Bible verses about "vocation" | Basque

John 15:16

16 Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.

Matthew 28:16-20

16 Baina hameca discipuluac ioan citecen Galilearát, mendira, non ordenatu baitzarauen Iesusec. 17 Eta hura ikussiric adora ceçaten: eta batzuc duda ceçaten. 18 Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean. 19 Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean: 20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.

Mark 1:17-20

17 Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore. 18 Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui içan çaizcan. 19 Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela. 20 Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan.

1 Corinthians 7:17-24

17 Baina nola batbederari dohaina partitu baitrauca Iaincoac, nola batbedera deithu baitu Iaunac, hala ebil bedi: eta hunela Eliça gucietan ordenatzen dut. 18 Circoncidituric norbeit deithu içan da? ezterakarran preputioa: preputioan norbeit deithu içan da? eztadila circoncidi. 19 Circoncisionea ezta deus, eta preputioa ezta deus: baina Iaincoaren manamenduén beguiratzea. 20 Batbedera cer vocationetan deithu içan baita hartan bego. 21 Sclabo deithu aiz? eztuála arranguraric: baina baldin are libre eguin ahal bahadi, harçaz lehen vsat eçac. 22 Ecen Iaunean deithu içan den sclaboa, Iaunaren libre da: eta halaber libre dethua, Christen sclabo da. 23 Precioz erossiac çareté, etzaretela guiçonén sclabo. 24 Batbedera certan deithu içan baita, anayeác, hartan bego Iaincoa baithan.

Ephesians 4:1-12

1 Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala, 2 Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez: 3 Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz. 4 Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara: 5 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat: 6 Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan. 7 Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura. 8 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney. 9 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen? 10 Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát. 11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco, 12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.

Matthew 22:14

14 Ecen anhitz dirade deithuac, eta guti elegituac.

Luke 4:18

18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,

Ephesians 4:1-13

1 Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala, 2 Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez: 3 Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz. 4 Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara: 5 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat: 6 Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan. 7 Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura. 8 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney. 9 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen? 10 Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát. 11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco, 12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan. 13 Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:

Romans 12:4-8

4 Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera: 5 Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro. 6 Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez: 7 Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile. 8 Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.

Ephesians 4:1

1 Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala,

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.