Bible verses about "hypocrisy" | Basque

Matthew 7:15

15 Beguirauçue bada propheta falsuetaric, cein ethorten baitirade çuetara ardi abiturequin: baina barnean otso harrapari dirade.

Luke 12:2

2 Ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic: ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.

1 John 2:9

9 Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano .

2 Timothy 3:5

5 Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.

James 2:14-26

14 Ene anayeác, cer probetchu, baldin norbeitec badarra fede baduela, eta obrác eztituén? ala fede harc hura salua ahal deçaque? 15 Eta baldin anayea edo arrebá billuciac badirade, eta peitu eguneco vitançaren: 16 Eta çuetaric cembeitec hæy erran diecén, Çoazte baquerequin, bero çaitezte eta asse çaitezte: eta eztinguzteçuen gorputzaren necessario diraden gauçác, cer probetchu duqueite? 17 Hala fedea-ere, baldin obrác ezpaditu, hila da bere berez. 18 Baina are erranén du edoceinec, Hic fedea duc, eta nic obrác citiat, eracuts ieçadac eure fedea eure obrác gabe, eta nic eracutsiren drauat hiri neure obretaric neure fedea. 19 Hic sinhesten duc ecen Iaincobat dela: vngui eguiten duc: deabruec-ere sinhesten dié, eta ikara diabiltzac. 20 Baina nahi duc iaquin, o guiçon vanoá, ecen fedea obrác gabe hila dela? 21 Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu içan, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu çuenean? 22 Badacussac nola fedeac obratzen çuen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu içan dela? 23 Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da. 24 Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament? 25 Halaber Rahab paillarda-ere ala ezta obretaric iustificatu içan, recebitu cituenean mandatariac, eta berce bidez idoqui cituenean? 26 Ecen nola gorputza spiritu gabe hila baita, hala fedea-ere obrác gabe hila da.

1 John 2:4

4 Norc erraiten baitu, Eçagutu dut hura: eta haren manamenduac ezpaititu beguiratzen, gueçurti da, eta eguiá ezta hura baithan:

Titus 1:16

16 Professione eguiten dié Iaincoa eçagutzen dutela, baina obraz vkatzen dié, abominable diradelaric eta desobedient eta obra on orotara reprobatuac.

Matthew 15:7-9

7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela, 8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic. 9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.

Romans 2:3

3 Eta vste duc, o guiçon halaco gauçac eguiten dituztenac iugeatzen dituaná, eta eurorrec hec eguiten, ecen hi itzuriren atzayola Iaincoaren iugemenduari?

Matthew 7:1-5

1 Ezteçaçuela iudica, iudica etzaiteztençát. 2 Ecen cer iugemenduz iudicaturen baituçue, iudicaturen çarete: eta cer neurriz neurthuren baituçue, aldiz neurthuren çaiçue. 3 Eta cergatic behatzen duc eure anayeren beguico fitsera, eta eure beguico gapirioari ezatzayo ohartzen? 4 Edo, nola diotsóc eure anayeri, Vztac idoqui deçadan fitsa hire beguitic, eta horrá, gapirioa hire beguian? 5 Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic, eta orduan behaturen duc, idoqui deçán fitsa eure anayeren beguitic.

Matthew 7:5

5 Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic, eta orduan behaturen duc, idoqui deçán fitsa eure anayeren beguitic.

Matthew 6:1

1 Beguirauçue çuen elemosyná eztaguiçuen guiçonén aitzinean heçaz ikus çaiteztençát: ezpere sariric eztuçue vkanen çuen Aita ceruètan dena baithan.

James 1:26

26 Baldin cembeitec vste badu religioso dela çuen artean, bridatzen eztuelaric bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelaric, halacoaren religionea vano da.

1 John 4:20

20 Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.