Bible verses about "respect" | Basque

Luke 14:10

10 Baina gomitatu aicenean, habil, iar adi azquen lekuan: dathorrenean hi gomitatu auenac erran dieçançat, Adisquideá, igan adi gorago: orduan duquec ohore hirequin mahainean iarriric daudenén aitzinean.

Romans 12:9-11

9 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac. 10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela. 11 Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela.

Acts 10:34-35

34 Orduan irequiric Pierrisec bere ahoa, erran ceçan, Eguiaz erideiten dut ecen Iaincoa eztagoela personén apparentiara beha. 35 Baina natione gucietan hari beldur çayona, eta iustitia eguiten duena, dela haren gogaraco.

Romans 2:7-16

7 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala: 8 Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira. 9 Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere. 10 Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere. 11 Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan. 12 Ecen Leguea gabe bekatu eguin duten guciac, Leguea gabe galduren-ere dirade: eta Leguean bekatu eguin duten guciac, Legueaz iugeaturen dirade. 13 (Ecen eztirade Leguea ençuten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade. 14 Ecen ikussiric ecen Gentiléc Leguea eztutelaric, naturalqui Legueari dagozcan gauçác eguiten dituztela, hec Leguea eztutelaric, bere buruençát berac dirade Legue: 15 Ceinéc eracusten baituté Leguearen obrá scribatua bere bihotzetan, berén conscientiác halaber testimoniage rendatzen drauelaric, eta hayén pensamenduéc elkar accusatzen dutelaric, edo excusatzen-ere.) 16 Iaincoac guiçonén secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez.

Romans 13:1-7

1 Persona gucia potestate goragoén suiet biz, ecen ezta potestateric Iaincoaganic baicen: eta diraden potestateac, Iaincoaz ordenatuac dirade. 2 Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenançari resistitzen drauca: eta resistitzen dutenéc, bere buruén gainera damnatione erekarriren duté. 3 Ecen magistratuac eztirade icigarri, obra onacgatic, baina gaichtoagatic. Bada nahi duc potestatearen beldur ez içan? eguic vngui, eta recebituren duc laudorio harenganic. 4 Ecen Iaincoaren cerbitzari duc hire onetacotz: baina gaizquiric badaguic, aicén beldur: ecen eztic causa gabe ezpatá ekarten: ecen Iaincoaren cerbitzari duc, mendecari hiratan, gaizqui eguiten duenaren gainean. 5 Harren behar da içan suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere. 6 Ecen halacotz tributac-ere pagatzen dituçue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela. 7 Renda ieceçue bada guciey çor draueçuena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.

2 Corinthians 10:12-16

12 Ecen ezgara venturatzen gure buruén bardin eçartera edo comparatzera bere buruäc laudatzen dituzten batzuequin: baina eztute aditzen hec bere buruäc bere buruèquin neurtzen dituztela, eta bere buruäc bere buruèquin comparatzen dituztela. 13 Baina gu ezgara gloriaturen gure neurrico eztiraden gaucéz: aitzitic Iaincoac partitu draucun neurri reglatuaren arauez, gloriaturen gara çuetarano-ere heldu içan garela. 14 Ecen çuetarano heldu içan ezpaguina beçala, ezgara hedatzen behar den baino guehiago: ecen çuetarano-ere heldu içan gara Christen Euangelioan: 15 Ez gure neurrico etzén gauçaz gloriatzen guinadelaric, erran nahi dut, berceren trabailluetan: baina sperança dugularic ecen çuen fedea handi dadinean, gu-ere frangoqui handituren garela assignatu içan çaicun neurrian. 16 Hala non çuec baino aitzinago diraden lekuetan euangeliza deçadan eta ezgaitecen gloria berceri assignatu içan çayón neurrian, erran nahi dut, gauça ia preparatuetan.

1 Thessalonians 5:12-13

12 Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac: 13 Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean.

Colossians 3:25

25 Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta personén acceptioneric.

Romans 13:2

2 Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenançari resistitzen drauca: eta resistitzen dutenéc, bere buruén gainera damnatione erekarriren duté.

Titus 2:7

7 Gauça gucietan eracusten dualaric eure buruä obra onen exemplu, doctrinán eracusten dualaric integritate, grauitate,

1 Peter 2:17

17 Guciac ohoraitzaçue: anayetassunari on eritzoçue. Çareten Iaincoaren beldur. Regue ohora eçaçue.

Philippians 2:3

3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.

Romans 12:10

10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.

Matthew 7:12

12 Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.