Bible verses about "hoarding" | Basque

Matthew 6:31-33

31 Eztuçuela beraz artharic erraiten duçuela, Cer ianen dugu, edo cer edanen dugu, edo cerçaz veztituren gara? 32 (Ecen gauça hauc guciac Paganoéc bilhatzen dituzté) ecen badaqui çuen Aita cerucoac, ecen gauça hauen gución beharra baduçuela. 33 Baina bilha eçaçue lehenic Iaincoaren resumá eta haren iustitiá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.

Matthew 16:26

26 Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arima gal badeça? edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?

Mark 10:27

27 Baina hetarat behaturic Iesusec dio, Guiçonac baithan impossible da, baina ez Iaincoa baithan: ecen gauça guciac possible dirade Iaincoa baithan.

Luke 12:19-21

19 Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan eçac, eta atseguin har eçac. 20 Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá, gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán gauçác, noren içanen dirade? 21 Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena.

1 Timothy 6:6-10

6 Segur, irabazte handia duc pietatea contentamendurequin. 7 Ecen deus eztiagu ekarri mundura: segura duc eraman-ere deus ecin deçaquegula. 8 Baina vitançá dugularic eta cerçaz estal ahal gaitecen, heçaz content içanen gaituc. 9 Ecen abrastu nahi diradenac, erorten dituc tentationetara eta laçora, eta anhitz desir erhotara eta caltetacotara, ceinéc hundatzen baitituzte guiçonac destructionetara eta perditionetara. 10 Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté.

Philippians 4:4-7

4 Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte. 5 Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da. 6 Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari. 7 Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.

1 John 2:15

15 Eztuçuela maite mundua, ez munduco gauçác: baldin cembeitec maite badu mundua, ezta Aitaren amorioa hura baithan.

Matthew 6:24

24 Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac.

Matthew 19:21-22

21 Diotsó Iesusec, Baldin perfect içan nahi bahaiz, oha, sal eçac duana, eta eman iecéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri. 22 Eta ençun çuenean guiçon gazteorrec hitz hori, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen.

Luke 12:16-21

16 Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté: 17 Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac. 18 Eta erran ceçan, Haur eguinen dut: deseguinen ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut neure fructu guciac, eta neure onac. 19 Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan eçac, eta atseguin har eçac. 20 Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá, gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán gauçác, noren içanen dirade? 21 Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena.

James 5:1-3

1 Eya orain abratsác, nigar eguiçue, vrhubi eguiten duçuela çuen miseria helduren çaizquiçuenacgatic. 2 Çuen abrastassunac vsteldu dirade, çuen abillamenduac cerrenez betheac dirade. 3 Çuen vrrhea eta çuen cilharra herdoildu da, eta hayén herdoildurác testificaturen du çuen contra, eta harc ditu ianen çuen haraguiac suac beçala: thesaurizatu duçue azquen egunetaco.

1 Timothy 5:8

8 Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.

Luke 12:15-21

15 Guero erran cieçón, Ikussaçue, eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric. 16 Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté: 17 Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac. 18 Eta erran ceçan, Haur eguinen dut: deseguinen ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut neure fructu guciac, eta neure onac. 19 Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan eçac, eta atseguin har eçac. 20 Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá, gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán gauçác, noren içanen dirade? 21 Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena.

Luke 12:34

34 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.