Bible verses about "islam" | Basque

1 Timothy 2:5

5 Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic:

2 Peter 2:1-22

1 Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric. 2 Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita. 3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo. 4 Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic. 5 Eta lehenagoco mundua eztu guppida vkan, baina Noe, iustitia trompettaria bera çortzigarren beguiratu vkan du, dilubioa gaichtoen mundura erekarriric. 6 Eta Sodomaco eta Gomorrhaco ciuitateac ilhaunduric subuersionetara condemnatu vkan ditu, eta eguin vkan du exemplu liraden gaichtoqui vici liradenén. 7 Eta Lot iustoa abominablén conuersatione dissolutionezcoaz fatigatua deliuratu vkan du. 8 (Ecen iusto hunec hayén artean habitatzen celaric ikustez eta ençutez egunetic egunera tormentatzen çuen bere bihotz iustoa, hayen obra gaichtoén causaz) 9 Badaqui Iaunac fidelén tentationetaric deliuratzen: eta iniustoén iudicioco eguneco tormentatu diradençát reseruatzen: 10 Eta principalqui haraguiari darreitzala, guthicia satsutara erorten diradenén eta guehientassuna menospreciatzen dutenén: hec audacioso eta bere buruéz pagu içanez, eztirade beldur dignitatéz gaizqui minçatzera. 11 Aingueruéc, indarrez eta puissançaz handiago badirade-ere, eztute hayén contra Iaunaren aitzinean gaitzerraitezco sententiaric emaiten. 12 Baina hauc, animal brutal bere sensualitateari darreitzanac beçala, hatzamaiteco eta deseguiteco eguinac dirade, aditzen eztituzten gauçác vituperatzen dituztela, bere corruptione beraz deseguinen dirade: 13 Recebitzen dutela iniustitiazco saria, voluptatetan estimatzen dituztela egun orozco delicioac, thatchác eta maculác, dostatzen diradela bere enganioetan çuequin banquetatuz. 14 Beguiac adulterioz betheac dituztela, eta bekatu eguitetic guelditzen eztaquitela, arima inconstantac bazcatzen dituztela, bihotza auaritiatara exercitatua dutela, maledictionezco haour diradela: 15 Bide çucena vtziric errebelatu içan dirade, Balaam Bosorensemearen bideari iarreiqui içanic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz vençutu içan cen: 16 Ecen asto eme vztarrico batec voz humanoz minçaturic reprimi ceçan Prophetaren frenesiá. 17 Hauc dirade ithurri vr gabeac, hodey haice buhumbaz erabiliac, eta ilhumbezco lanhoa seculacotz beguiratzen çaye. 18 Ecen vanitatezco propos guciz arrogantac pronuntiatzen dituztela bazcatzen dituzté haraguiaren guthiciéz eta insolentiéz, erroretan conuersatzen dutenetaric eguiazqui ihes eguin çutenac: 19 Libertate hæy promettatuz berac corruptionearen sclabo diradelaric, ecen norçaz nehor vençutu içan baita, hura haren sclabo eguin içan da. 20 Ecen baldin munduco satsutassunetaric retiratu diraden ondoan Iesus Christ Iaunaren eta Saluadorearen eçagutzeaz, guciagatic-ere berriz hetan nahassiric vençut baditéz, hayén azquen conditionea lehena baino gaichtoago eguin içan da. 21 Ecen hobe vkan çuqueiten iustitiazco bidea ez lutén eçagutu, ecen ez eçaguturic hura, eman içan çayen manamendu saindutic guibeleratzea: 22 Baina hæy heldu içan çaye prouerbio eguiazcoz erraiten ohi dena, Ora itzuli içan da bere issurtze proprira: eta, Ahardi ikuciaitzuli içan da istilera iraulzcatzera.

Ephesians 2:8-9

8 Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da: 9 Ezobréz, nehor gloria eztadinçát. 10 Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da.

Galatians 2:19-21

19 Ecen ni Legueaz Legueari hil içan nazayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz. 20 Bada vici naiz, ez guehiagoric ni, baina vici da nitan Christ eta orain haraguian vici naicen vicitzeaz Iaincoaren Semearen fedeaz vici naiz, ceinec onhetsi vkan bainau, eta eman vkan baitu bere buruä enegatic. 21 Eztut abolitzen Iaincoaren gratiá: ecen baldin iustitiá Legueaz bada, beraz Christ mengoa gabe hil içan da.

Matthew 5:44

44 Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.

John 8:58

58 Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.

Galatians 1:6-8

6 Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu içan çareten berce Euangeliotara: 7 Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa: 8 Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz.

John 14:6

6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.