1 John 2:17 Cross References - Basque

17 Eta mundua iragaiten da, eta haren guthiciá, baina Iaincoaren vorondatea eguiten duena dago seculacotz.

Matthew 7:21

21 Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena.

Matthew 21:31

31 Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara.

Matthew 24:35

35 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.

Mark 3:35

35 Ecen norc-ere eguine baitu Iaincoare vorondatea, hura da ene anaye eta ene arreba, eta ama

John 4:14

14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.

John 6:58

58 Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui.

John 7:17

17 Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, eçaguturen du doctrináz, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz minço naicenez.

John 10:28-30

28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic. 29 Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic. 30 Ni eta Aita bat gara.

Romans 12:2

2 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.

1 Corinthians 7:31

31 Eta mundu hunez vsatzen dutenac, vsatzen ezpaluté beçala: ecen mundu hunen figurá iragan doa.

Colossians 1:9

9 Halacotz gu-ere haur ençun vkan guenduen egunaz gueroztic, ezgara baratzen çuengatic othoitz eguitetic eta galdeguitetic betha çaitezten haren vorondatearen eçagutzeaz, sapientia eta adimendu spiritual gucirequin:

Colossians 4:12

12 Salutatzen çaituzte Epaphras çuenac, Christen cerbitzariac, bethiere bataillatzen delaric çuengatic othoitzetan, çaudetençát perfecto eta complitu Iaincoaren vorondate gucian:

1 Thessalonians 4:3

3 Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:

1 Thessalonians 5:18

18 Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez.

Hebrews 10:36

36 Ecen patientia behar duçue, Iaincoaren vorondatea eguin duqueçuenean promessa recebi deçaçuençát.

James 1:10-11

10 Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da. 11 Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da.

James 4:14

14 Eztaquiçuelaric biharamunean cer içanen den: ecen cer da çuen vicia? ecen appur batetacotz aguertzen eta guero deseguiten den vaporebat da.

1 Peter 1:5

5 Iaincoaren verthutean fedez beguiratzen çaretenonçat, azquen demborán reuelatu içateco prest den saluamendutacotz.

1 Peter 1:24-25

24 Ceren haragui gucia baita belharra beçala, eta guiçonaren gloria gucia belhar lilia beçala: eyhartu da belharra, eta haren lilia erori: 25 Baina Iaunaren hitza badago eternalqui: eta haur da çuey euangelizatu içan çaiçuen hitza.

1 Peter 4:2

2 Guehiagoric ez guiçonén guthicién araura, baina Iaincoaren vorondatearen araura goitico haraguian den demborán vici dençat.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.