54 Eta ethorri cenean bere herrira, iracasten cituen hec berén synagoguetan: hámbat non spantatuac baitzeuden, eta erraiten baitzuten, Nondic huni sapientia haur eta verthuteac?
Matthew 13:54 Cross References - Basque
Matthew 2:23
23 Eta hara ethorriric habita cedin Nazareth deitzen den hirian: Prophetéz erran içan cena compli ledinçat, ecen Nazareno deithuren cela.
Matthew 4:23
23 Eta inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean.
Matthew 7:28
28 Eta guerta cedin propos hauc acabatu cituenean Iesusec, populua miraz baitzegoen haren doctrináz.
Mark 6:1-6
1 Guero parti cedin handic, eta ethor cedin bere herrira, eta baçarreitzan bere discipuluac.
2 Eta ethorri cenean Sabbathoa, has cedin synagogán iracasten, eta ençuten çutenetaric anhitzec miresten çuten, cioitela, Nondic huni gauça hauc? eta ceric da huni eman içan çayon sapientia haur, eta are hunelaco verthuteac hunen escuz eguiten baitirade?
3 Ezta haur charpanter? Mariaren seme, Iacquesen eta Iosesen eta Iudaren eta Simonen anaye? eztirade hunen arrebac-ere hemen gu baithan? Eta scandalizatzen ciraden hartan.
4 Eta erraiten cerauen Iesusec, Ezta Prophetabat desohoratzen bere herrian, eta ahaidén artean, eta bere etchean baicen.
5 Eta ecin eguin çuen han verthuteric batre, cembeit eri bakoitz, escuac hayén gainean eçarriric, senda baitzitzan baicen.
6 Eta miraz cegoén hayéc incredulitateagatic, eta inguratzen cituen burguäc inguru, iracasten ari cela.
Luke 4:16-30
16 Ethor cedin bada Nazarethera non haci içan baitzén: eta sar cedin bere costumaren araura Sabbath egunean synagogán: eta iaiqui cedin iracurtzera.
17 Eta eman cequión Esaias prophetaren liburuä: eta desplegatu çuenean liburuä, eriden ceçan lekua, non scribatua baitzén,
18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,
19 Captiuoey largançaren, eta itsuey ikustearen recubramenduaren predicatzera, eta çaurthuén deliurançatan eçartera, eta Iaunaren vrthe bozcariotacoaren predicatzera.
20 Eta plegaturic liburuä rendatu ceraucanean ministreari, iar cedin: eta synagogaco gucién beguiac haren gainera fincatuac ciraden.
21 Orduan has cequién erraiten, egungo egunean complitu da Scriptura haur çuen beharrietan.
22 Eta guciéc testimoniage emaiten ceraucaten, eta miraz ceuden haren ahotic ilkiten ciraden hitz gratiazcoéz, eta erraiten çuten, Ezta haur Iosephen semea?
23 Eta erran ciecén, Frangoqui erranen drautaçue comparatione haur, Medicuá, senda eçac eure buruä: cerere gauça ençun baitugu eguin içan diradela Capernaum-en, eguin itzac hemen-ere eure hirian.
24 Eta dioste, Eguiaz diotsuet, ecen Prophetaric batre eztela gogaracoric bere herrian.
25 Baina eguiaz erraiten drauçuet, anhitz ema alhargun cen Eliasen egunetan Israelen, ceruä ertsi içan cenean hirur vrthe eta sey hilebethetacotz, hala non eguin baitzedin gossete handia lur guciaren gainean.
26 Baina hetaric batetara-ere etzén igorri içan Elias, Sarepta Sidoniaco hirira baicen, emazte alhargun batgana.
27 Eta anhitz sorhayo cen Israelen Eliseo prophetaren demborán, baina hetaric batre etzén chahutu içan Naaman Syriacoa baicen.
28 Orduan bethe citecen guciac asserretassunez synagogán, gauça hauc ençuten cituztenean.
29 Eta iaiquiric egotz ceçaten hura hiritic campora, eta eraman ceçaten mendi gainera (ceinen gainean hayen hiria edificatua baitzen) gainetic behera egotz leçatençat.
30 Baina hura hayén artetic iraganic, ioan cedin.
John 1:11
11 Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.
John 7:15-16
Acts 4:13
13 Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela.
Acts 13:46
46 Orduan constantqui Paulec eta Barnabasec erran ceçaten, Çuey behar çaiçuen lehenic denuntiatu Iaincoaren hitza: baina hura arbuyatzen duçuenaz gueroz, eta vicitze eternalaren vkaiteco indigne çuen buruäc iugeatzen dituçuenaz gueroz, huná, itzultzen gara Gentiletarát.
Acts 28:17-28
17 Hirur egunen buruän dei citzan Paulec Iudu principalac: eta bildu ciradenean erran ciecén, Guiçon anayeác, nic deus eguin ezpadut-ere populuaren contra edo aitén costumén contra, Ierusalemen presonér eguin içanic liuratu içan naiz Romanoén escuetara:
18 Ceinéc examinatu nendutenean largatu nahi vkan bainendutén, ceren heriotaco hoguenic batre nitan etzén.
19 Baina Iuduac contrastatzen ciradenaren gainean, ecin bercez Cesargana appellatu içan naiz: ez neure nationea cerçaz accusa deçadan dudalacotz.
20 Causa hunegatic bada deithu çaituztet, ikus cinçatedan eta minça nenguiçuençát: ecen Israeleco sperançaren causaz cadena hunez inguratua nago.
21 Eta hec erran cieçoten, Guc ez letraric recebitu diagu hiçaz Iudeatic: ez ethorriric anayetaric nehorc denuntiatu dic edo erran deus hiçaz gaizquiric.
22 Baina nahi diagu hireganic ençun cer irudi ceyán: ecen secta horrez den becembatean, baceaquiagu ecen leku gucietan nehor contrastatzen çayola.
23 Eta assignatu vkan ceraucatenean eguna, ethor citecen harengana ostatura anhitz: eta testificationerequin declaratzen cerauen Iaincoaren resumá, eta eracusten cerauztén Iesusez diraden gauçác, hambat Moysesen Leguetic nola Prophetetaric goicetic arratserano.
24 Eta batzuc sinhesten cituztén erraiten ciraden gauçác, baina bercéc etzituzten sinhesten.
25 Eta elkarren artean accord etziradenaren gainean, parti citecen, Paulec hitz haur erran eta, Segurqui vngui Spiritu saindua minçatu içan çaye Esaias prophetáz gure Aitey,
26 Cioela, Habil populu horrengana, eta errac, Ençutez ençunen duçue eta eztuçue adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen.
27 Ecen guicendu da populu hunen bihotza, eta beharriez gothorqui ençun vkan duté, eta bere beguiac ertsi vkan dituzté: beguiéz ikus, eta beharriez ençun, eta bihotzez adi ezteçatençát, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.
28 Iaquiçue bada çuec ecen Gentiley igorri içan çayela saluagarri haur, eta hec ençunen dutela.