Bible verses about "alert" | Basque

Mark 13:33-37

33 Beguirauçue, veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten. 34 Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca. 35 Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean: 36 Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela eriden etzaitzaten. 37 Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue.

John 15:7

7 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.

Luke 10:25-28

25 Orduan huná, Legueco doctorbat iaiqui cedin, hura tentatzen çuela, eta cioela, Magistruá, cer eguinez vicitze eternala heretaturen dut? 26 Eta harc erran cieçón, Leguean cer da scribatua? nola iracurtzen duc? 27 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala. 28 Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz.

1 Corinthians 6:9-11

9 Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen? 10 Etzaiteztela engana, ez paillartéc, ez idolatréc, ez adulteroéc, ez malguèc, ez bugréc, ez ohoinéc, ez auaritiosoéc, ez hordiéc, ez gaitzerrailéc, ez harrapariéc, eztute Iaincoaren resumá heretaturen. 11 Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.

1 John 1:8

8 Baldin erran badeçagu ecen bekaturic eztugula, gure buruäc seducitzen ditugu, eta eguiá gutan ezta.

Galatians 5:19-21

19 Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá, 20 Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác, 21 Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela.

Matthew 26:41

41 Veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: ecen spiritua prompto da, baina haraguia flacu.

Luke 21:36

36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.

Ephesians 4:22-24

22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena: 23 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan: 24 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.

Matthew 24:42

42 Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den.

Mark 14:38

38 Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu.

Matthew 24:44

44 Halacotz çuec-ere çaudete prest: ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.

1 Peter 1:13

13 Halacotz çuen adimenduco guerruncea guerricaturic, sobrietaterequin, auçue perfectoqui sperança çuey presentatzen çaiçuen gratián Iesus Christ aguer daiteno.

1 Thessalonians 5:2-9

2 Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala. 3 Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren. 4 Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten. 5 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour. 6 Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre. 7 Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi. 8 Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz. 9 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz,

Ephesians 6:18

18 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,

1 Peter 5:8

8 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.