Bible verses about "fashion" | Basque

Matthew 5:28

28 Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean.

Luke 16:19-31

19 Cen bada guiçon abratsbat, eta veztitzen cen escarlataz eta cetaz, eta egun oroz tractatzen cen vngui eta magnificoqui. 20 Cen halaber paubrebat Lazaro deitzen cenic, cein baitzetzan haren borthán, çauriz bethea: 21 Eta çuen desir abratsaren mahainetic erorten ciraden appurretaric assetzeco, baina are orac ethorten ciraden eta haren çauriac limicatzen cituztén. 22 Guertha cedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman baitzedin Aingueruéz Abrahamen bulharrera: hil cedin bada abrats hura-ere, eta ohortze içan cen. 23 Eta iffernuetan bere beguiac goiti altchaturic tormentetan cela, ikus ceçan Abraham vrrundanic, eta Lazaro haren bulharrean: 24 Orduan harc oihuz cegoela erran ceçan, Aita Abrahám, auc misericordia niçaz, eta igor eçac Lazaro, busta deçan bere erhi mocoa vrean, eta refresca dieçadan mihia, ecen tormentatzen nauc gar hunetan. 25 Eta erran ceçan Abrahamec, Semé, orhoit adi ecen eure onac eure vician recebitu dituala, eta Lazaroc halaber gaitzac: eta orain haur consolatzen duc, eta hi tormentatzen aiz. 26 Eta berce alde, gure eta çuen artean abysmo handibat duc: hala non hemendic çuetarát iragan nahi diradenac, ecin baititezque, ezeta hortic hunát iragan. 27 Eta erran ceçan harc, Othoitz eguiten drauat beraz, Aitá, igor deçán hori ene aitaren etchera. 28 Ecen bacitiat borz anaye, hæy testifica diecençát, hec-ere eztatocençat tormentazco leku hunetara. 29 Diotsa Abrahamec, Bacitié Moyses eta Prophetác: ençun bitzate hec. 30 Baina harc erran ceçan, Ez, aita Abrahám: baina baldin hiletaric cembeit ioan badadi hetara, emendaturen dituc. 31 Eta Abrahamec erran cieçón, Baldin Moyses eta Prophetác ençuten ezpadituzte, ezeta baldin cembeit hiletaric resuscita badadi-ere, eztié sinhetsiren.

Matthew 6:19-21

19 Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté. 20 Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten. 21 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.

1 Timothy 6:17-19

17 Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco: 18 Vngui eguin deçaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta compuntquide onetaco diraden. 19 Thesaurizatzen dutelaric beretaco fundament on-bat ethorquiçunera, ardiets deçatençat vicitze eternala.

Luke 12:33-34

33 Sal itzaçue çuen onac, eta eman itzaçue elemosynatan. Eguin itzaçue ceurondaco çahartzen eztiraden mulsác, ceruètan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten. 34 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.

Romans 12:2

2 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.

1 Timothy 2:9-10

9 Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz: 10 Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez.

1 Peter 3:3-4

3 Ceinén ornamendua eztén lekoreco bilo içurduratan, edo vrrhezco paramendutan, edo abillamenduetaco habitutan: 4 Baina bihotzeco guiçon gordea, spiritu eme eta sossegu batetaco incorruptionean consistitzen dena, cein baita Iaincoaren aitzinean precioso.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.