Bible verses about "contentment" | Basque

Matthew 6:19-24

19 Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté. 20 Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten. 21 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere. 22 Gorputzaren arguia da beguia, beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia argui datec: 23 Baina baldin hire beguia gaichto bada hire gorputz gucia ilhun datec: beraz baldin hitan den arguia ilhumbe bada, ilhumbe hura cein handi date? 24 Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac.

Luke 12:15

15 Guero erran cieçón, Ikussaçue, eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric.

1 Corinthians 7:17

17 Baina nola batbederari dohaina partitu baitrauca Iaincoac, nola batbedera deithu baitu Iaunac, hala ebil bedi: eta hunela Eliça gucietan ordenatzen dut.

Philippians 4:19

19 Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.

2 Corinthians 12:10

10 Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.

1 Timothy 6:6

6 Segur, irabazte handia duc pietatea contentamendurequin.

Matthew 6:33

33 Baina bilha eçaçue lehenic Iaincoaren resumá eta haren iustitiá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.

Philippians 4:11

11 Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.

1 Timothy 6:6-11

6 Segur, irabazte handia duc pietatea contentamendurequin. 7 Ecen deus eztiagu ekarri mundura: segura duc eraman-ere deus ecin deçaquegula. 8 Baina vitançá dugularic eta cerçaz estal ahal gaitecen, heçaz content içanen gaituc. 9 Ecen abrastu nahi diradenac, erorten dituc tentationetara eta laçora, eta anhitz desir erhotara eta caltetacotara, ceinéc hundatzen baitituzte guiçonac destructionetara eta perditionetara. 10 Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté. 11 Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari.

1 Timothy 6:6-8

6 Segur, irabazte handia duc pietatea contentamendurequin. 7 Ecen deus eztiagu ekarri mundura: segura duc eraman-ere deus ecin deçaquegula. 8 Baina vitançá dugularic eta cerçaz estal ahal gaitecen, heçaz content içanen gaituc.

Hebrews 13:5

5 Çuen conditioneac bire auaritia gabe, çareten content presentecoéz: ecen erran vkan du berac, Ezaut vtziren, eta ezaut abandonnaturen.

Philippians 4:11-12

11 Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten. 12 Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.