Bible verses about "archangels" | Basque

Matthew 18:10

10 Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea.

1 Peter 5:8

8 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:

2 Peter 2:4

4 Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic.

1 Thessalonians 4:13-18

13 Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala. 14 Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin. 15 Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney. 16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic: 17 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara. 18 Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz.

Ephesians 6:10-18

10 Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean. 11 Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát. 12 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra. 13 Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten. 14 Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric: 15 Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea. 16 Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen. 17 Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza. 18 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,

1 John 4:1

1 Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.

Revelation 20:1-15

1 Guero ikus neçan Ainguerubat iausten cela cerutic abysmeco gakoa çuela, eta cadena handibat bere escuan. 2 Eta hatzaman ceçan dragoina, sugue çaharra, cein baita deabruä eta Satan, eta esteca ceçan hura milla vrthetacotz. 3 Eta irion ceçan hura abysmera, eta erts ceçan hura, eta ciguila ceçan haren gainean, gendeac guehiagoric seduci eztitzançát, milla vrtheac compli daitezqueno: eta guero behar da lacha dadin dembora gutibatetacotz. 4 Guero ikus nitzan alkiac, eta iar citecen hayén gainetan gendeac, eta iugemendua eman cequién: eta Iesusen testimoniageagatic, eta Iaincoaren hitzagatic buruäc edequi içan çaiztenén arimác, eta ceinéc ezpaitzuten adoratu bestiá ez haren imaginá, eta ezpaitzutén hartu vkan haren mercá bere belarretan edo bere escuetan, eta vicico dirade eta regnaturen duté Christequin milla vrthez. 5 Baina goitico hilac eztirade resuscitaturen milla vrthe compli daitezqueno: haur da lehen resurrectionea. 6 Dohatsu eta saindu da lehen resurrectionean parte duena, hayén gainean bigarren herioac eztu bothereric: baina içanen dirade Iaincoaren eta Christen sacrificadore, eta regnaturen duté harequin milla vrthez. 7 Eta complitu diratenean milla vrtheac lachaturen date Satan bere presoindeguitic. 8 Eta ilkiren date seduci ditzançát lurraren laur corneretan diraden nationeac, Gog eta Magog, hec congrega ditzançát bataillara: ceinén contua baita itsassoco sablea beçala. 9 Eta igan citecen lurraren çabaltassunera, eta ingura ceçaten Sainduén campoa, eta Ciuitate maitea: baina iauts cedin sua Iaincoaganic cerutic, eta irets citzan hec. 10 Eta hec seducitzen cituen deabrua, iraitz cedin suzco eta suphrezco stagnera, non baitirade bestiá eta propheta falsua: eta tormentaturen baitirade egun eta gau secula seculacotz. 11 Guero ikus neçan throno handi churibat, eta norbeit haren gainean iarria, ceinen aitzinetic ihes eguin baitzeçaten lurrac eta ceruäc, eta etzedin hayendaco lekuric eriden. 12 Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburuäc irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburuètan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obrén araura. 13 Eta renda citzan itsassoac hartan ciraden hilac: herioac-ere eta iffernuac renda citzaten hetan ciraden hilac: eta iugemendua eguin cedin batbederaren obrén araura: 14 Eta iffernua eta herioa egotzi içan ciraden suzco stagnera: haur da bigarren herioa. 15 Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburuän scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin.

1 Thessalonians 4:16

16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic:

Jude 1:9

9 Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.