Bible verses about "acceptance" | Basque

Colossians 3:12-14

12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez: 13 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere. 14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.

1 Timothy 5:8

8 Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.

Matthew 6:25-32

25 Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza? 26 Confideraitzaçue ceruco choriac, ecen eztute ereiten, ez errequeitatzen, ezeta graneretara biltzen, eta çuen Aita cerucoac hatzen ditu hec: etzarete çuec anhitzez hec baino excellentago? 27 Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi, ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari? 28 Eta veztiduráz cergatic çarete arthatsu? ikas eçaçue nola landaco floreac handitzen diraden : ez nekatzen dirade, ez iruten duté. 29 Baina erraiten drauçuet are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala. 30 Bada baldin landaco egun belhar dena, eta bihar labean eçarten dena, Iaincoac hala inguru veztitzen badu: eza çuec anhitzez areago, fede chipitacoac? 31 Eztuçuela beraz artharic erraiten duçuela, Cer ianen dugu, edo cer edanen dugu, edo cerçaz veztituren gara? 32 (Ecen gauça hauc guciac Paganoéc bilhatzen dituzté) ecen badaqui çuen Aita cerucoac, ecen gauça hauen gución beharra baduçuela.

John 6:37

37 Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren.

Matthew 7:1-29

1 Ezteçaçuela iudica, iudica etzaiteztençát. 2 Ecen cer iugemenduz iudicaturen baituçue, iudicaturen çarete: eta cer neurriz neurthuren baituçue, aldiz neurthuren çaiçue. 3 Eta cergatic behatzen duc eure anayeren beguico fitsera, eta eure beguico gapirioari ezatzayo ohartzen? 4 Edo, nola diotsóc eure anayeri, Vztac idoqui deçadan fitsa hire beguitic, eta horrá, gapirioa hire beguian? 5 Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic, eta orduan behaturen duc, idoqui deçán fitsa eure anayeren beguitic. 6 Ezteyeçuela gauça saindua orey, eta eztitzaçuela egotz, çuen perlác vrdén aitzinera: bere oinéz ohondica eztitzaten, eta itzuliric çathica etzaitzaten çuec. 7 Esca çaitezte eta emanen çaiçue: bilha eçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue, eta irequiren çaiçue. 8 Ecen escatzen den guciac, recebitzen du: eta bilhatzen duenac, erideiten du : eta bulkatzen duenari, irequiren çayó. 9 Ecen nor da çuetaric guiçona, baldin bere semea ogui esca badaquió, harri emanen draucana? 10 Eta, baldin arrain esca badaquió, ala suguebat emanen drauca? 11 Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney? 12 Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác. 13 Sar çaitezte bortha herssitic: ecen bortha largoa eta bide çabala da perditionetara irioiten duena, eta anhitz dirade hartaric sartzen diradenac. 14 Ecen bortha herssia da eta bide herssia vicitzera eramaiten duena: eta guti dirade hura erideiten dutenac. 15 Beguirauçue bada propheta falsuetaric, cein ethorten baitirade çuetara ardi abiturequin: baina barnean otso harrapari dirade. 16 Bere fructuetaric eçaguturen dituçue hec. Ala biltzen duté elhorrietaric mahatsic, edo karduetaric ficoric? 17 Hala arbore on guciac fructu onac eguiten ditu, eta arbore gaichtoac fructu gaichtoac eguiten ditu. 18 Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi. 19 Fructu onic eguiten eztuen arbore gucia piccatzen da eta sura egoizten. 20 Bere fructuetaric beraz eçaguturen dituçue hec. 21 Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena. 22 Anhitzec erranen draut egun hartan, Iauna, Iauna, eztugu hire icenean prophetizatu, eta eztitugu hire icenean deabruac egotzi campora, eta eztugu hire icenean verthute anhitz eguin? 23 Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc. 24 Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin: 25 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen. 26 Eta norc-ere ençuten baititu ene hitz hauc, eta ezpaititu eguiten, comparaturen da guiçon erho bere etchea sable gainean edificatu duenarequin. 27 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta haicéc eraunsi vkan duté, eta io vkan duté etche haren contra, eta erori içan da, eta haren deseguitea handi içan da. 28 Eta guerta cedin propos hauc acabatu cituenean Iesusec, populua miraz baitzegoen haren doctrináz. 29 Ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala.

2 John 1:10-11

10 Baldin cembeit ethorten bada çuetara, eta doctrina haur ezpaitu ekarten, hura ezteçaçuela recebi etchera, ezeta saluta. 11 Ecen hura salutatzen duenac communicatzen du haren obra gaichtoequin.

2 Timothy 4:1-2

1 Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu: 2 Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:

Romans 15:7

7 Halacotz recebi eçaçue elkar, Christec-ere gu recebitu gaituen beçala Iaincoaren gloriatan.

1 Corinthians 5:11

11 Baina orain scribatu drauçuet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezteçaçuen.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.