1 John 4:16 Cross References - Basque

16 Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.

John 6:69

69 Eta guc sinhetsi eta eçagutu diagu ecen, hi aicela Christ Iainco viciaren Semea.

1 Corinthians 2:9

9 Baina predicatzen ditugu, scribatua den beçala, Beguic ikussi eztituen, eta beharric ençun eztituen gauçác, eta guiçonén bihotzetara igan içan eztiradenac, cein Iaincoac hari on daritzoteney appaindu baitrauzté.

1 John 3:1

1 Ikussaçue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu eçagutzen, ceren ezpaitu hura eçagutzen.

1 John 3:16

16 Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu.

1 John 3:24

24 Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta huneçaz eçagutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz.

1 John 4:8-10

8 Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da. 9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát. 10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát.

1 John 4:12-13

12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan. 13 Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.