Bible verses about "hatred" | Basque

Matthew 5:43-45

43 Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari. 44 Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic. 45 Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera.

Galatians 5:19-21

19 Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá, 20 Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác, 21 Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela.

James 4:1-17

1 Nondic guerlác eta guduac çuen artean? eza hemendic, diot, çuen voluptate çuen membroetan guerla eguiten dutenetaric? 2 Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen. 3 Escatzen çarete eta eztuçue recebitzen: ceren gaizqui escatzon baitzarete, çuen voluptatetan despenda deçaçuençát. 4 Adulteroác eta adulterác, eztaquiçue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi içanen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda. 5 Ala vste duçue ecen Scripturác alferretan erraiten duela, Inuidiatara aurthiten du çuetan habitatzen den spirituac? 6 Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten. 7 Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric. 8 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác. 9 Affligi çaitezte eta eguiçue lamentatione eta nigar: çuen irria nigarretara conuerti bedi, eta çuen alegrançá tristitiatara. 10 Humilia çaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen çaituzté. 11 Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge. 12 Legue eçarlea bat da salua eta gal ahal deçaquena: hi nor aiz bercea iugeatzen duana? 13 Eya orain erraiten duçuenác, Egun edo bihar ioanen gara hiri batetara, eta egonen gara han vrthebat, eta merkatalgoa eguinen dugu, eta irabaciren dugu: 14 Eztaquiçuelaric biharamunean cer içanen den: ecen cer da çuen vicia? ecen appur batetacotz aguertzen eta guero deseguiten den vaporebat da. 15 Erran behar cindutenaren lekuan, Baldin Iaunac nahi badu, eta vici bagara, eguinen dugu haur edo hura. 16 Baina orain gloriatzen çarete çuen vanterietan: horlaco gloriatze gucia gaichto da. 17 Bada vngui eguiten daquianac eta ez eguiten, bekatu eguiten du.

Luke 6:27-36

27 Baina çuey diotsuet dançuçuenoy, Onhets itzaçue çuen etsayac: vngui eguieçue gaitzesten çaituzteney. 28 Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic. 29 Eta mathela batean ioiten auènari, para ieçóc bercea-ere: eta eure mantoa edequiten drauanari, iacca-ere eztieçoala debeta. 30 Escatzen çauán guciari emóc, eta eurea edequiten drauanari, ezaquiola haren esca. 31 Eta nola nahi baituçue eguin dieçaçuen çuey guiçonéc, çuec-ere eguieçue hæy halaber. 32 Ecen baldin onhesten badituçue çuec onhesten çaituztenac, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere bere onhesleac onhesten dituzté. 33 Eta baldin vngui badaguieçue çuen vnguiguiley, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten duté. 34 Eta baldin presta badieceçue rendaturen drauçuela sperança duçueney, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere vicitze gaichtotacoey prestatzen draue, ordaina recebi deçatençat. 35 Bada onhets itzacue çuen etsayac, eta vngui eguieçue: eta presta eçaçue, deus handic sperança gabe: eta çuen saria içanen da handi, eta içanen çarete Subiranoaren seme: ecen hura benigno da ingratetara eta gaichtoetara. 36 Çareten beraz misericordioso, çuen Aita ere misericordioso den beçala.

John 15:18

18 Baldin munduac gaitzesten baçaituzté, badaquiçue ecen ni çuec baino lehen gaitzetsi vkan nauela.

1 John 2:11

11 Baina bere anayeri gaitz daritzana, ilhumbean da, eta ilhumbean dabila, eta eztaqui norát ioaiten den: ecen ilhumbeac haren beguiac itsutu vkan ditu.

Matthew 5:44

44 Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.

Matthew 6:15

15 Baina baldin barka ezpadietzeçue guiçoney bere faltác, çuen Aitac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác.

1 John 2:9

9 Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano .

1 John 4:20

20 Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.