Bible verses about "statues" | Basque

Matthew 4:4

4 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric.

Matthew 15:7-9

7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela, 8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic. 9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.

Romans 12:17-21

17 Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean. 18 Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen. 19 Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac. 20 Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac. 21 Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.

1 John 2:18

18 Haourtoác, azquen dembora da: eta nola ençun vkan baituçue ecen Antechrist ethorteco dela, oraindanic-ere Antechristac anhitz dirade: nondic baitaquigu ecen azquen demborá dela.

Matthew 4:8-10

8 Berriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá: 9 Eta diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac. 10 Orduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.

Ephesians 5:1-7

1 Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço: 2 Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan 3 Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey: 4 Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric. 5 Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán. 6 Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. 7 Etzaretela bada hequin parçonér.

1 John 4:1

1 Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.

1 Timothy 2:5

5 Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic:

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.