Matthew 2:13 Cross References - Basque

13 Bada hec retiratu eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguertzen çayó Iosephi, dioela, Iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama, eta ihes eguic Egyptera: eta aicén han nic darraqueadano: ecen Herodesec bilhaturen dic haourtchoa hiltzeco.

Matthew 1:20

20 Baina gauça hauc gogoan cerabiltzala, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequion ametsetaric, cioela, Ioseph Dauid-en semeá, ezaicela beldur eure emazte Mariaren hartzera: ecen hartan concebitu dena, Spiritu sainduaganic duc.

Matthew 2:12

12 Eta diuinoqui ametsetan aduertitu içanic ezlitecen Herodesgana itzul, berce bidez retira citecen bere comarcarát.

Matthew 2:16

16 Orduan Herodesec ikussiric nola Çuhurréz enganatu içan cen, asserre cedin haguitz: eta bere gendea igorriric hil citzan Bethlehemen eta haren aldiri gucietan ciraden haour bi vrthetaco eta behereco guciac, Çuhurretaric diligentqui informatu içan cen demboraren araura.

Matthew 2:19-20

19 Baina Herodes hil eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequión ametsetan Iosephi Egypten, 20 Cioela, iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama eta ioan adi Israeleco lurrerát, ecen haourtchoaren arimaren ondoan çabiltzanac hil içan dituc.

Matthew 2:22

22 Baina ençunic ecen Archelausec regnatzen çuela Iudean bere aita Herodesen lekuan, beldur cedin hara ioaitera: eta ametsetan diuinoqui aduertituric retira cedin Galileaco bazterretarát.

Matthew 10:23

23 Eta persecutaturen çaituztenean hiri hartan, ihes eguiçue berce batetara: ecen eguiaz erraiten drauçuet, eztituçue inguraturen Israeleco hiri guciac, non ethor eztadin guiçonaren Semea.

Acts 5:19

19 Baina Iaunaren Aingueruäc gauaz irequi citzan presoindeguico borthác: eta hec campora idoquiric, erran ceçan,

Acts 7:19

19 Hare gure nationearen contra fineciaz vsatzen çuela, gaizqui tracta citzan gure aitác, bere haourrén heriotara abandonna eraciterano, arraçá falta ledinçát.

Acts 10:7

7 Eta partitu cenean Corneliori minço çayón Aingueruä, dei citzan bere cerbitzarietaric biga, eta harequin ardura ciradenetaric hommedarmes deuotbat.

Acts 10:22

22 Eta hec erran ceçaten, Cornelio centenera, guiçon iustoa eta Iaincoaren beldurra duena, eta Iuduén natione guciaz testimoniage duena, diuinoqui Aingueru saindu batez aduertitu içan duc erekar ençan hi bere etchera, eta minçatzen ençun ençan.

Acts 12:11

11 Orduan Pierrisec accordaturic erran ceçan, Orain daquit eguiazqui ecen Iaunac igorri vkan duela bere Aingueruä, eta idoqui nauela Herodesen escutic, eta Iuduén populuaren vstecari gucitaric.

Acts 16:36

36 Orduan geolerac conta cietzon hitz hauc Pauli, cioela, Igorri dié Gobernadoréc erraitera, congit eman daquiçuen: orain beraz ilkiric çoazte baquerequin.

Hebrews 1:13-14

13 Eta Aingueruètaric ceini erran vkan drauca egundano, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella? 14 Eztirade guciac spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten diradelaric saluamenduco heredero içanen diradenacgatic.

Revelation 12:4

4 Eta haren buztanac tiratzen çuen ceruco içarrén herén partea, eta egotz citzan hec lurrera: eta gueldi cedin dragoina emazte erdi behar çuenaren aitzinean, erdi çatenean, haren haourra irets leçançát.

Revelation 12:6

6 Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz deçatençát milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez.

Revelation 12:14

14 Baina eman içan çaizcan emazteari arrano handi batenic bi hegal, hegalda ledinçát suguearen aitzinetic desertura, bere lekura, non hatzen baita dembora batetacotz eta demborétacotz eta demboraren erditacotz.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.