Bible verses about "babylon" | Basque

1 Peter 5:13

13 Salutatzen çaituzte Babyloneco Eliça çuequin batean elegituac, eta ene seme Marc-ec.

Revelation 18:1-24

1 Eta gauça hauen ondoan ikus neçan berce Ainguerubat iausten cela cerutic, bothere handia çuela: eta argui cedin lurra haren gloriáz: 2 Eta oihuz iar cedin botheretsuqui voz handiz, cioela, Erori da, erori da Babylon handi hura, eta eguin içan da deabruén habitatione, eta spiritu satsu ororen eta hegaztina satsu eta execrable ororen retiragune: 3 Ecen haren paillardiçaren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guciéc, eta lurreco reguéc harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu içan dirade. 4 Eta ençun neçan berce vozbat cerutic, cioela, Ilki çaitezte hartaric ene populuá, haren bekatuetan participant etzaretençát, eta haren plaguetaric recebi ezteçaçuençát. 5 Ecen haren bekatuac elkarri iarreiqui içan çaizca cerurano, eta orhoit içan da Iaincoa haren iniquitatéz. 6 Renda ieçoçue harc eguin vkan drauçuen beçala: eta paga ieçoçue doblea bere obrén araura: harc erautsi vkan drauçuen copán eman ieçoçue doblea. 7 Cembat bere buruä glorificatu vkan baitu, eta deliciotan içan baita, emoçue hambat tormenta eta nigar: ecen bere bihotzean erraiten du, Iarria nago reguina, eta eznaiz alhargun, eta vrthueriaric eztacusquet. 8 Halacotz egun batez ethorriren dirade haren plagác, herio eta vrthueria eta gossete: eta suz erreren da: ecen Iainco Iauna borthitz da, ceinec iugeaturen baitu hura. 9 Eta nigar eguinen duté harçaz eta deithore haren gainean lurreco reguéc, harequin paillardatu dutenéc eta deliciosqui vici içan diradenéc, dacusqueitenean haren erratzeco kea: 10 Vrrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babylon ciuitate handiá, ciuitate borthitzá nola hire condemnationea oren batez ethorri içan den! 11 Lurreco merkatariéc-ere nigar eguinen duté eta deithore haren gainean, ceren nehorc ezpaitu hayén marchandiçatic erosten guehiagoric: 12 Marchandiça vrrhezcoric, eta cilharrezcoric, eta harri preciatuzcoric, eta perlazcoric, eta crespazcoric, eta pourprezcoric, eta cetazcoric, eta escarlatazcoric, eta vssain onetaco çur mota gucitacoric, eta yuoirezco vnci gucitacoric, eta vnci gucizco çur preciatuzcoric, eta cobrezcoric, eta burdinazcoric, eta marbrezcoric: 13 Eta canela, eta vssain on, eta vnguentu, eta encensu, eta mahatsarno, eta olio, eta irin flore fin, eta ogui bihi, eta behor eta ardi, eta çaldi, eta carriot, eta sclabo, eta guiçonén arima. 14 (Hire arimaren desirezco fructuac ioan ditun hireganic, eta gauça delicatu eta excellent guciac galdu içan çaizquin: eta eztitun guehiagoric gauça hec eridenen) 15 Gauça hauén merkatariac bada abrastu içanic vrrun harenganic egonen dirate haren tormentaren beldurrez, nigarrez eta deithorez daudela. 16 Eta dioitela, Elas, elas, Ciuitate handia, cein baitzén crespaz veztitua, eta pourpraz, eta escarlataz, eta baitzén vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz; nola oren batez desolatu içan dirade hain abrastassun handiac? 17 Vnci pilotu guciac-ere, eta vncietaco compainia gucia, eta marinerac eta cembatec-ere itsassoan baitiharducate, vrrun egonen dirade. 18 Eta haren erratzeco kea dacussatenean, heyagoraz iarriren dirate, dioitela, Cein ciuitate cen ciuitate handi hunen pareric? 19 Eta errhauts egotziren duqueite bere buru gainetara, eta heyagora eguinen duqueite nigarrez eta deithorez daudela, eta dioitela, Elas, elas, ciuitate handiá, ceinetan abrastu içan baitziraden itsassoan vnciric çuten guciac, haren magnificentia handitic, nola oren batez deseguin içan den! 20 Alegueradi haren gainean ceruä, eta çuec Apostolu eta Propheta sainduác: ecen Iaincoac iugeatu vkan du çuen causá, harçaz den becembatean. 21 Guero har ceçan Aingueru borthitzbatec harribat, errota harri handibat beçalacoric, eta iraitz ceçan itsassora, cioela, Hunelaco indarrez iraitziren da Babylone ciuitate handia, eta ezta guehiagoric eridenen. 22 Eta guittarrarién, eta musicianoén, eta chirula, eta trompetta soinularién vozic eztatec hitan guehiagoric ençunen: ez cer-ere officiotaco den officieric batre eztatec guehiagoric hitan eridenen: eta errota harriaren hotsa eztatec guehiagoric hitan ençunen: 23 Eta candela arguiac eztic arguiric eguinen hitan guehiagoric, eta sposoaren eta sposaren voza eztuc hitan guehiagoric ençunen, ceren hire merkatariac lurreco prince baitziraden, ceren hire poçoinqueriéz seducitu içan baitirade natione guciac. 24 Baina hartan Prophetén eta Sainduén odola eriden içan da, eta lurraren gainean heriotara eman içan diraden gucienena.

Revelation 16:19

19 Eta eguin cedin ciuitate handi hura hirur partetara, eta Gentilén ciuitateac eror citecen, eta Babylon handiá ethor cedin memoriotara Iaincoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezco mahatsarno coparen emaiteco.

Revelation 17:1-18

1 Orduan ethor cedin çazpi ampolác cituztén çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, ciostala, Athor, eracutsiren drauat anhitz vren gainean iarriric dagoen paillarda handiaren damnationea: 2 Ceinequin paillardatu baitute lurreco reguéc, eta haren paillardiçazco mahatsarnoaz horditu içan baitirade lurreco habitantac. 3 Eta spirituz desertu batetara eraman nençan: eta ikus neçan emaztebat, bestia escarlata coloretaco, blasphemiotaco icenez bethe, çazpi buru eta hamar adar cituen baten gainean iarria. 4 Eta emaztea cen abillatua pourpraz eta escarlataz, eta vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz, copa vrrhezcobat bere paillardiçaco abominationez eta satsutassunez bethea bere escuan çuela. 5 Eta bere belarrean icen-bat scribaturic, Mysterio, Babylon handia, lurreco paillardicén eta abominationén amá. 6 Eta ikus neçan emaztea sainduén odolaz, eta Iesusen martyroén odolaz horditua, eta hura ikussiric, mireste handiz mirets neçan. 7 Eta erran cieçadan Aingueruäc, Cergatic miresten duc? nic erranen drauat emaztearen, eta hura ekarten duen bestia çazpi burutacoaren eta hamar adarretacoaren mysterioa. 8 Ikussi vkan duán bestiá, içan duc, eta eztuc guehiagoric: eta igaiteco duc abysmetic, eta perditionetara ioaiteco: eta miretsiren dié lurreco habitantéc (ceinén icenac ezpaitirade scribatuac vicitzeco liburuän munduaren hatseandanic) dacussatenean bestiá, cein baitzén, eta ezpaita, eta alabaina baita. 9 Hemen da adimendu sapientia duena. Çazpi buruäc, çazpi mendiac dirade ceinén gainean emaztea iarria baita. 10 Eta regueac çazpi dirade: borzac erori dirade, eta bat bada, bercea ezta oraino ethorri: eta dathorrenean behar du harc dembora appurbat egon. 11 Eta bestiá cein baitzén, eta ezpaita, hura çortzigarren reguea da, eta çazpietaric da, eta galtzera doa. 12 Eta hamar adar ikussi dituánac, hamar regue dituc ceinéc resumá ezpaitute oraino hartu, baina bothere regue beçala oren batez harturen dié bestiarequin. 13 Hauc conseillu berbat dié, eta bere puissançá eta authoritatea bestiari emanen diarocoé. 14 Hauc bildotsaren contra combatituren dituc, eta Bildotsa garaithuren ciayec: ecen iaunén Iaun duc, eta reguén Regue: eta harequin diradenac dituc deithuac eta elegituac eta fidelac. 15 Guero erran cieçadan, Ikussi dituán vrac, non paillardá iarria baita, dituc populuac, eta tropelac, eta gendeac, eta mihiac. 16 Eta bestián ikussi dituán hamar adarrac dituc paillardari gaitz eritziren draucatenac, eta hura desolaturen dié eta haren haraguia ianen eta bera, suan erreren dié. 17 Ecen Iaincoac eçarri dic hayén bihotzetan, eguin deçaten harc placer duena, eta consenti ditecen, eta eman dieçoten bere resumá bestiari Iaincoaren hitzac compli daitezqueno. 18 Eta ikussi vkan duän emaztea duc Ciuitate handi hura ceinec baitu bere resumá lurreco reguén gainean.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.