Bible verses about "honor" | Basque

1 Peter 2:17-19

17 Guciac ohoraitzaçue: anayetassunari on eritzoçue. Çareten Iaincoaren beldur. Regue ohora eçaçue. 18 Cerbitzariác, çareten beldur gucirequin nabussién suiet, ez solament onén eta humanoén, baina dorpén-ere. 19 Ecen haur da gogaraco, baldin norbeitec Iaincoaganaco conscientiagatic fascheriaric suffritzen badu, iniustoqui suffritzen duelaric:

Ephesians 6:1-4

1 Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da. 2 Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin) 3 Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean. 4 Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.

2 Timothy 2:21

21 Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua.

Hebrews 13:18

18 Othoitz eguiçue guregatic: ecen asseguratzen gara conscientia ona dugula, desiratzen dugularic gauça gucietan honestqui conuersatzera.

Romans 12:9-13

9 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac. 10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela. 11 Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela. 12 Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela. 13 Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela.

Romans 13:1-7

1 Persona gucia potestate goragoén suiet biz, ecen ezta potestateric Iaincoaganic baicen: eta diraden potestateac, Iaincoaz ordenatuac dirade. 2 Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenançari resistitzen drauca: eta resistitzen dutenéc, bere buruén gainera damnatione erekarriren duté. 3 Ecen magistratuac eztirade icigarri, obra onacgatic, baina gaichtoagatic. Bada nahi duc potestatearen beldur ez içan? eguic vngui, eta recebituren duc laudorio harenganic. 4 Ecen Iaincoaren cerbitzari duc hire onetacotz: baina gaizquiric badaguic, aicén beldur: ecen eztic causa gabe ezpatá ekarten: ecen Iaincoaren cerbitzari duc, mendecari hiratan, gaizqui eguiten duenaren gainean. 5 Harren behar da içan suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere. 6 Ecen halacotz tributac-ere pagatzen dituçue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela. 7 Renda ieceçue bada guciey çor draueçuena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.

1 Timothy 5:17-18

17 Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac. 18 Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da.

Hebrews 13:4

4 Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac.

1 Timothy 1:17

17 Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.