Bible verses about "selfishness" | Basque

Luke 6:32-34

32 Ecen baldin onhesten badituçue çuec onhesten çaituztenac, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere bere onhesleac onhesten dituzté. 33 Eta baldin vngui badaguieçue çuen vnguiguiley, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten duté. 34 Eta baldin presta badieceçue rendaturen drauçuela sperança duçueney, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere vicitze gaichtotacoey prestatzen draue, ordaina recebi deçatençat.

Romans 15:1-3

1 Eta behar ditugu fermu garenóc, infirmoén flaccatassunac supportatu, eta ez gure buruey complacitu. 2 Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan. 3 Ecen Christec-ere eztu bere buruä complacitu nahi vkan, baina, scribatua den beçala, Hiri iniuria erraiten drauèanén iniuriác ene gainera erori içan dituc.

Acts 20:35

35 Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.

James 3:16

16 Ecen non baita inuidiaric eta tharritamenduric, han nahastecamendu eta obra gaichto gucia.

Hebrews 13:16

16 Bada beneficentia eta communicationea eztaquizquiçuela ahanz: ecen halaco sacrificioéz placer hartzen du Iaincoac.

Galatians 5:26

26 Ezgaitecela vana-gloria guthicioso eguin, elkar tharritatuz, elkargana inuidia vkanez.

2 Timothy 2:4

4 Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.

Philippians 2:21

21 Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney.

Galatians 6:2

2 Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.

James 4:1-2

1 Nondic guerlác eta guduac çuen artean? eza hemendic, diot, çuen voluptate çuen membroetan guerla eguiten dutenetaric? 2 Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen.

1 Corinthians 13:4-6

4 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen: 5 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen: 6 Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.

Philippians 2:3-4

3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça. 4 Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.

1 Corinthians 10:24

24 Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.

1 John 3:17

17 Bada norc vkanen baituque munduco onetaric, eta ikussiren baituque haren anayeac necessitate duqueela eta ertsiren baitrautza bere halsarrac, nolatan Iaincoaren charitatea egoiten da hura baithan?

2 Timothy 3:2-4

2 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale, 3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle, 4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.

Philippians 2:4

4 Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.