18 Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da.
1 Corinthians 1:18 Cross References - Basque
Acts 2:47
47 Laudatzen çutela Iaincoa, eta gratia çutela populu gucia baithan. Eta Iaunac eratchequiten ceraucan gende saluatu içatecoric egun oroz Eliçari.
Acts 13:41
41 Ikussaçue menospreçatzaleác, eta mirets eçaçue, eta vrt çaitezte, ecen obrabat eguiten dut nic çuen egunetan, obrabat diot cein ezpaituçue sinhetsiren baldin nehorc conta badieçaçue.
Acts 17:18
18 Orduan Epicuriano eta Stoiciano philosopho batzu disputatzen ciraden harequin: eta batzuc erraiten çutén, Cer erran nahi du edasle hunec? Eta bercéc cioiten, Iainco arrotzén eracusle dela dirudi: ceren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta resurrectionea.
Acts 17:32
32 Eta ençun çutenean hilén resurrectionea, batzu truffatzen ciraden, eta bercéc erraiten çutén, Ençunen augu berriz horren gainean.
Romans 1:16
16 Ecen eznaiz ahalque Christen Euangelioaz: ceren Iaincoaren botherea baita, sinhesten duen guciaren saluamendutan, Iuduaren lehenic eta guero Grecoaren.
1 Corinthians 1:21
21 Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera.
1 Corinthians 1:23-25
23 Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena.
24 Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá.
25 Ecen Iaincoaren erhogoá guiçonac baino çuhurrago da: eta Iaincoaren flaqueçá guiçonac baino borthitzago da.
1 Corinthians 2:2
2 Ecen eztut deliberatu vkan deus çuen artean iaquitera, Iesus Christ baicen, hura-ere crucificatua.
1 Corinthians 2:14
14 Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.
1 Corinthians 3:19
19 Ecen mundu hunetaco çuhurtziá, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu çuhurrac hayén finecian.
1 Corinthians 15:2
2 Ceinez saluatzen-ere baitzarete, baldin orhoit baçarete cer maneraz hura denuntiatu drauçuedan: baldin alfer sinhetsi vkan ezpaduçue.
2 Corinthians 2:15-16
2 Corinthians 4:3
3 Eta baldin gure Euangelioa estalia bada, galtzen diradenén da estalia:
2 Corinthians 10:4
4 (Ecen gure guerlaco harmadurác eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalecén deseguiteco.)
Galatians 6:12-14
12 Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát.
13 Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát.
14 Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari.
1 Thessalonians 1:5
5 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic.
2 Thessalonians 2:10
10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco.
Hebrews 4:12
12 Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge