Revelation 21:10 Cross References - Basque

10 Eta eraman nençan spiritutan mendi handi eta gora batetara, eta eracuts cieçadan Ierusalemeco Ciuitate saindu handia, iausten cela cerutic Iaincoaganic:

Acts 8:39

39 Eta igan ciradenean vretic, Iaunaren Spirituac harrapa ceçan Philippe, eta guehiagoric etzeçan ikus hura Eunuchoac: eta bere bideaz ioaiten cen alegueraric.

2 Corinthians 12:2-4

2 Badaçagut guiçon-bat Christ Iaunean hamalaur vrthe baino lehen (ala gorputzetan, eztaquit: ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui) hirurgarren cerurano harrapatu içan denic. 3 Eta badaquit, halaco guiçona (ala gorputzetan, ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui) 4 Ecen harrapatu içan dela Paradisura, eta ençun vkan dituela erran ecin daitezqueen hitzac, erraiteco guiçonaren impossibleac.

Revelation 1:10

10 Nincén Spiritutan Igande egun batez, eta ençun neçan neure guibelean voz handibat trompetta batena beçala, cioela,

Revelation 4:2

2 Eta bertan nincén spiritutan: eta huná, thronobat cen eçarria ceruän: eta norbeit throno gainean iarriric.

Revelation 17:3

3 Eta spirituz desertu batetara eraman nençan: eta ikus neçan emaztebat, bestia escarlata coloretaco, blasphemiotaco icenez bethe, çazpi buru eta hamar adar cituen baten gainean iarria.

Revelation 21:2

2 Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.