Bible verses about "swine" | Basque

Matthew 5:17-19

17 Eztuçuela vste ecen Leguearen edo Prophetén abolitzera ethorri naicela: eznaiz ethorri abolitzera, baina complitzera. 18 Ecen eguiaz diotsuet, iragan daiteno ceruä eta lurra, iotabat edo punctu hutsbat ezta Leguetic iraganen, gauça guciac eguin diteno. 19 Norc-ere beraz hautsiren baitu manamendu chipién hautaric bat, eta iracatsiren baititu hunela guiçonac, chipién deithuren da hura ceruètaco resumán: baina norc-ere eguinen baititu eta iracatsiren, hura handi deithuren da ceruètaco resumán.

Acts 10:9-15

9 Biharamunean hec bidean cioacela, eta hirira hurbiltzen ciradela, igan cedin Pierris etche gainera othoitz eguitera sey orenén inguruän. 10 Eta guertha cedin, gossetu cenean, refectionea hartu nahi vkan baitzuen, eta appaincen ceraucatela eror cedin haren gainera spirituzco transportamendubat. 11 Eta ikus ceçan ceruä irequia, eta iausten çayola beregana vncibat, mihisse handibat beçala, laur cantoinetan lothua, lurrera iausten cela. 12 Ceinetan baitzén lurreco animal laur oindun gucietaric, eta bassa bestietaric eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric. 13 Eta ethor cedin harengana vozbat, Iaiqui adi Pierris, hil eçac eta ian eçac. 14 Orduan dio Pierrisec, Ez Iauna: ecen egundano eztiát ian gauça communic edo satsuric. 15 Eta vozac berriz hari bigarren aldian erran cieçon, Iaincoac purificatu duena hic ezteçála communetan eduqui.

Colossians 2:14-16

14 Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligançá, cein baitzén gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric: 15 Eta billuciric Principaltassunac, eta Bothereac monstrançatan eraman vkan ditu publicoqui heçaz hartan triumphaturic. 16 Nehorc bada etzaitzatela condemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargui berriaren, edo Sabbathoén respectuz:

Mark 5:11-14

11 Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic. 12 Eta othoitz eguin cieçoten deabru hec guciéc, cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecençat. 13 Eta permetti ciecén bertan Iesusec. Eta ilkiric spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguruä) eta itho citecen itsassoan. 14 Eta vrdeac bazcatzen cituztenéc ihes eguin ceçaten, eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen ikustera cer eguin içan cen.

Luke 15:16

16 Eta desir çuen vrdéc iaten çuten maguinchetaric bere sabelaren bethatzera: eta nehorc etzeraucan emaiten.

Luke 8:33

33 Ilkiric bada deabruac guiçónaganic sar citecen vrdetara: eta vrdaldea oldar cedin gainetic behera lac-era, eta itho cedin.

Matthew 8:28-32

28 Eta iragan cenean berce aldera, Gergesenén regionera, aitzinera ethorri içan çaizcan bi demoniatu thumbetaric ilkiric, gucizco terribleac, hambat non nehor ecin iragan baitzaiten bide hartaríc. 29 Eta huná, heyagora eguin ceçaten, cioitela, Cer da gure eta hire artean, Iesus Iaincoaren Semea? ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera? 30 Eta cen hetaric vrrun vrdalde handibat alha cenic: 31 Eta deabruäc othoiztez çaizcan, cioitela, Baldin campora egoizten bagaituc, permetti ieçaguc vrdalde hartara ioaitera. 32 Eta dioste, Çoazte. Hec bada ilkiric ioan citecen vrdaldera: eta huná, vrdalde hura gucia oldar cedin garaitic behera itsassora, eta hil citecen vretan.

Matthew 7:6

6 Ezteyeçuela gauça saindua orey, eta eztitzaçuela egotz, çuen perlác vrdén aitzinera: bere oinéz ohondica eztitzaten, eta itzuliric çathica etzaitzaten çuec.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.