Bible verses about "division" | Basque

Mark 3:24-26

24 Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura. 25 Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura. 26 Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du.

Matthew 18:15-18

15 Eta baldin hire anayec hire contra faltatu badu, oha eta reprehendi eçac hura, hire eta haren beraren artean: baldin behatzen baçaic, irabaci duc eure anayea. 16 Baina baldin behatzen ezpaçaic, har itzac eurequin oraino bat edo biga: biga edo hirur testimonioren ahoan hitz gucia fermu dençat. 17 Eta baldin hæy behatzen ezpaçaye, erróc Eliçari: eta baldin Eliçari behatzen ezpaçayó, albeiheduca pagano eta publicano beçala. 18 Eguiaz erraiten drauçuet, cer-ere lothuren baituçue lurrean, lothua içanen da ceruän: eta cer-ere lachaturen baituçue lurrean, lachatua içanen da ceruän.

1 Peter 1:22-25

22 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui: 23 Regeneraturic ez haci corruptibleaz, baina incorruptibleaz, Iaincoaren hitz viciaz, eta eternalqui egoiten denaz. 24 Ceren haragui gucia baita belharra beçala, eta guiçonaren gloria gucia belhar lilia beçala: eyhartu da belharra, eta haren lilia erori: 25 Baina Iaunaren hitza badago eternalqui: eta haur da çuey euangelizatu içan çaiçuen hitza.

Colossians 3:12-15

12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez: 13 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere. 14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria. 15 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.

2 John 1:9-11

9 Norc-ere iragaiten baitu, eta ezpaita egoiten Christen doctrinán, Iaincoa eztu: Christen doctrinán egoiten denac Aita eta Semea baditu. 10 Baldin cembeit ethorten bada çuetara, eta doctrina haur ezpaitu ekarten, hura ezteçaçuela recebi etchera, ezeta saluta. 11 Ecen hura salutatzen duenac communicatzen du haren obra gaichtoequin.

Ephesians 4:3-6

3 Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz. 4 Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara: 5 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat: 6 Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan.

Jude 1:16-19

16 Hauc dirade murmuraçale, reuoltari, bere guthicietan dabiltzanac, eta hayén ahoa propos gucizco hantuz minço da, personac admirationetan dituztela bere probetchuagatic. 17 Baina çuec, maiteác, çareten orhoit Iesus Christ gure Iaunaren Apostoluéz aitzinetic erran içan diraden hitzéz: 18 Ecen erran vkan drauçuela, nola azquen demboretan içanen diraden abusariac, bere gaichtaquerietaco guthicién araura ebiliren diradenac. 19 Hauc dirade bere buruäc separatzen dituztenac, gende animalac, Spiritua eztutenac.

Luke 11:17

17 Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da.

Titus 3:9-11

9 Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano. 10 Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac: 11 Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric.

Romans 16:17-18

17 Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric. 18 Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté.

1 Corinthians 1:10-13

10 Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan. 11 Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean. 12 Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen. 13 Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete?

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.