1:18

18 Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát.

1 Peter 1:3

3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu sperança vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz,

1 Peter 1:25

25 Baina Iaunaren hitza badago eternalqui: eta haur da çuey euangelizatu içan çaiçuen hitza.

1 John 3:9

9 Nor-ere iayo içan baita Iaincoaganic, harc bekaturic eztu eguiten: ecen haren hacia haina baithan dago, eta ecin daidi bekaturic, ceren Iaincoaganic iayo içan baita.

1 John 5:18

18 Badaquigu ecen nor-ere Iaincoaganic iayo baita, harc eztuela bekaturic eguiten: baina Iaincoaganic engendratu içan denac, beguiratzen du bere buruä, eta Gaichtoac eztu hunquitzen hura.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.