26 Cer da bada anayeac? biltzen çareten oroz, çuetaric batbederac psalmu du, doctrina du, reuelatione du, lengoage du, interpretatione du, gauça guciac edificationetan eguin bitez.
27 Ezpa lengoage arrotzez edocein minço bada, biguez edo gorena hirurez eguin bedi, eta aldizca: eta batec interpreta beça.
28 Eta baldin interpretaçaleric ezpada, ichil bedi Eliçan lengoage arrotzez minço dena, eta bere buruäri minça bequió eta Iaincoari.
29 Eta biga edo hirur Propheta minça bitez, eta bercéc iugea beçate.
30 Eta baldin cerbait berce iarriric dagoen bati reuelatu içan baçayó, lehena ichil bedi.
31 Ecen guciéc bata bercearen ondoan prophetiza ahal deçaqueçue, guciéc ikas deçatençát, eta guciac consola ditecençát.
32 Eta Prophetén spirituac Prophetén suiet dirade.
33 Ecen Iaincoa ezta confusionezco Iainco, baina baquezco, sainduén Eliça gucietan agueri den beçala.
Bible verses about "prophets" | Basque
1 Corinthians 14:26-33
1 John 4:1
1 Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.
2 Peter 1:21
21 Ecen prophetiá ezta guiçonén vorondatez ekarria içan lehenago: baina Spiritu sainduaz inspiraturic minçatu içan dirade Iaincoaren guiçon sainduac.