1 Corinthians 12:13 Cross References - Basque

13 Ecen Spiritu batez gu gucioc batheyatu içan gara gorputzbat içateco, bada Iuduric, bada Grecoric, bada sclaboric, bada libreric: eta guciac edaran içan gara Spiritu ber batez.

Matthew 3:11

11 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz.

Luke 3:16

16 Ihardets ceçan Ioannesec, erraiten cerauela guciey, Eguia da nic batheyatzen çaituztet vrez: baina heldu da ni baino borthitzago dena, ceinen çapatetaco hedearen lachatzeco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz eta suz.

John 1:16

16 Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.

John 1:33

33 Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena.

John 3:5

5 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán.

John 4:10

10 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic.

John 4:14

14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.

John 6:63

63 Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade eta vicitze.

John 7:37-39

37 Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça 38 Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic. 39 (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)

Acts 1:5

5 Ecen Ioannesec batheyatu du vrez, baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz anhitz egun gabe.

Romans 3:29

29 Ecen bat da Iaincoa, ceinec iustificaturen baitu circoncisionea fedetic, eta preputioa fedeaz.

Romans 4:11

11 Guero recebi ceçan circoncisionearen seignalea, fedealen iustitiataco cigulutan cein baitzen preputioan: preputioan diradela sinhesten duten gucién aita licençát, hæy-ere iustitiá imputa lequiençát:

Romans 6:3-6

3 Ala eztaquiçue ecen Iesus Christ Iaunean batheyatu içan garen gucioc, haren herioan batheyatu içan garela? 4 Ohortze içan gara bada harequin batean Baptismoaz haren herioan: nola resuscitatu içan baita Christ hiletaric Aitaren gloriaz, hala gu-ere vicitze berritan ebil gaitecençát. 5 Ecen baldin harequin chartatuac bagara haren hiltzearen conformitatez, haren resurrectionearen conformitatez-ere içanen gara. 6 Haur daquigularic ecen gure guiçon çaharra harequin crucificatu içan dela, deseguin dadinçát bekatuaren gorputza, guehiagoric bekatua cerbitza ezteçagunçát.

Romans 8:9-11

9 Ordea çuec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behinçát Iaincoaren Spiritua habitatzen bada çuetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren. 10 Eta baldin Christ çuetan bada, gorputza behinçát hil da bekatuaren causaz: baina Spiritua da vicitzea iustitiaren causaz. 11 Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada çuetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu çuen gorputz mortalac-ere bere Spiritu çuetan habitatzen denaren causaz.

1 Corinthians 7:21-22

21 Sclabo deithu aiz? eztuála arranguraric: baina baldin are libre eguin ahal bahadi, harçaz lehen vsat eçac. 22 Ecen Iaunean deithu içan den sclaboa, Iaunaren libre da: eta halaber libre dethua, Christen sclabo da.

1 Corinthians 10:2

2 Eta guciac Moysestan batheyatu içan diradela hodeyean eta itsassoan.

Galatians 3:23

23 Bada fedea ethor cedin baino lehen, Leguearen azpian beguiratzen guinen ertsiac reuelatzeco cen federa heltzeco.

Galatians 3:28

28 Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen çuec gucioc bat çarete Iesus Christean.

Ephesians 2:11-22

11 Halacotz, orhoit çaitezte nola çuec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz, 12 Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric: 13 Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz. 14 Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena: 15 Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela. 16 Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic. 17 Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey. 18 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana. 19 Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico: 20 Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera: 21 Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean: 22 Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz.

Ephesians 3:6

6 Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz.

Ephesians 4:5

5 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat:

Ephesians 5:26

26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.

Ephesians 6:8

8 Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.

Colossians 1:27

27 Ceiney Iaincoac eçagut eraci nahi vkan baitraue, ceric den mysterio hunetaco gloriaren abrastassuna Gentilén artean, cein baita Christ çuetan, gloriazco sperançá:

Colossians 2:11-12

11 Ceinetan circonciditu-ere içan baitzarete, escuric gabe eguiten den circoncisionez, haraguico bekatuén gorputzaz billuciric, Christen circoncisioneaz: 12 Harequin ohortze içanic Baptismoaz, ceinez harequin batean resuscitatu-ere baitzarete, Iaincoaren fede botheretsuqui operatzen duenaz, ceinec hura hiletaric resuscitatu vkan baitu.

Colossians 3:11

11 Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ.

Titus 3:4-6

4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean, 5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: 6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:

1 Peter 3:21

21 Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.