Bible verses about "conscience" | Basque

Acts 23:1

1 Eta beguiac conseillua baitharát chuchenduric Paulec erran ceçan, Guiçon anayeác, nic conscientia on gucitan cerbitzatu vkan dut Iaincoa egun hunetarano.

Romans 9:1

1 Eguia diot Christean, eztiot gueçurric, neure conscientiác halaber testificatzen drautalaric Spiritu sainduaz,

Romans 13:5

5 Harren behar da içan suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere.

1 John 2:27

27 Baina harenganic recebitu vkan duçuen vnctionea dago çuetan, eta eztuçue mengoaric nehorc iracats çaitzaten: baina vnctione berac gauça guciéz iracasten çaituzten beçala, eta eguiati da, eta ezta gueçurti: eta vnctioneac iracatsi çaituzten beçala, hartan egonen çarete.

1 John 1:9

9 Baldin confessa baditzagu gure bekatuac, fidel da eta iusto, guri gure bekatuén barkatzeco, eta iniquitate orotaric gure purgatzeco.

Hebrews 9:14

14 Cembatez areago Christen odolac, ceinec Spiritu eternalaz bere buruä macularic gabe Iaincoari offrendatu baitrauca, chahuturen du obra hiletaric çuen conscientiá Iainco viciaren cerbitzatzeco?

1 Timothy 4:1-2

1 Bada Spirituac claroqui erraiten dic ecen azqueneco demboretan reuoltaturen diradela batzu fedetic spiritu abusariey behatzen çaiztela, eta deabruén doctriney, 2 Hypocrisiaz gueçurrac iracasten dituztenén doctriney, ceinén conscientiá cauterizatua baita,

Hebrews 13:18

18 Othoitz eguiçue guregatic: ecen asseguratzen gara conscientia ona dugula, desiratzen dugularic gauça gucietan honestqui conuersatzera.

Romans 14:1-23

1 Eta fedez infirmo dena recebi eçaçue, baina ez disputationez iharduquitera. 2 Batac sinhesten du gauça gucietaric ian ahal deçaquela: eta berce infirmo denac belhar iaten du. 3 Iaten duenac, iaten eztuena ezteçan menosprecia: eta iaten eztuenac, iaten duena ezteçan iudica. Ecen Iaincoac hura bere recebitu vkan du. 4 Hi nor aiz berceren cerbitzaria iudicatzen duana? bere Iaunari fermu egoiten edo erorten ciayóc: baina fermaturen dic: ecen botheretsu duc Iaincoa haren fermatzeco. 5 Batac estimatzen du egun bata bercea bainoago, eta berceac estimatzen du bardin cein egun nahi den: batbedera biz segur bere conscientián. 6 Egunera behatzen duenac, Iaunagana behatzen du: eta egunera behatzen eztuenac, Iaunagana eztu behatzen. Iaten duenac, Iaunari iaten du: ecen regratiatzen du Iaincoa: eta iaten eztuenac, Iaunari eztu iaten, eta regratiatzen du Iaincoa. 7 Ecen ezta gutaric nehor bere buruäri vici, eta ezta nehor bere buruäri hiltzen. 8 Ecen edo dela vici garén, Iaunari vici gara: edo dela hiltzen garén, Iaunari hiltzen gara. Beraz nahi bada vici garén, nahi bada hiltzen garén, Iaunaren gara 9 Ecen hunetacotzát Christ hil, eta resuscitatu, eta vicitara itzuli içan da, hambat hilén nola vicién gainean dominatione duençát. 10 Baina hic cergatic iudicatzen duc eure anayea? edo hic-ere cergatic menospreciatzen duc eure anayea? Ecen guciac comparituren gara Christen iudicioco throno aitzinean. 11 Ecen scribatua da, Vici naiz ni, dio Iaunac, ecen niri gurthuren çait belhaun gucia: eta mihi oroc laudorio emanen drauca Iaincoari. 12 Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari. 13 Ezteçagula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat eçaçue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric çuen anayeri eçar ezteçoçuen. 14 Badaquit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsuric bere berez: salbu, cerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura harendaco satsu baita. 15 Baina baldin viandagatic hire anayea tristetzen bada, ezabila ia charitatearen araura: ezteçála eure viandagatic hura gal, ceinagatic Christ hil içan baita. 16 Eztadila beraz çuen vnguia gaitz erran. 17 Ecen Iaincoaren resumá ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz. 18 Ecen gauça hautan Christ cerbitzatzen duena, Iaincoaren gogaraco da, eta laudatua da guiçonéz. 19 Iarreiqui gaquiztén beraz baqueari dagozcan gaucey, eta elkarren edificationetaco diradeney. 20 Ezteçála hic viandaren causaz Iaunaren obra deseguin: eguia duc gauça guciac chahu diradela, baina gaizquia duc scandalorequin iaten duen guiçonaren. 21 On duc haraguiric ez iatea, eta mahatsarnoric ez edatea, eta hire anaye behaztopatzen edo scandalizatzen, edo infirmo eguiten den gauçaren ez eguitea. 22 Hic fede duc? auc euror baithan Iaincoaren aitzinean. Dohatsu da bere buruä iudicatzen eztuena laudatzen duen gauçän. 23 Baina scrupulo eguiten duena, baldin ian badeça, iudicatua da: ecen eztu fedez iaten: eta fedetic eztén gucia bekatu da.

1 Timothy 1:19

19 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié.

Titus 1:15

15 Gauça guciac chahuendaco chahu dituc baina satsuendaco eta infidelendaco eztuc deus, chahuric, aitzitic dituc satsu hayén adimendua eta conscientiá.

1 Peter 3:16

16 Conscientia ona duçuelaric: çuen contra gaizquiguiléz beçala minço diraden gauçán, confus diradençat, çuen conuersatione Christ baithango ona calumniatzen dutenac.

Hebrews 10:22

22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:

1 Timothy 1:5

5 Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic.

Romans 2:15

15 Ceinéc eracusten baituté Leguearen obrá scribatua bere bihotzetan, berén conscientiác halaber testimoniage rendatzen drauelaric, eta hayén pensamenduéc elkar accusatzen dutelaric, edo excusatzen-ere.)

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.