Bible verses about "robes" | Basque

Matthew 28:1-20

1 Eta Sabbath azquencean asteco lehen arguitu behar cen egunean, Maria Magdalena eta Maria bercea ethor citecen sepulchrearen ikustera. 2 Eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin: ecen Iaunaren Aingueruä iauts cedin cerutic, eta ethorriric aldara ceçan harria borthatic, eta iarriric cegoen haren gainean. 3 Eta cen haren ikartzea chistmista beçala, eta haren abillamendua churi elhurra beçala. 4 Eta haren beldurrez, ici citecen goardác, eta hilac beçalaca citecen. 5 Baina ihardesten çuela Aingueruäc erran ciecén emaztey, Çuec eztuçuela beldurric: ecen badaquit Iesus crucificatu içan denaren bilha çabiltzatela: 6 Ezta hemen: ecen resuscitatu içan da, erran çuen beçala: çatozte ikussaçue Iauna eçarri içan cen lekua. 7 Eta bertan ioanic erreçue haren discipuluey, ecen resuscitatu dela: eta huná, çuen aitzinean doa Galileara: han hura ikussiren duçue. Huná, erran drauçuet. 8 Eta bertan partituric monumentetic iciapen eta bozcario handirequin, laster eguin ceçaten haren discipuluey declaratzera. 9 Baina hec haren discipuluey declaratzera cioacela, huná, Iesus aitzinera ethor cequien, cioela, Vngui hel daquiçuela. Eta hec hurbilduric lot cequiztén haren oiney, eta adora ceçaten hura. 10 Orduan dioste Iesusec, Eztuçuela beldurric: çoazte, declara ieceçue ene anayey, doacen Galileara: eta han ikussiren nauté. 11 Hec partitu eta, huná, goardetaric batzu ethor citecen hirira, eta declara cietzén Sacrificadore principaley eguin içan ciraden gauça guciac. 12 Orduan bilduric Ancianoequin, eta conseillu harturic, diru somma ona eman ciecén gendarmesey: 13 Cioitela, Erraçue, Haren discipuluéc gauaz ethorriric, hura ebatsi vkan duté gu lo gaunçala. 14 Eta baldin hori gobernadoreac ençun badeça, guc sinhets eraciren draucagu, eta eguitecotaric idoquiren çaituztegu. 15 Eta hec diruä harturic eguin ceçaten iracatsi içan ciraden beçala: eta publicatu içan da propos haur Iuduén artean egungo egunerano. 16 Baina hameca discipuluac ioan citecen Galilearát, mendira, non ordenatu baitzarauen Iesusec. 17 Eta hura ikussiric adora ceçaten: eta batzuc duda ceçaten. 18 Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean. 19 Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean: 20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.

Matthew 22:11

11 Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic.

Acts 2:24-36

24 Cein Iaincoac resuscitatu baitu, herioaren doloreac lachaturic, ceren ezpaitzén possible hura harçaz, eduqui ledin. 25 Ecen Dauid-ec erraiten du harçaz, Contemplatzen nuen Iauna neure aitzinean bethiere: ecen neure escuineco aldean daut higui eznadin 26 Halacotz alegueratu da ene bihotza, eta boztu da ene mihia, eta are guehiago ene haraguia paussaturen da sperançatan. 27 Ecen eztuc vtziren ene arimá sepulchrean, eta eztuc permettituren hire Sainduac corruptioneric sendi deçan. 28 Eçagut eraci drauzquidac vicitzearen bideac, betheren nauc bozcarioz eure beguitharte aitzinean. 29 Guiçon anayeác, frangoqui erran ahal deçaqueçuet Dauid patriarcház, ecen hura hil içan dela eta ohortze içan dela, eta haren sepulchrea gure artean dela egungo egunerano. 30 Bada Propheta nola baitzén, eta baitzaquian ecen iuramenduz iuratu ceraucala Iaincoac ecen haren guerrunceco fructutic, haraguiaren arauez, Christ suscitaturen çuela, haren throno gainean iar eraciteco. 31 Aitzinetic ikussiric minçatu içan da Christen resurrectioneaz, ecen eztela vtzi içan haren arima sepulchrean, eta haren haraguiac eztuela ikussi corruptioneric. 32 Iesus haur resuscitatu vkan du Iaincoac, eta gauça hunez gu gucioc gara testimonio. 33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur. 34 Ecen Dauid ezta igan ceruètara: baina dio berac, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, 35 Eçar ditzaçuedano hire etsayac hire oinén scabella. 36 Segur iaquin beça bada Israeleco etche guciac, ecen hura Iaun eta Christ eguin duela Iaincoac: Iesus çuec crucificatu duçuen haur diot.

1 Peter 2:9

9 Baina çuec çarete generatione elegitua, Sacrificadoregoa reala, gende saindua, populu acquisitua: ilhumbetic bere miragarrizco arguira deithu vkan çaituztenaren verthuteac denuntia ditzaçuençát.

Revelation 21:1-4

1 Guero ikus neçan ceru berribat eta lur berribat: ecen lehen ceruä eta lehen lurra ioan içan cen: eta itsassoa etzen guehiagoric. 2 Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala. 3 Eta ençun neçan voz handibat cerutic, cioela, Huná, Iaincoaren tabernaclea guiçonequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu içanen dirade, eta Iaincoa bera hequin içanen da hayén Iainco. 4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade.

Revelation 7:13

13 Orduan har ceçan hitza Ancianoetaric batec, ciostala, Arropa luce churiz veztitu hauc nor dirade, eta nondic ethorri dirade?

Revelation 6:11

11 Eta eman cequiztén batbederari arropa churiac, eta erran cequién reposa litecen oraino dembora appurbat, hayén cerbitzari quideac, eta hayén anaye hec-ere beçala heriotara eman behar ciradenac compli litezqueno.

Revelation 7:9

9 Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan:

Revelation 22:14

14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.