Bible verses about "pastors" | Basque

Matthew 6:1-34

1 Beguirauçue çuen elemosyná eztaguiçuen guiçonén aitzinean heçaz ikus çaiteztençát: ezpere sariric eztuçue vkanen çuen Aita ceruètan dena baithan. 2 Bada elemosyna eguiten duanean, ezteçála trompettá io eraci eure aitzinean, hypocritéc eguiten duten beçala synagoguetan eta carriquetan, guiçonéz estima ditecençát: eguiaz diotsuet recebitzen dutela bere saria. 3 Baina hic elemosyna eguiten duanean, ezalbeilequi hire ezquerrac, cer eguiten duen hire escuinac. 4 Hire elemosyná secretuan dençat: eta eure Aita secretuan dacussanac, rendaturen drauc aguerrian. 5 Eta othoitz eguiten duanean, ezaicela hypocritác beçala: hæy laket ciayec congregationetan eta carrica cantoinetan çutic daudela othoitz eguitea, guiçonéz ikus ditecençat: eguiaz erraiten drauçuet ecen recebitzen dutela bere saria. 6 Baina othoitz eguiten duanean, sar adi eure gamberatchoan, eta eure borthá ertsiric, othoitz eguióc eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian. 7 Bada othoitz eguiten duçuenean, ezteçaçuela anhitz edas Paganoéc beçala: ecen vste dute bere anhitz edasteaz ençunen diradela. 8 Etzaretela beraz hetarát irudi: ecen badaqui çuen Aitac ceren behar çareten, esca çaquizquioten baino lehen. 9 Hunela beraz çuec othoitz eguiçue, Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena: 10 Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere. 11 Gure eguneco oguia iguc egun. 12 Eta quitta ietzaguc gure çorrac, nola guc-ere gure çordunéy quittatzen baitrauegu. 13 Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen. 14 Ecen baldin barka badietzeçue guiçoney bere faltác, barkaturen drauçue çuey-ere çuen Aita cerucoac. 15 Baina baldin barka ezpadietzeçue guiçoney bere faltác, çuen Aitac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác. 16 Guehiago, barur daguiçuenean, etzaretela itchura tristetaco hypocritác beçala: ecen desguisatzen dituzté bere beguitharteac, barur diradela guiçoney agueri diradençat: eguiaz erraiten drauçuet, ecen recebitzen dutela bere saria. 17 Baina hic barur eguiten duanean vncta eçac eure buruä, eta ikuz eçac eure beguithartea: 18 Guiçoney barur aicela agueri ezaquiençát, baina eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian. 19 Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté. 20 Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten. 21 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere. 22 Gorputzaren arguia da beguia, beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia argui datec: 23 Baina baldin hire beguia gaichto bada hire gorputz gucia ilhun datec: beraz baldin hitan den arguia ilhumbe bada, ilhumbe hura cein handi date? 24 Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac. 25 Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza? 26 Confideraitzaçue ceruco choriac, ecen eztute ereiten, ez errequeitatzen, ezeta graneretara biltzen, eta çuen Aita cerucoac hatzen ditu hec: etzarete çuec anhitzez hec baino excellentago? 27 Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi, ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari? 28 Eta veztiduráz cergatic çarete arthatsu? ikas eçaçue nola landaco floreac handitzen diraden : ez nekatzen dirade, ez iruten duté. 29 Baina erraiten drauçuet are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala. 30 Bada baldin landaco egun belhar dena, eta bihar labean eçarten dena, Iaincoac hala inguru veztitzen badu: eza çuec anhitzez areago, fede chipitacoac? 31 Eztuçuela beraz artharic erraiten duçuela, Cer ianen dugu, edo cer edanen dugu, edo cerçaz veztituren gara? 32 (Ecen gauça hauc guciac Paganoéc bilhatzen dituzté) ecen badaqui çuen Aita cerucoac, ecen gauça hauen gución beharra baduçuela. 33 Baina bilha eçaçue lehenic Iaincoaren resumá eta haren iustitiá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco. 34 Etzaretela bada arthatsu biharamunaz: ecen biharamunac beretaco artha vkanen du: egunac asco du bere afflictioneaz.

1 Peter 3:15

15 Aitzitic Iainco Iauna sanctifica eçaçue çuen bihotzetan: eta çareten bethi prest ihardestera çuetan den sperançáz raçoin galde eguiten duen guciari, emetassunequin eta reuerentiarequin,

1 Timothy 5:8

8 Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.

Colossians 3:12

12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:

James 3:1

1 Ene anayeác, etzaretela magistru anhitz: daquigularic ecen condemnatione handiagoa recebituren dugula.

James 1:22

22 Eta çareten hitzaren eguile eta ez solament ençule, ceuron buruäc enganatzen dituçuela.

Ephesians 4:11

11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,

1 Peter 5:1-5

1 Çuen artean diraden Ancianoey othoitz eguiten drauet nic, bainaiz hayén Ancianoquide: eta Christen afflictionén testimonio, eta manifestatzeco den glorián participant: 2 Bazca eçaçue Iaincoaren arthalde cargutan eman çaiçuena, harçaz artha duçuelaric, ez gogoz garaitic, baina gogotic: ez irabazte deshonestagatic, baina gogo prest batez. 3 Eta ez Iaunaren heretagén gainean seignoriatzen bacendute beçala, baina arthaldearen exemplu çaratezten beçala. 4 Eta aguer dadinean Pastor principala recebituren duqueçue gloriazco coroa incorruptiblea. 5 Halaber gazteác, çareten çaharrén suiet, eta guciac çareten bata bercearen suiet: çareten humilitatez barnetic appainduac: ecen Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia eguiten.

Hebrews 13:17

17 Obeditzaçue çuen guidaçaleac, eta susmetti çaquiztéz ecen hec veillatzen duté çuen arimacgatic, contu rendatu behar dutenec beçala: eguiten dutena alegueraqui eguin deçatençat, eta ez gogoz garaitic: ecen hura ezliçateque çuen probetchutan.

Titus 1:5-9

5 Causa hunegatic vtzi vkan aut Cretan goitico diraden gaucén corrigitzen continua deçançát, eta ordena ditzán hiriz hiri Ancianoac, nic ordenatu drauadan beçala: 6 Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac. 7 Ecen Ipizpicuac behar dic içan irreprehensible, Iaincoaren etchearen gobernari anço, eztén porfidioso, ez coleric, ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabazte deshonestaren guthicioso: 8 Baina estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, onén onhetsle, çuhur, iusto, saindu, moderatu: 9 Instructionearen araura den hitz fidelaren eduquile, doctrina sanoz exhorta-ere ahal deçançát, eta contrastatzen diradenac vençut.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.