Bible verses about "apostles" | Basque

Matthew 19:28

28 Eta Iesusec erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen çuec niri iarreiqui çaizquidatenóc, regenerationean iarriren denean guiçonaren Semea bere maiestatearen thronoan, iarriren çaretela çuec-ere hamabi thronoén gainean, iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinnuac.

Luke 9:1-5

1 Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac, eman ciecén bothere eta authoritate deabru gucién gainean, eta eritassunén sendatzeco. 2 Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera, eta erién sendatzera. 3 Eta erran ciecén, Ezteçaçuela deus eraman bidecotzát, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric, eta eztuçuela birá arropa. 4 Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte. 5 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri hartaric, çuen oinetaco errhautsa-ere iharros eçaçue testimoniagetan hayén contra.

Acts 19:1-41

1 Apollos Corinthen cela guertha cedin, Paul garaico bazter guciac iraganic ethor baitzedin Ephesera: eta han discipulu batzu eridenic erran ciecén, 2 Ala recebitu duçue Spiritu saindua sinhetsi vkan duçuenean? Eta hec erran cieçoten, Are Spiritu saindua denez-ere, eztiagu ençun. 3 Orduan dioste, Certan bada batheyatu içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Ioannesen Baptismoan. 4 Orduan Paulec erran ceçan, Ioannesec batheyatu vkan du emendamenduco Baptismoaz, ciotsala populuari, haren ondotic ethorteco cena baithan sinhets leçaten, erran nahi baita, Iesus Christ baithan. 5 Gauça hauc ençunic bada, batheya citecen Iesus Iaunaren icenean. 6 Eta escuac gainean eçarri cerauztenean Paulec, ethor cedin Spiritu saindua hayén gainera, eta minçatzen ciraden lengoagez, eta prophetizatzen çutén. 7 Eta guiçon hauc gucioc ciraden hamabitarano. 8 Guero bera sarthuric synagogán, Frangoqui minçatzen cen, hirur hilebethez disputatzen eta exhortatzen ari cela Iaunaren resumari dagozcan gaucéz. 9 Eta nola batzu gogortzen baitziraden eta ezpaitzuten obeditu nahi, gaizqui Iaunaren bideaz minçatzen ciradela populuaren aitzinean, hetaric bera partituric, separa citzan discipuluac, egun oroz disputatzen ari cela Tyranno baten escholán. 10 Eta haur eguin içan cen bi vrthez: hala non Asian habitatzen ciraden guciéc, ençuten baitzutén Iesus Iaunaren hitza, hambat Iuduéc nola Grecoéc. 11 Eta costumatu etziraden verthuteac eguiten cituen Iaincoac Paulen escuz: 12 Hala non are erién gainera ekarten baitzituzten haren gorputz gainetic crobitchetac eta conciertoac, eta ioaiten baitziraden hetaric eritassunac, eta spiritu gaichtoac hetaric ilkiten baitziraden. 13 Orduan enseya citecen hara huna ebilten ciraden Iudu exorcista batzu spiritu gaichtoac cituztenén gainean Iesus Iaunaren icenaren inuocatzen, erraiten çutela, Coniuratzen çaituztegu Paulec predicatzen duen Iesusen partez. 14 (Eta ciraden Sceua Iudu Sacrificadore principalarenic çazpi seme, haur eguiten çutenac) 15 Baina ihardesten çuela spiritu gaichtoac, erran ceçan, Iesus eçagutzen diat, eta Paul baceaquiat nor den: baina çuec nor çarete? 16 Eta oldarturic hetara spiritu gaichtoa çuen guiçonac, eta hæy garaithuric, bortcha eguin ceçan hayén contra: hala non biluzgorriric eta çaurthuric ihes eguin baitzeçaten etche hartaric. 17 Eta haur ethor cedin gucién eçagutzera hambat Iuduen nola Greco Ephesen habitatzen ciradenénera: eta eror cedin beldurra hayen gucien gainera, eta magnificatzen cen Iesus Iaunaren icena. 18 Eta sinhetsi çutenetaric anhitz ethorten ciraden confessatzen eta declaratzen cituztela bere eguinac. 19 Arte curiositatezcoz vsatu vkan çutenec-ere, anhitzec bere liburuäc ekarriric erre citzaten gucién aitzinean: eta hayén valioa estimaturic eriden ceçaten berroguey eta hamar milla dinerorena. 20 Hala botheretsuqui augmentatzen cen Iaunaren hitza eta confirmatzen. 21 Gauça hauc hunela complitu ciradenean delibera ceçan Paulec Spirituaz, Macedonia eta Achaia iraganic Ierusalemera ioaitera, cioela, Han içan ondoan, Roma-ere ikussi behar dut. 22 Eta igorriric Macedoniara aiutatzen çutenetaric biga baitziraden Timotheo eta Erasto, bera gueldi cedin dembora batetacotz Asian. 23 Baina eguin cedin dembora hartan truble handibat doctrinaren causaz. 24 Ecen Demetrius deitzen cen cilharguile, Dianaren cilharrezco templetchoguile batec, anhitz irabaz eraciten cerauen officiocoey: 25 Hec bilduric, eta halaco gaucetaco officier ciradenac, erran ceçan, Guiçonác, badaquiçue ecen officio hunetaric heldu diradela gure onac: 26 Eta badacussaçue eta badançuçue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac. 27 Eta peril da ez solament gure gauça descrida dadin, baina are Diana handiaren templea guehiagoric deus estima eztadin, eta deseguin eztadin haren maiestate Asia guciac eta munduac ohoratzen dutena. 28 Eta gauça hauc ençunic, eta hiraz betheric oihuz iar citecen, Ephesianoen Diana handiá! 29 Eta bethe cedin hiri gucia confusionez, eta oldar citecen gogo batez theatrera, harturic Gayo eta Aristarche Macedonianoac, Paulen bideco lagunac. 30 Eta Paul populua baithara sarthu nahi cenean, etzeçaten vtzi discipuluéc. 31 Baina Asiaco principaletaric batzuc-ere, nola baitziraden haren adisquide, harengana igorriric othoitz ceguioten, ez ledin theatrera presenta. 32 Bada batzu bataz oihuz ceuden, eta berceac berceaz: ecen confus cen compainiá, eta anhitzec etzaquiten cergatic bildu içan ciraden. 33 Orduan gendetzetic campora auança ceçaten Alexandre, Iuduéc hura bulkatzen çutela. Eta Alexandrec, ichil litecen escuaz keinu eguinic, nahi ceraucan causá allegatu populuari. 34 Baina eçagutu çutenean ecen hura Iudu cela, altcha cedin gucietaric vozbat, quasi bi orenez oihu eguiten çutela, Ephesianoén Diana handiá! 35 Orduan scribariac gendetzea appacegaturic, erran ceçan, Epheseco guiçonác, cein da guiçona eztaquiana ecen Epheseco hiria dedicatua dela Diana handiaren, eta Iupiterganic iautsi içan den imaginaren cerbitzura? 36 Nehor bada gauça hautan contrasta ecin daitenaren gainean, appacega çaitezten beharda, eta deus desordenatuqui eztaguiçuen. 37 Ecen ekarri vkan dituçue guiçon hauc ezpaitirade ez sacrilege, ez ezpaitute çuen iaincossá diffamatzen. 38 Beraz baldin Demetriusec eta harequin diraden officieréc eguitecoric baduté cembeiten contra, gorte eduquiten da, eta badirade Proconsulac, elkar accusa beçate. 39 Eta baldin berce gauçaz deus galdeguiten baduçue, congregatione bidezqui bilduan concludi ahal daite. 40 Ecen peril da seditionez accusa ezgaitecen, egungo egunagatic, truble huneçaz raçoin eman ahal deçaquegun causaric eztenaz gueroz. Eta gauça hauc erran cituenean biltzarreari congit eman cieçón.

Acts 4:13

13 Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela.

Ephesians 4:11

11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,

Ephesians 2:20

20 Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera:

Mark 16:15

15 Eta erran ciecén, Çoazte mundu orotara, eta predica ieçoçue Euangelioa creatura guciari

Mark 3:13-19

13 Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana nahi cituenac: eta ethor citecen harengana. 14 Eta ordena citzan hamabi harequin içateco, eta predicatzera igorteco: 15 Eta lutén bothere eritassunén sendatzeco, eta deabruén campora egoizteco. 16 Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:) 17 Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac) 18 Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa, 19 Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.

Acts 5:12-16

12 Eta Apostoluén escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galerián. 13 Eta bercetaric batre etzén venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac. 14 Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten çutenen compainiá, hambat guiçonez nola emaztez) 15 Hambat non karriquetara ekarten baitzituztén. eriac, eta ohetan eçarten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledinçát. 16 Eta biltzen cen hiri hurbiletaco communa-ere Ierusalemera, ekarten cituztela eriac eta spiritu satsuez tormentatuac: eta guciac sendatzen ciraden.

Matthew 10:2-4

2 Bada hamabi Apostoluén icenac dirade hauc: lehena, Simon erraiten dena Pierris, eta Andriu haren anayea: Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea. 3 Philippe eta Bartholomeo: Thomas eta Mattheu publicanoa: Iacques Alpheoren semea eta Lebeo, icen goiticoz Thaddeo. 4 Simon Cananeoa, eta Iudas Iscariot, hura traditu-ere çuena.

2 Corinthians 12:12

12 Segur ene Apostolutassunaren seignaleac complitu içan dirade çuetan patientia gucirequin eta signorequin eta miraculurequin eta verthuterequin.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.