Bible verses about "heresy" | Basque

Galatians 1:8-9

8 Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz. 9 Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz.

Hebrews 4:12

12 Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge

Acts 15:24

24 Ceren aditu baitugu ecen gutaric ilki diraden batzuc, cembeit proposez trublatu vkan çaituztela, çuen arimác erauciz eta circoncidi çaitezten eta Leguea beguira deçaçuen manatuz, ceiney ezpaiquendrauen carguric eman:

Galatians 1:7

7 Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa:

2 Peter 2:15

15 Bide çucena vtziric errebelatu içan dirade, Balaam Bosorensemearen bideari iarreiqui içanic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz vençutu içan cen:

Jude 1:3-16

3 Maiteác, artha handi dudalaric çuey scribatzera saluamendu communaz, necessario içan çait çuey scribatzera, exhorta çaitzatedançát bihotz hartzera behin sainduey eman içan çayen fedeagatic. 4 Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela. 5 Bada gauça hauc aippatu nahi drauzquiçuet, ikussiric ecen haur behin badaquiçuela, ecen Iaunac populua Egyptetic deliuratu çuenean, sinhetsi vkan etzutenac guero deseguin vkan cituela. 6 Eta Aingueru bere hatsea beguiratu vkan etzutenac, baina bere principaltassuna vtzi vkan çutenac, ilhumbe azpian seculaco estecaduretan egun handico iudiciorano reseruatu vkan dituela. 7 Sodoma eta Gomorrha, eta hayén aldirietaco hiri hayén moldera paillardatu çutenac, eta berce haraguiaren ondoan ioan ciradenac, exemplutan proposatu içan diraden beçala, su eternaleco pená suffritzen dutela. 8 Halaber ordea hauc-ere lokarturic bere haraguia satsutzen duté eta seignoriá menospreciatzen eta dignitatéz gaizqui erraiten duté. 9 Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala. 10 Baina hauc, aditzen eztituzten gauça guciéz gaizqui erraiten ari dirade, eta naturalqui abre brutalec beçala eçagutzen dituzten gauça gucietan corrumpitzen dirade. 11 Maledictione hayén gainean: ecen Cainen bideari iarreiqui içan çaizquio, eta Balaam enganatu içan den alocairuaren enganioz abandonnatu içan dirade, eta Core-erén contradictionearen araura deseguin içan dirade 12 Hauc dirade çuen charitatezco othorencetaco maculác, çuequin banquetatuz, nehoren beldur gabe bere buruäc bazcatzen dituztela: hodey vr gabe haicéz hara huna erabiliac: arbore çumel fructu gabeac, biguetan hilac, erroetaric ilkiac: 13 Itsassoco baga dorpeac, bere vileniéz hagun eguiten dutela, içar errebelatuac, ceinéy apprestatua baitaye tenebretaco ilhumhea eternalqui. 14 Eta prophetizatu vkan du hauçaz-ere Adamen ondoco çazpigarren guiçonac, Enoch-ec, cioela, 15 Huná, ethorri içan da Iauna bere millionezco sainduequin, gucién contra iugemendu emaitera, eta hayén arteco gaichto gucién vençutzera obra gaichto gaichtoqui eguin dituzten guciéz, eta bekatore gaichtoéc haren contra erran dituzten hitz gogor guciéz. 16 Hauc dirade murmuraçale, reuoltari, bere guthicietan dabiltzanac, eta hayén ahoa propos gucizco hantuz minço da, personac admirationetan dituztela bere probetchuagatic.

Galatians 5:19-21

19 Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá, 20 Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác, 21 Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela.

2 John 1:11

11 Ecen hura salutatzen duenac communicatzen du haren obra gaichtoequin.

2 Corinthians 11:4

4 Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete.

2 John 1:10

10 Baldin cembeit ethorten bada çuetara, eta doctrina haur ezpaitu ekarten, hura ezteçaçuela recebi etchera, ezeta saluta.

2 Peter 2:1

1 Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric.

Titus 3:10

10 Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac:

1 John 4:1

1 Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.

2 Peter 2:1-22

1 Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric. 2 Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita. 3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo. 4 Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic. 5 Eta lehenagoco mundua eztu guppida vkan, baina Noe, iustitia trompettaria bera çortzigarren beguiratu vkan du, dilubioa gaichtoen mundura erekarriric. 6 Eta Sodomaco eta Gomorrhaco ciuitateac ilhaunduric subuersionetara condemnatu vkan ditu, eta eguin vkan du exemplu liraden gaichtoqui vici liradenén. 7 Eta Lot iustoa abominablén conuersatione dissolutionezcoaz fatigatua deliuratu vkan du. 8 (Ecen iusto hunec hayén artean habitatzen celaric ikustez eta ençutez egunetic egunera tormentatzen çuen bere bihotz iustoa, hayen obra gaichtoén causaz) 9 Badaqui Iaunac fidelén tentationetaric deliuratzen: eta iniustoén iudicioco eguneco tormentatu diradençát reseruatzen: 10 Eta principalqui haraguiari darreitzala, guthicia satsutara erorten diradenén eta guehientassuna menospreciatzen dutenén: hec audacioso eta bere buruéz pagu içanez, eztirade beldur dignitatéz gaizqui minçatzera. 11 Aingueruéc, indarrez eta puissançaz handiago badirade-ere, eztute hayén contra Iaunaren aitzinean gaitzerraitezco sententiaric emaiten. 12 Baina hauc, animal brutal bere sensualitateari darreitzanac beçala, hatzamaiteco eta deseguiteco eguinac dirade, aditzen eztituzten gauçác vituperatzen dituztela, bere corruptione beraz deseguinen dirade: 13 Recebitzen dutela iniustitiazco saria, voluptatetan estimatzen dituztela egun orozco delicioac, thatchác eta maculác, dostatzen diradela bere enganioetan çuequin banquetatuz. 14 Beguiac adulterioz betheac dituztela, eta bekatu eguitetic guelditzen eztaquitela, arima inconstantac bazcatzen dituztela, bihotza auaritiatara exercitatua dutela, maledictionezco haour diradela: 15 Bide çucena vtziric errebelatu içan dirade, Balaam Bosorensemearen bideari iarreiqui içanic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz vençutu içan cen: 16 Ecen asto eme vztarrico batec voz humanoz minçaturic reprimi ceçan Prophetaren frenesiá. 17 Hauc dirade ithurri vr gabeac, hodey haice buhumbaz erabiliac, eta ilhumbezco lanhoa seculacotz beguiratzen çaye. 18 Ecen vanitatezco propos guciz arrogantac pronuntiatzen dituztela bazcatzen dituzté haraguiaren guthiciéz eta insolentiéz, erroretan conuersatzen dutenetaric eguiazqui ihes eguin çutenac: 19 Libertate hæy promettatuz berac corruptionearen sclabo diradelaric, ecen norçaz nehor vençutu içan baita, hura haren sclabo eguin içan da. 20 Ecen baldin munduco satsutassunetaric retiratu diraden ondoan Iesus Christ Iaunaren eta Saluadorearen eçagutzeaz, guciagatic-ere berriz hetan nahassiric vençut baditéz, hayén azquen conditionea lehena baino gaichtoago eguin içan da. 21 Ecen hobe vkan çuqueiten iustitiazco bidea ez lutén eçagutu, ecen ez eçaguturic hura, eman içan çayen manamendu saindutic guibeleratzea: 22 Baina hæy heldu içan çaye prouerbio eguiazcoz erraiten ohi dena, Ora itzuli içan da bere issurtze proprira: eta, Ahardi ikuciaitzuli içan da istilera iraulzcatzera.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.